Lurraren barne egitura
Lurraren barne dinamika Lurraren barneko beroaren jatorria: lurgainazaletik barrura sakondu ahala, tenperatura pixkanaka igotzen dela egiaztatu da. Tenperatura hazkunde honi Gradiente Termikoa esaten zaio.
Gure planeta duela 4600 miloi urte sortu zen, hainbat asteroide elkartu zirenean(erakarpen grabitatorioa dela eta).
Lurraren geruza egitura
nolakoa da gure planeta?
·Bi egitura- eredu daude, kasu bakoitzean eraniltzen den aztertze- irizpidearen arabera.
a) eredu estatikoa: planetaren geruzak bereizteko, osaera kimikoa kontuan hartzen da nagusiki; honetaz gain, dentsitatea, egoera fisikoa... Garrantziko ezaugarriak dira.
b) eredu dinamikoa: lurraren materialen portaera mekanikoa da ezaugarririk garrantzitsuena: isukortasuna, mugikortasuna...
·Bi geruza desberdinen arteko mugari etengunea deitzen zaio: Mohorovicic etengunea...
·Bi eredu hauetan sortzen diren egiturazko geruzak ez dira erabat gainjartzen, ez dira baliakiderik: adibidez, Azala(eredu estatikoaren kontzeptua) eta Litosfera(eredu dinamikoaren kontzeptua) ez dira baliakiderik, ez dira sinonimoak.