Marketinga: Produktua, Prezioa, Sustapena eta Banaketa Politika

Ekonomia1,59 KB

Marketing-a, etekina lortzeko asmoz, enpresa batek kontsumitzailearen beharrak eta nahiak betetzeko garatzen duen jarduera multzoa da. 4 elementuk osatzen dute: produktua, prezioa, sustapena eta banaketa.

Produktua

Funtsezko elementua. Hau da erosi nahi dena eta kontsumitzailearen beharrak ase ditzakeen edozer gauza. Marka izena, terminoa edo diseinua izan daiteke edo enpresak fabrikatzen dituen ondasun eta zerbitzuak identifikatzen saiatzen diren elementu guztien konbinaketa. Motza eta gogoratzen erraza izan behar du: Don Limpio… Produktu baten bizitzaren azterketa oso garrantzitsua da zein arotan aurkitzen den jakiteko eta behar duen marketing politika aproposena ezartzeko

Prezioa

Ondasun jakin bateko kontsumitzaileak saltzaileari ondasun edo zerbitzu baten truke ematen dion diru kantitatea bezala definitzen dugu.

Promozioa

Publizitatea, Sustapena… Merchandising- produktuari salmenta gunean irteera ematen laguntzen dionbaliabide multzoari deitzen zaio: koloreak, kartelak, animazioak, aurkezpenak... Salmenta gunea kontsumitzaileak erosketa egiten duen leku bezala definitzen du.

Banaketa Politika

Produktua kontsumitzaileak jaso ahal izateko leku eta une egokian egotea ahalbidetzen du. Banaketak produktua enpresatik kontsumitzailearengana gidatzen duen prozesu multzo guztiak jasotzen ditu. Banaketa kanala produktuak ekoizletik kontsumitzailoerainoko bidea ibiltzea lortzeko erabiltzen den edozein bitartekoada: Banaketa kanal berriak, Frankizia, Tele-denda, Ordenadorez eginiko salmenta, Makina automatiko edo Vending bitarteko salmenta.

Deskargatu

PDF Word HTML