Marx erlijio alienazioa

Filosofia eta etika4,7 KB

1. XIX. MENDEKO PENTSAMENDUAREN OINARRIAK: DARWIN, MARX, 
IETZSCHE, FREUD
XIX. Mendea aldaketa sakonak izan zituen aroa izan zen (aldaketa ekonomikoak, politikoak, kulturalak eta zientifikoak). Ideologia kristau-burgesa zalantzan jarri zen eta filosofoek espekulazio nahiz teorizazioari bizkarra eman, eta aipatutako ideologia gogor eraso zuten: 
Burgesia kristauak eredu alternatiboak ditu. 
Marx, Nietzsche, Darwin eta Freud-ek mendebaldeko ideologia kristau-burgesa hankaz gora ipini zuten. Haien iritzirako, Europaren zutabe ideologikoak defenda ezinak ziren. Gizarte berri bat sortu beharra zegoela uste zuten, eta horretarako, oinarri kristau-burgesak lehertarazi beharko lirateke. Oso esparru eta intersgune ezberdinetatik laukote honek 
sekulako eragina izan du pentsamendu iraultzailean. Haien proposamenak ordura arteko ziurtasun faltsuak salatu zituzten. 
MARX: Antolaketa ekonomikoa analizatu, kritikatu eta alternatibak proposatzen ditu (sozialismoa)
NIETZSCHE: Antolaketa morala analizatu, kritikatu eta alternatibak proposatzen ditu (bitalismoa)
DARWIN: Bizitzaren jatorriari buruzko teoriak analizatu, kritikatu eta alternatibak proposatzen ditu (eboluzionismoa)
FREUD: Giza psikologikoa analizatu, kritikatu eta alternatibak proposatzen ditu. 
Esan dugun eran, XIX. Mendeko pentsamendua 4 intelektual hauek sakonki astindu zuten. 
Ideologia kristau-burgesak ez du errealitatea esplikatu, ikertu edo hoberantz modifikatu, bada garaia inolako erreparorik gabe ideologia kristau.Burgesa salatu eta behera botatzeko, manten ezina litzatekeen eredua litzateke.  
2. MARXEN FILOSOFIA
XIX. Mende hasieran Europako gizarte zibilak ilustrazioaren eraginez askatasuna gizakiaren 
esparru desberdinetara zabalduko zela pentsatzen zuten. Tamalez, ez zen horrelakorik gertatu eta betiko indar kontserbadoreek Europaren norabidea gidatu zuten. 
Marxek gizartea gertutik aztertzeko ausardia izan zuten, eta batez ere sortu berria zen ekonomia kapitalista prozedura zientifikoen bitartez analizatu zuen. Bere iritzirako, gizateriaren historia zapalkuntzaren kronika izan da. Beti egon dira zapaltzaile eta zapalduak, baina kapitalismoak zapaltzaileen boterea eta zapalduen humilazioa areagotu besterik ez du egin. Funtsean Marxek tesi hauek eskaini zizkigun: 
● Filosofiak eginkizun praktiko eta iraultzailea izan behar du: Pertsonak eta gizartea aldatu. 
● Gizakiak izaera sozial eta ekonomikoa du, honen eragina jasotzen du (ez gara arrazionalak bakarrik)
● Langile klasearen zapalkuntza ikusita kapitalismoaren aldetik, klase borrokaren bitartez zapaldu eta zapaltzaileen dinamika hautsi daiteke: askapen soziala.
2.1 ALIENAZIO ERLIJIOSOA
 Marxentzat alienazioa gizakiaren ukapena da, pertsonak menpean hartu eta inolako neurririk gabe zapalduak izaten direnean, Marxek alienazioaz hitz egiten du. Bere iritzirako, menpekotasunaren adibiderik latzena antolaketa ekonomiko kapitalistak burutzen du. 
Kapitalismoak ez du bihotzik, limiterik gabeko krudeltasuna erakusten du diru irabaziaren izenean. Zapaltzaile eta zapalduak beti egon dira gizateriaren historian, baina batzuren eta besteen arteko desoreka kapitalismoak areagotu du, historian inoiz ezagutu ez den moduan.
Marxentzat erlijio alienazioa gizakiek jasaten duten zapalkuntzaren paradigma da. Erlijioa, pentsamendu askatasunaren aurkako adibide garbia da. Zapalkuntza ekonomikoa dela, gero eta nabarmenagoa da XIIX. Mendean, baina, erlijioak aspaldidanik bere menpekotasun mezuak zabaldu ditu. Erlijioaren ideologia obedentziaren, sumisioaren edo morroitzaren pentsamendua da. Erlijioek ez dute askatasunik ekarri, justu kontrakoa: erlijioak, gizakia zerbitzari batean bihurtu du, etsipen-mezuak barneratu zaizkio eta obedientziarako mezuak erakutsi zaizkio. Ideologia erlijiosoak, gizakia kontrolpean eta zapaldurik edukitzeko asmakizunak izan dira: aske izan nahiko bagenu, ateismoaren bidea aukeratu beharko 
genuke. Erlijioa, gizakiak sufritzen duen miseria ideologikoa da, eta honengatik hain zuzen ere, Marxek erlijioak oro har eta kristautasunak konkretuki “herriaren opioa” direla mantentzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML