Maria Kristinaren Erregeordealdia eta I. Karlistaldia

Historia2,62 KB

Maria Kristinaren Erregeordealdia (1833-1840)

Felipe V.ak ondorengotza-legea aldatu eta lege salikoa ezarri zuen; lege horrek emakumeen tronurako eskubidea deuseztatzen zuen. Hainbat saiakeraren ostean, semerik ez izatean, lege salikoa abolitu egin zuen. 1832an, Fernando VII.a gaixotu eta La Granja de San Ildefonsora joan zen, bere emazteari boterea utziz. Hori aprobetxatuz, bere anaiak Santzio Pragmatikoa deuseztatu zuen Calomarderen laguntzarekin. 1833an, Fernando VII.ak Santzio Pragmatikoa berrezarri zuen.

I. Gerra Karlistaren hasiera

1833ko irailaren 29an, Fernando VII.a hil zen eta boterea bere emazteari utzi zion, alabak adin nagusitasuna lortu arte. 1833ko urriaren 1ean, Abrantesko Manifestua aldarrikatu zenean, On Karlosek bere burua errege izendatu eta I. Gerra Karlista hasi zen.

Gerraren hiru faseak

  • Lehenengo fasea (1833-1835): Tomas Zumalakarregi aipatu behar da. Karlistek Bilbo setiatu nahi zuten, baina han bala batek Zumalakarregi hil zuen.
  • Bigarren fasea (1835-1837): Karlistek Madril erasotu nahi zuten, baina baliabide faltagatik porrot egin zuten.
  • Hirugarren fasea (1837-1839): Karlismoan bi alderdi ideologiko sortu ziren: Apostolikoak eta Moderatuak.

Politika eta erreformak

Maria Kristina erregeorde bihurtu zen eta Cea Bermudez gidatutako kabinete bat osatu zuen. 1833ko amaieran, Javier de Burgosek Espainia probintziatan banatu zuen; liberalak eta absolutistak erreforma horren kontra zeuden. Maria Kristina erregeordeak Martinez de la Rosari hirurteko liberaleko politikari ezagunez osatutako gobernu bat eratzeko deitu zuen, baina hura erbestean zegoen. Orduan, konstituzio bat egin zuen, non esaten zen koroak ezin ziola uko egin subiranotasunari.

Gobernuaren eta Gorteen arteko harremanak gaiztotu zirenez, Errege Ogasuna ahul zegoen eta zorra handia zen. Maria Kristina erregeordeak Istúriz izendatu zuen presidente eta honek Alcala Galiano eta Angel de Saavedra sartu zituen gobernuan. 1837ko abuztuaren 12an, La Granja jauregiko talde bat matxinatu eta gobernu liberala progresista bihurtu zen. Horren ondorioz, Gorteek konstituzio berri bat egin zuten. Bertan aldaketa nagusiak izan ziren: koroaren boterea sendotu zen, Gorteek bi ganbera zituzten eta botere banaketak garrantzi handia izan zuen.

1839an, Bergarako Hitzarmenarekin I. Karlistaldia bukatu zen eta, ondoren, matxinada progresista bat sortu zen Madrilen. Maria Kristinak legea sinatu zuen 1840an eta Esparterok dimititu zuen. Horren ondorioz, gobernua berriz aldatu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML