Marx, Nietzsche eta Freud: XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak
Marxengan eragina izan duten ideiak
Bere pentsamendua eratzeko, honako ideia hauen eragina jaso zuen:
1. Ilustrazioaren eragina
Ilustrazioaren arrazoiaren esanahia: gizartearen aurrerapena bultzatzen duen arrazoi praktikoa. Rousseauren eragina handiena izan zen, batez ere gizaki guztien berezko berdintasuna defendatzerakoan.
2. Alemaniar filosofia, batez ere Hegelen filosofia eta materialismoa
Hegelengandik dialektikaren kontzeptua hartzen du, historiaren eta naturaren esentzia bezala eta ezagutzeko tresna bezala. Dialektikak aurkakoen borroka aurkezten du; Marxengan, borroka hori klaseen arteko borrokan bihurtzen da.
3. Sozialismo teorikoa
Marxek sozialismo utopikoa deitzen zuenaren aurka, sozialismo zientifikoa proposatzen du. Marxek gizarte komunista bat proposatzen du, non aurkakotasun guztiak gainditu eta berezko berdintasunezko egoera bat sortuko den. Beste sozialistekin duen desberdintasuna gizarte horretara heltzeko emon behar diren etapetan dago. Marxentzat ezinbestekoak dira iraultza eta proletalgoaren diktadura. Ezinezkoa da gizarte komunista lortzea aldaketa sozialak egin gabe, eta aldaketa horiek iraultzarekin bakarrik lor daitezke.
4. Ekonomia politiko ingelesa
Batez ere Adam Smith eta haren balioaren eta elkarbanatzearen teoria. Bere ustez, merkantzia baten balioa supozatzen duen lanaren kantitatearen araberakoa da; hau da, zenbat eta lan gehiago, merkantziaren balioa handiagoa.
Marxek bere ondorengoengan izandako eragina
Marxen pentsamenduaren hedapena eta eragina oso handia izan da. Batetik, Errusiako Iraultzaren ondorioz sortutako sistema sozialista edo komunistaren agerpenean; bestetik, gaur egun oraindik mantentzen diren mugimendu sozial eta kultural eta korronte ideologiko eta filosofikoen artean.
Marxismoaren oinarrizko aplikazio politiko eta soziala errusiarra izan da, leninena. Askotan esaten da Lenin izan dela Marxen pentsamenduaren interpretatzaile nagusiena, bere ideiak praktikan jarriz. Marxismo-leninismoa ez da bakarrik Errusian aplikatu: Txinan (Mao Zedong) eta Kuban (Fidel Castro) ere bai.
Marxen baieztapenak aldatu eta garatu zituzten beste pentsalari batzuk ere badaude, berdintasunaren eta menpekotasunaren ideiak errespetatuz. Gaur egun, haren eragin nagusiena Frankfurt eskolako ordezkarien ustez ikusten da.
Esan dezakegu, bizitzan zehar Marxek eragin handirik ez zuela, hilostean eragina hasi zela langileen mugimenduaren barnean. Sistema kapitalistaren analisia, materialismo historikoaren teoria eta klaseen arteko borroka gaurko ideologia sozialistaren iturriak dira.
XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak
Charles Darwin
Darwinena izan zen gizakiak jaso zuen kolpe handiena: eboluzioaren teoriaren arabera, gizakia aurreko espezieen eboluzioaren emaitza da. Ez da naturatik kanpo dagoen Jainko batez baliatzen. Borrokan dago aldaezintasun aristotelikoaren aurka. Eboluzioaren teoriak aurrez eginiko erlijio nagusiek zabaldutako ideiei egiten die aurre: kreazionismoari.
Karl Marx
Hegel-en idealismoa iraultzen du eta errealitatearen funtsa dela azpimarratzen du ekonomia-baldintzak, historia markatzen dutenak. Filosofia produkzio ideologikoa da; gizakiarentzat garrantzitsua den gauza bakarra existentziaren baldintza materialetan pentsatzea da. Bere ustez, gizakia eta haren historia euren garapenera abiatzen dira.
Friedrich Nietzsche
Arrazoian oinarritutako balio tradizionalen aurka dago. Darwinen teoriak aztertzen duen kontzeptu batekin bat dator: bilakaeraren kontzeptuarekin. Nietzschek metafisikaren aurka borrokatuko du, eta horretarako azalpen naturalistetara joko du (ez dute balio trascendenterik erabiltzen mundua eta gizakia azaltzeko). Nietzsche kultura berriaren oinarriak finkatzen saiatzen da. Kultura horrek supergizakia sortzen du: bere buruaz harro dagoen gizakia, Jainkorik gabe bizitzeko gai dena.
Sigmund Freud
Marx eta Nietzsche bezala, mendebaldeko kontzientziaren kritika egiten du bere teoria psikoanalitikoarekin. Kontzientziaren ahuldadeak, konplexuak eta mingarriak mugatzen dituzten ideiak aztertzen ditu, eta horrela, arrazoiak erabakitzeko orduan aurkitzen dituen baldintzak agerian uzten ditu.