Lipidoak: Egitura, Funtzioak eta Sailkapena

Biologia3,25 KB

Lipidoak

Talde oso heterogeneoa, ura bezalako disolbatzaile polarretan ez dira disolbatzen (bentzenoa, eterra, etabar), CHONP elementu kimikoz osatuak.

Funtzioak

  • Erregai edo erreserba energia.
  • Isolatzaileak eta babesleak.
  • Mintz biologikoetan funtsezkoak.
  • Pigmentu funtzioa.

Gantz Azidoak

Hidrokarburo luze bat eta karboxilo talde bat izaten dute; karbono kopuru bikoitia 12-24 tartean, normalean 16 edo 18.

  • Aseak: Urtze tenperatura altuagoa, solidoak.
  • Asegabeak: Urtze tenperatura baxuagoa, likido egoeran.

C-H loturen eraginez hidrofobikoak dira karboxilo taldea duen muturra izan ezik; molekula heteropolarrak dira.

  • Monoinsaturatuak: Lotura bikoitz 1.
  • Polisaturatuak: Zenbait lotura bikoitz.

Gantz Azidoak Dituzten Lipidoak

Azilglizeridoak

Gantz-azidoak eta glizerina elkartuz lortzen diren esterrak dira; erreakzio horri esterifikazioa deritzo.

Monoazilglizeridoa, diazilglizeridoa edo triazilglizeridoa (ez du mutur polarrik, gantz neutroa) izango ditugu.

Gantz-azido asegabeez osatuta daudenean likidoak dira (landareetan), koipeak; aldiz, gantz-azido aseak osatzen badituzte solidoak izango dira (animalietan).

Gantzak degradatzetik gorputzak gluzidoetatik lortzen duenaren bikoitza lortzen du; horregatik energia emateko eta isolatzaile termikoak dira.

Hidrolisia:

  1. Entzimatikoa: Lipasa entzimak.
  2. Kimikoa: Saponifikazioa.

Ezkoak

Gantz-azido batek eta kate luzeko alkohol monobalente batek eratutako esterrak dira.

Fosfolipidoak

Glizerina eta gantz-azidoek osatuta, gantzekiko desberdintasuna da hiru gantz-azidoetako baten ordez fosfato talde bat daukatela.

Bi zati bereizten dira: buztan hidrofobiko luzea eta fosfatoa eta honi lotuta dagoen taldeak eratzen duten buru polar hidrofilikoa.

Fosfolipidoek mintz zelularren oinarrizko egitura eratzen dute.

Liposomak fosfolipidozko geruza bikoitzez eratutako besikula esferikoak dira, esperimentuetan eta kosmetikan oso erabiliak.

Esfingolipidoak

Gantz-azidoa + esfingosina + fosfatoa + amino alkohola. Mintzen osagaiak dira.

Glikolipidoak

Gantz-azidoa + esfingosina + gluzidoa. Mintz zelularren osagaiak dira, kloroplastoan daude.

  • Monosakaridoa: Zerebrosidoa (galaktosa edo glukosa).
  • Oligosakaridoa: Gangliosidoa.

Gantz Azidorik Ez Duten Lipidoak

Esteroideak

Esteroideen egitura 4 eraztunek osatzen dute.

Esterano monomeroak dira, inguruan –CH3, -OH taldeak edo hidrokarburo kateak dituztenak.

Ezagunenak: kolesterola, sexu-hormonak, D bitamina, etabar.

Terpenoak

Isoprenoaren deribatuak, kate luzeak eta ziklikoak dira, landareetan aurki daiteke gehienbat.

  1. Monoterpenoa: 2 isopreno, olio esentzialak.
  2. Sesquiterpenoa: 3 isopreno.
  3. Diterpenoa: 4 isopreno, A, E, K bitaminak.
  4. Triterpenoa: 6 isopreno, kolesterolaren osagai batzuk.
  5. Tetraterpenoa: 8 isopreno, pigmentu fotosintetikoak.
  6. Politerpenoa: 8 isopreno baino gehiago, kautxua.

Deskargatu

PDF Word HTML