Lurraren Barne Dinamika eta Konbekzioaren Eragina

Geologia2,7 KB

Lurraren Barne Dinamika eta Energia Termikoa

Lurraren barnean energia termiko asko metatuta dagoenez, Lurrak barne-jarduera handia du. Jarduera horrek konbekzio-higidurak sortzen ditu.

Gainera, Lurrak duen eremu magnetikoari esker, eguzki-ekaitzak desbideratzeko ahalmena du. Marte, Lurrarekin konparatuz, eremu magnetiko ahulagoa du.

Lurraren Barneko Konbekzioa: Goranzko eta Beheranzko Korronteak

Konbekzio-higidurak fluido baten barruko goranzko eta beheranzko korronteak dira. Prozesua honako hau da:

  • Goranzko korronteak: Fluidoa behetik berotzean, hedatu egiten da, dentsitatea murrizten zaio eta flotatu egiten du; horrela sortzen dira.
  • Beheranzko korronteak: Goian dagoen fluidoa hotzago egoten da eta dentsitate handiagoa duenez, hondoratu egiten da.

Lurrak 5000 ºC-ko tenperatura du beheko aldean, eta azala hotz egoten da. Nukleo metalikoak dentsitate handiagoa du mantu harritsuak baino, eta horregatik ez dira nahasten, nahiz eta biak konbekzioan egon.

Konbekzioaren Agerpenak Lurraren Gainazalean

Lur barneko konbekzio-higidurak hainbat modutan agertzen dira lurraren gainazalean:

  1. Lurraren Magmatismoa: Tenperatura oso altuetan, Fe (burdina) atomoen elektroi batzuk aske geratzen dira eta korronte elektrikoak sortzen dituzte; korronte horiek eremu magnetikoa sortzen dute.
  2. Kontinenteen Higidura: Konbekzio-korronteen eraginez, kontinenteak banatu edo elkarren artean talka egiten dute. Talka horien ondorioz, mendikate asko sortzen dira.
  3. Bolkanismoa
  4. Sismikotasuna
  5. Materialen Bereizketa Dentsitatearen Arabera: Dentsitate txikiena duten materialak gainazalera igotzen dira. Horrela sortu dira Lurreko atmosfera eta hidrosfera (bolkanismoak gasa eta ur-lurruna isurtzen ditu kanpora).

Mantuko Konbekzioa eta Erliebe Motak

Gandor termikoak material harritsu beroko zutabeak dira, eta mantuaren oinarritik gainazalera igotzen dira. Gainazalean bolkanismo handiko eremu bat sortzen dute (gune beroa).

Hiru Erliebe Mota Nagusi

  1. Dortsal Ozeanikoak: Munduko sumendi-eremu aktiboenak dira, milaka kilometroko luzera dutenak.
  2. Goi-ordoki Garaiak: Litosferaren azpian gandor termiko batek egindako presioaren eraginez altxatutako ordoki zabalak dira.

    Oharra: Subsidentzia termikoa esaten zaio mantua hoztearen eraginez litosfera hondoratzeari.

  3. Uhartedi Bolkanikoak: Litosfera ozeanikoko gune beroak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML