Logistika: Kontzeptuak eta JIT Metodologia
Logistika Jatorrizko lekuaren, fabrikazioaren eta kontsumoaren artean baliabideak biltegiratzeko eta lekualdatzeko plangintza eta administrazio estrategikoko prozesu bat da. Hau da, ekoizpenaren eta merkatuaren arteko lotura da. Produktu ezberdindua Bereizitako produktu bat ezaugarri desberdinak dituena da, baina kontsumitzaileen premia berea asetzen duena da. Kontua ez da soilik besteetatik ezberdina izatea, baizik eta desberdina izatea eta kontsumitzaileek gehiago baloratzea. Bai onura gehiago ematen duelako, bai ase nahi duten beharra hobetu betetzen duelako. Hornikuntza katea Produktuaren jatorritik azken bezeroraino ehuntzen diren pasabide eta sareen multzoa. KPI Negozio batean egiten diren ekintzen eraginkortasunari eta produktibitateari buruzko informazioa laburbiltzeko erabiltzen diren metrikak dira. ERP Informazio-sistemen multzo bat da, enpresa batean eragiketa jakin batzuk osatzen duena. Blockchain Logistikan apustu teknologiko berria da, informazioa trukatzeko arintasuna eta segurtasuna areagotzeko. Logistika sarea Logistika-sareak ekoizpen- eta kontsumo-jarduerak efizientziaz elkartzea ahalbideratzen du. Helburua da fabriken, salmenta-puntuen eta biltegien egitura bat eraikitzea, salmenten eta kostuen artean oreka optimo bat lortzeko. Alderantzizko logistika Ontzi, bilgarri eta hondakin arriskutsuak berreskuratzeko eta birziklatzeko prozesua da, baita gehiegizko inbentarioak, bezeroen itzulketak, zaharkitutako produktuak eta urte-sasoiko inbentarioak itzultzeko prozesuak ere. Just In Time (JIT) Jatorrian ekoizpena antolatzeko sortutako metodologia bat da, eta helburua da behar den produktu-kantitatea baino ez izatea, bidezko unean eta lekuan.
JITen Abantailak
- Inventario mailak murrizten dira, eta kontzekuentziaz, kostuak.
- Gehiegizko denboran biltegiratutako produktuak iraungitzea edo hondatzea saihesten da.
- Merkantziak kargatzeko eta deskargatzeko denbora murrizten da.
- Biltegiratze- eta inbentario-kostuak murriztea eta, beraz, enpresen lehiakortasuna hobetzea.
- Hornidura-katearen fase guztiak sinplifikatzen ditu.
Desabantailak
- Atzerapenak edo stock-gabezia eragin ditzake.
- Bezeroen eta hornitzaileen arteko koordinazio eta komunikazio handia eskatzen du.
- Enpresa osoak onartu behar du.