Marketinaren Oinarriak eta Erronkak Aro Digitalean
Marketina
Definizioa
Etekina lortzeko helburuarekin enpresak kontsumitzailearen beharrak eta nahiak betetzeko garatzen dituen jarduera multzoa da. Lau elementuk osatzen dute marketin jarduera: produktua, prezioa, sustapena eta banaketa.
Marketin Plana
Helburu komertzialak, ekintza programatuak, horretarako behar diren baliabideak eta noiz egingo diren deskribatzen duen agiria da. Enpresa guztiek daukate marketin plana.
Marketin Planaren Ekintzak
- Enpresaren ingurunea aztertu:
- Kontsumitzaile eta lehiakideen ezaugarriak aztertu.
- Legeriak aztertu: segurtasuna, ingurumena.
- Dauden baliabide teknologikoak.
- Hornitzaile posibleak.
- Merkaturatzeko estrategiak definitzea: produktua, prezio egokia, promozioa, banaketa.
Merkatuaren Azterketa
Prozesu bat da, non kontsumitzaileen, produktuen... informazioa jasotzen den.
Faseak
- Ikerketaren helburua zehaztu.
- Ikerketa diseinatu, metodologia.
- Datu-bilketa.
- Datu sailkapena eta egituraketa.
- Datu azterketa eta interpretazioa.
- Emaitzen aurkezpena.
Marketinaren Erronkak
Lau erronka nagusi daude:
1. Aro Digitala
Internetarekin, marketina digitalizatu egin da. Ordenagailua, telebista eta telefonoa erabiltzen dira kontsumitzaileei heltzeko, modu tradizionalaz gain, interaktibitatea garatuz. Gaur egungo marketinaren helburua bezeroaren nahiak asetzea da. Enpresarentzat hasieran garestia izan daiteke, baina geroago irabazten dituen aukerak eta etekinak handiagoak dira.
2. Globalizazioa
Marketinak globalizazioarekin egin beharreko uztarketa egokia egitean datza. Ahalik eta jende gehienaren etxeetara iristeko kontuan hartutako faktoreak hauek dira: kultura, ingurunea eta kanala. Muga ekonomikoak desagertzearekin, marketin eta komunikazio buruengan presioa areagotu da, merkatu kuota igotzea eta marka mundu guztian ezaguna egiteko beharra dutelako. Publiko anitzari zuzentzea ahalbidetu du globalizazioak.
3. Etika
Enpresek jarrera etiko bat eduki behar dute marketin jardueretan, bezeroen konfiantza areagotuz. Etikaren inguruko araurik ez dagoenez, enpresa bakoitzak bere balio moral propioak ezarri behar ditu.
4. Irabazi Asmorik Gabeko Erakundeek Marketinaren Erabilera Handitu
Erakunde hauek ideia edo zerbitzuak “saldu” nahi dituzte gizartearentzako onura globalak lortzeko asmoz. Finantziazio bakarra jendearen donazioak edo diru-laguntzak dira. Zerbitzu “material” bat ez izatean, marketinaren arrakasta neurtzea oso zaila da, ez baitago bezero-saltzaile harremanik. Hala ere, marketin plan osoa egin eta planifikatu behar dute.