Marketing-Mix: Produktuen Bizitza Zikloa eta Garrantzia

Zuzenbidea3,64 KB

Marketing-Mix.
Enpresak kontrola ditzakeen marketing osoa edo marketing
mix osatzen duten lau elementu daude:

  • Produktuak.
  • Prezioak.
  • Banaketa.
  • Sustapena.

Aurreko elementuekin aurrera eramango diren lau politiken
(produktuarena, prezioarena, sustapenarena eta
banaketarena) konbinaketari marketing-mix deitzen zaio.
Produktu Politika.
Enpresa batek ekoizten duen produktua merkaturatuak
dauden besteengandik bereiztea lortu behar du. Bereizgarri
hori egiazkoa (ezaugarri berezi objektibo batzuk daudelako;
kalitatea, adibidez) edo psikologikoa (bereizgarriak
subjektiboak direlako; irudia, adibidez) izan daiteke.
Merkataritza-estrategia lortutako bereizgarri hori
nabarmentzean oinarritu beharko da (Volvo: segurtasuna;
Porsche: abiadura). Marka izango da bereizgarritasuna
lortzeko lehen modua.
Marka, izena, terminoa, sinboloa edo diseinua bezala defini
dezakegu, edota enpresak fabrikatzen dituen ondasun eta
zerbitzuak identifikatzen saiatzen diren elementu guztien
konbinaketa bezala.
Markak bi elementu ditu bere baitan: izena eta logotipoa.
Izena izendapena da eta logotipoa produktua identifikatzeko
erabiltzen den irudia. Markak izen motza, soinu atsegina,
ahoskatze erraza, gogoratzeko erraza... izan behar du.
Marka erregistratzen da erregistro ofizial batean. Era
honetan, enpresak bere markarekin merkaturatzen dituen
produktu guztien lege babesa bermatzen du, imitatzaileek
kopiatzea galaraziz.
Zergatik da marka hain garrantzitsua? Kontsumitzaileak
segurtasunaren beharra du (USA-ko turista bat pozik
egongo da leku guztietan McDonald’s bat aurkitzeaz) eta
honek marka bati fidela izatera eraman du. Batzutan
produktua eta marka izen bakar batean batzen dira (chupachups, wambas, rimmel,
hoover, formica…).

Produktu Baten Bizitza Zikloa.
Izaki bizidunek bezala, produktuek ere bizitza ziklo jakin bat
dute, hau da, jaio, hazi, heldu eta hiltzen diren aro
motzagoa ala luzeagoa. Produktuen bizitza denbora oso
ezberdina da bakoitzaren naturaren arabera.
Produktu baten bizitzaren garai bakoitzaren ezaugarriak
honako hauek dira:
1) Sarrera edo Irteera Aroa.
Aro hau produktu berriaren merkaturatzeak osatzen du.
Guztiz berria den produktu bat izan daiteke, edo existitzen
den beste baten berrikuntza. Produktua jendearen
gehiengoarentzat ezezaguna denez, aro honetan salmentak
baxuak dira eta hazkuntza oso geldoa da.
2) Hazkuntza Aroa.
Lehen aroa gainditu ondoren, produktua ezaguna izaten
hasten da eta salmenta mailak hazkuntza handia jasaten du.
Une honetan, publizitatea informatzeari utzi eta
konbentzigarri izaten hasten da.
3) Heldutasun Aroa.
Aro honetan, salmenten hazkuntza maila egonkortzen
hasten da eta hauek egonkor mantentzen dira garai jakin
batez. Publizitateak kontsumitzaile berriak bilatzen ditu.
Merkatua bezero berriak lortzeko segmentatzen da, gero
eta argudio sendoagoen bitartez.
4) Gainbehera edo Asetasun Aroa.
Salmentak kontutan hartzeko moduan jaisten dira aldi
honetan. Enpresak produktuari bultzada berri bat eman,
berarentzat erabilpen berriak bilatzen dituen, merkatuaren
segmentu batean kontzentratzen den edo merkaturatzetik
uzten duen pentsatu behar du. Azken kasu honetan,
bezeroei eta enpresaren irudiari minik ez egiten saiatu
behar da, ezta lehiakideei hutsuneak uzten ere.

Deskargatu

PDF Word HTML