Lipidoak: Propietateak, Funtzioak eta Gantz Azidoak

Biologia2,12 KB

Lipidoak, biomolekula organikoak dira, eta C, H eta O-z osatuta daude. Kasu batzuetan fosforoa (P), sufrea (S) eta nitrogenoa (N) izaten dituzte. Gantz azidoak izatearen edo ez izatearen arabera saponifikagarriak eta ez saponifikagarriak izan daitezke. Lipidoen Propietatea: - Disolbaezinak dira uretan eta disolbatzaile polarretan. - Disolbatzaile polarretan, aldiz, disolbagarriak dira. - Joera hidrofoboa dute, oxigeno-proportzio txikiagoa dutelako. - Koipetsuak dira, eta dentsitate baxua dute. - Substantzia nahiko erreduzituak dira. Horregatik, oxidatzean energia asko askatzen dute. Lipidoen Funtzio Biologikoak: ➢ ENERGIA- FUNTZIOA: erregai edota erreserba energetiko garrantzitsuak dira, oxidatzean energia asko askatzen dutelako. Ezin direnez uretan disolbatu, zelularen barnean gorde daitezke presio osmotikoari eragin gabe. ➢ GARRAIO FUNTZIOA: ehunetara errazago garraiatu daitezke. ➢ ISOLATZE ETA BABES FUNTZIOA: ero eroale txarrak dira, beraz, isolatzaile gisa jokatzen dute. Organoek jasaten dituzten kolpeak arintzeko ere balio dute. ➢ EGITURA FUNTZIOA: mintz biologikoen lipido-geruza bikoitzen oinarrizko osagaia da. ➢ ENERGIA XURGATZEKO FUNTZIOA: argia xurgatzen dute. ➢ BITAMINA ETA HORMONA FUNTZIOA: Hormona eta bitamina asko lipidoak edo haien deribatuak dira. Gantz Azidoak: Azido organiko monokarboxilikoak dira, eta kate hidrokarbonatu (...-CH-CH-...) lineal bat eta muturreko karboxilo talde bat (-COOH) dituzte. Karbono atomo kopuru bikoitia dute (12-24 karbono artean), eta ohikoenak 16-18 karbonokoak dira. Ez dira aske egoten naturan, lipido konplexuak eratuz baizik. Gantz Azidoen Sailakpena: Gantz azidoak bi motatakoak izan daitezke: aseak edo asegabeak. ➢ GANTZ AZIDO ASEAK: karbonoen artean ez dituzte lotura bikoitzak, beraz, kateak lerro itxurakoak dira. Urtze tenperatura altua dute, eta solidoak dira giro tenperaturan. Nabarmenenak palmitikoa (16:0) eta estearikoa (18:0) dira. ➢ GANTZ AZIDO ASEGABEAK: karbonoen artean, lotura bikoitzen bat dute. Lotura bikoitzen ondorioz okertu egiten dira. Urtze tenperatura baxuagoa dute, eta likidoak dira giro tenperaturan. Lotura kopuruen arabera bi talde daude:

Deskargatu

PDF Word HTML