Lurralde Antolamendua Euskal Autonomia Erkidegoan: Helburuak, Tresnak eta Erronkak

Zuzenbidea5,8 KB

Lurralde Antolamendua: Definizioa, Helburuak eta Tresnak

Definizioa

Lurraldea izaki, komunitate, hezkuntza edo beste eite fisikoren bati dagokion eremu geografikoa da. Ikuspegi horretatik, lurraldea eustarria eta oinarrizko baliabidea da antolamenduarentzat (lurralde antolaketa, planifikazioa, gestioa-kudeaketa). Antolamenduak (ordenación), planifikazioak (planning), antolaketak (organización) eta gestioak (konpetentzia) ikuspegi orokorra bereganatzen dute lurralde antolamenduan.

Helburua

Lurralde antolamenduaren helburua lurralde oreka eta kohesioa bilatzea da, sektore eta lurralde unitate ezberdinen integrazioaren bidez. Kontzeptua hirigintzatik dator, eta hainbat lege izan dira horren erakusle (1956ko Lurzoruaren Legea eta 1975eko Lurzoruaren Legea). Hala ere, 1983ko Europako Gutunak (Torremolinos) lurralde antolamendua hirigintzatik kanpo utzi zuen lehen aldiz, erreferentzia gisa hartuz.

Hirigintzaren eta Lurralde Antolamenduaren (LA) Arteko Ezberdintasunak

  • Aplikazio eremua: LA supramunizipala da, eta hirigintza, berriz, lokala.
  • Konpetentzia: LArena Espainian autonomia erkidegoena da, eta hirigintzarena, berriz, udaletxeena.
  • Edukia: LAk eduki integrala du (ekonomikoa, soziala, kulturala, ingurumenekoa), eta hirigintzaren edukiak, aldiz, guztiz urbanistikoak, lokalak eta oso zehatzak dira.
  • Hierarkia: LA goi mailan dago hirigintzarekiko, eta LAk hirigintza koordinatzen du.

Lurralde Antolamenduak Aurre Egin Beharreko Arazoak

  • Lurralde desorekak
  • Ingurumenaren degradazioa eta baliabide naturalen gehiegizko ustiapena
  • Arrisku naturalen ezjakintasuna
  • Lur erabilpen nahasketa eta bateraezinak
  • Inkoherentziak lan eta etxebizitza guneen artean
  • Azpiegitura eta ekipamendu publikoen gabezia
  • Lurraren erabilpen irrazionala
  • Sektoreen arteko gatazkak

Europako Gutunaren Ezaugarriak

Europako Gutunak LAren ezaugarri hauek ematen ditu: demokratikoa, orokorra, jasangarria eta prospektiboa (arlo guztietako fenomeno eta jardueren epe luzeko joerak eta garapena aztertu behar ditu).

Lurralde Kohesioa eta Garapen Orekatua

Lurralde kohesioaren bidez, garapen orekatua lortu nahi da, desoreka ekonomiko eta sozialak murriztuz eta lurraldeen arteko desorekak prebenituz.

Lurralde Antolamendua Eskala Ezberdinetan

Europan

  • Europako Gutuna
  • Europa 2000 txostena (agerian utzi zituen EBko desorekak eta oreka lortzeko premia)
  • 1994an, Europako ministroak elkartu ziren LAren irizpideak finkatzeko.
  • 1999an, Europako Lurralde Estrategia onartu zen.
  • 2004an, Europako Lurralde Agenda
  • 2005/2007 Agenda, sintesi bat eginez.
  • 2011-2020 Agenda berria

Oro har, lan handia egin da LAren arloan Europan.

Estatuan

Ez dago LA legerik. 1978ko Konstituzioak eta autonomien osaketak, konpetentzia transferentzia ekarri zuten EAEko lege organikoekin 1979an.

Autonomia Erkidegoan (EAE)

Hasieran proiektu batzuk garatu ziren, eta 1990ean, EAEko Lurralde Antolamenduaren Legea (LAL) onartu zen, marku juridikoa ezarriz.

Helburuak

EAEn mendearen bigarren erdian izandako hiri eta industri hazkunde kontrolgabearen eraginei aurre egitea.

Bi Puntu Nagusi

  • LAren tresnak eta horien definizioa zehaztea.
  • Administrazio ezberdinen arteko koordinaziorako irizpideak eta prozedurak ezartzea.

Tresnak (Hierarkizatuak)

LAA (LArako Artezpideak) → LZP (Lurralde Zatikako Planak) → LAP (Lurralde Antolamenduko Planak)

LAAk: Zehaztapen lotesleak eta zuzenean aplikatzekoak dira. LZPak idazteko zehaztapen lotesleak, irizpideak eta iradokizunak ematen dituzte, administrazioentzako orientabide gisa.

Artezpideen Helburuak

  • Baliabide naturalak babestu eta hobetzea.
  • Hiriguneak indartu eta orekatzea, baita landa eremuak ere, beren balioak errespetatuz.
  • EAEren integrazioa hobetzea Europan, azpiegiturak (puntu estrategikoa), hirigintza eta aktibitate ekonomikoa indartuz.
  • Asentamendu sistema hobetzea (hirien berritzea, alde zaharrena).
  • Erdiko eskala potentziatzea: eremu funtzionalak.

Antolamendu Kategoriak

Ingurune fisikorako lurralde ereduaren proposamenak dira, lurraldea arlo homogeneotan zonifikatuz, arlo bakoitza harrera ahalmenaren arabera definituz eta bakoitzari erabilera arautze espezifikoa aplikatuz.

EAEn Definitutako Kategoriak
  • Babes berezia
  • Ingurumenaren hobekuntza
  • Basoa
  • Nekazaritza eta abeltzaintza zona eta landazabal
  • Mendiko larreak
  • Erabilera bokazio definitu gabea
  • Lurrazaleko uren babesa

Baldintza Gainjarriak

Kategoriei gainjartzeko, arrisku naturalak ekiditeko muga gehigarriak ezartzen dira, jarduera onargarriak soilik baimenduz (akuiferoen urrakortasuna, area higigarriak, area inundagarriak, espazio natural babestuak eta Urdaibai).

LZP (Lurralde Zatikako Planak)

Honako dokumentu hauek osatzen dituzte:

  • Informazioaren azterketa eta planoak
  • Planaren memoria
  • Azterketa ekonomiko-finantzarioa
  • Burutzapen programa, lau urtetan banatuta
  • Antolamenduaren planoak eta arauak
  • Beharrezkoak edo egokiak izan daitezkeen dokumentuak

Nork egiten ditu LZPak? Udalerrien arabera: bi probintzietako udalerriak badira, Eusko Jaurlaritzak, eta probintzia bakarrekoak badira, Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak elkarlanean.

LAP (Lurralde Antolamenduko Planak)

Antolamendu sektorialeko tresnak dira. Jaurlaritzako sail desberdinek lantzen dituzte. LAA, LZP eta LAPen arteko erlazioa hierarkikoa da.

Deskargatu

PDF Word HTML