Lurraren eraketa: higadura, garraioa eta sedimentazioa Euskal Herrian

Geologia5,9 KB

Meteorizazioa

Meteorizazio fisikoa: ura arrien artean sartzen da. Izozten denean, uraren bolumena handitzen da eta izozkiak falka gisa jardun du arrien barruan. Azkenean, arria zatikatu egiten da.

Meteorizazioa: agente atmosferikoek eragindako prozesu multzoa da, eta arriak zatikatu eta sakabanatu egiten ditu.

Klastoa: edozein tamainako, konposizioko eta jatorriko arri zatiak dira. Hiru agente atmosferikok eragiten dute arriak zatikatzean:

  • Euria eta elurra: arriak bustitzen dituzte eta horiek osatzen dituzten mineral batzuk disolbatzen dira. Eta mineralak aldarazten dituzte eta arrien erresistentzia txikitzen duten zenbait erreakzio kimiko gertatzen dira.
  • Tenperatura aldaketak: eguzkiak arriak berotzean, arriak dilatatzen dira eta gauez uzkurtu. Bolumen aldaketen ondorioz apur daitezke.
  • Glaziazioa.

Meteorizazio mota eragiten duten faktoreak

Muturreko tenperatura, klima hezeak, atmosfera kutsatuak (euri azidoa) eta abar.

  • Meteorizazio mekanikoa: dilatazioa, uzkurdura eta erorketa.
  • Meteorizazio kimikoa: erreakzio kimikoen bidez arrien mineralak aldatzen dira.
  • Meteorizazio biologikoa: izaki bizidunek eragiten dute; sustraiek lurra apurtzen dute, prozesuak egiten dituzte...

Klima eta eragin handiena duten faktoreak: tenperatura eta hezetasuna. Hezetasuna + beroa = meteorizazio kimikoa eta biologikoa; hezetasuna + hotza = meteorizazio mekanikoa.

Eroapena eta higadura

Agente geologikoak: higadura, garraioa eta sedimentazioa.

Higadura

Materia jatorrizko lekutik kentzea da. Erliebea: agente geologikoen higadurak paisaian eragiten dituen aldaketen ondorioz modelatzen da. Agente geologiko bakoitzaren modelatzea berezia da. Agente geologiko guztiek ez dute abiadura berdinean higatzen.

  1. Agentearen energia: emari eta malda handiko ibaiek higadura-ahalmen handiagoa dute emari txikia eta ibilbide lasaia dutenek baino.
  2. Arrien erresistentzia: buztina, kararria, arraila eta arbelak erraz higatzen dira; granitoa, gneisa, basaltoa eta kuartzita, berriz, arri gogorrak dira eta astiro higatzen dira.

Klastoen garraioa

Agente geologiko guztiek dute klastoak garraiatzeko ahalmena.

  • Ondoan zarrako garraioa: olatuek, uraren, airearen edo izotzaren lastrak klastoak ondoan zeharo mugiarazten dituzte, eta harrapatu egiten da. Errodatuz edo pirritan eraman ditzakete.
  • Saltazioa: klastoek agente geologikoek garraiatzen dituztenean, ez dute lurra ukitzen edo gora eta behera egiten dute behin eta berriz.

Agente geologikoek garraiatzen dituztenean, elkarri jo dezakete klastoek, eta horren ondorioz, labaindu, txikitu eta biribildu egiten dira. Uraren bidez garraiatzen direnean, klastoen mineralak aldatuz joaten dira, eta mineral egonkorrenak soilik iraungo dute.

Sedimentazioa

Agente geologiko batek garraiatzen jarraitzeko ahalmena galtzen duenean, klastoak leku batean bidean behin betiko uzten ditu eta sedimentatzen dira.

Arro sedimentarioak

Arro sedimentarioak lurrazaleko sakonuneak dira, eta bertan sedimentuak pilatzen dira. Haien behealdea pixkanaka hondoratzen da, sedimentuak geruzetan pilatu ahala. Sedimentu geruzei estratuak deritze.

Sakonera handian dauden materialak eraldatuz joaten dira presioaren, tenperatura altuaren eta uraren zikloaren eraginez.

Uraren zikloa: sedimentuetan dagoen urak material batzuk disolbatu eta beste batzuk kristalizatzen ditu.

Hiru eragile horien ondorioz, materiala trinkotu eta arri sedimentarioak sortzen dira. Prozesu horri litifikazioa edo diagenesia deritzo.

Erregai fosilak

  • Petrolioa: materia organikoa petrolio bihurtzen da, eta beste harrien hutsuneetan sartzen da. Harri porotsuetan petrolio hobiak sortzen dira.
  • Ikatza: arro sedimentario kontinentala bada eta sedimentuekin batera landare materia asko metatzen bada, diagenesiak egurraren ikatzedura natural bat egiten du.
  • Gas naturala: gasa ikatzetik eta petrolioatik sortzen da. Harrien hutsuneetan pilatzen da, eta horri gas naturala deritzo.

Euskal Herriko geologia

Mendiak

Euskadi lurralde menditsua da, hiru mendilerrotan banatuta:

  1. Gorbeia, Anboto, Aizkorri eta Aralar. Ibaien banalerroa.
  2. Gasteizko mendiak.
  3. Kantabriako mendilerroa: kareharria eta paisaia karstikoak, urak kareharrian egiten dituen eraso kimikoen emaitza; harriak zulatuz galeria eta koba ugari sortzen dira.

Kostaldea

Kostaldea: ur sakonak, lurmuturrak, uharte txikiak, badiak eta estuarioak, itsaslabarrak eta ondartzak.

Ibaiak

Ibaiak: emari ertaina eta etengabekoak. Isurialdeak: 1. Bizkaiko golkoa, 2. Mediterraneoa.

  • Bizkaiko golkoa (BG): higadura handia, ibilbide motzak, malda handia, haran estuak eta itsasadarrak.
  • Mediterraneoa (MED): ibilbide luzeak, malda txikia eta haran zabalak.

Lautada

Lautada: Arabako eskualde zabala, 500-600 metro inguruko altitudean.

Deskargatu

PDF Word HTML