Lipido Saponifikagarriak eta Bitaminak: Funtzioak eta Garrantzia

Biologia2,75 KB

Lipido Saponifikagarriak: Esteroideak eta Esterolak

Kolesterola

Mintz zelular eukariotiko guztietan fosfolipido eta glukolipido isats hidrofobikoen artean kokatzen da. Egituraketa eta funtzioa.

Behazun Azidoak eta Hormona Esteroideak

Kortisola (Kortikoesteroidea)

Proteinak eta gantzak degradatzen ditu glukosa bilakatuz. Funtzio antiinflamatorioa ere badu.

Aldosterona

Na+ ioien zurgapena eta K+ ioien kanporaketa aktibatzen du nefronetan. Odolaren presio maila mantentzen laguntzen du (GKS fata diabetea).

Sexu Hormonak

  • Androgenoak: Testosterona, espermatogenesia, sexu karaktereak (gizonezkoen sexu karaktereak zehaztu).
  • Estrogenoak: Estradiola, obogenesia, sexu karaktereak.
  • Progesterona: Umetokiaren mukosaren eraketa: endometrioaren eraketa, habiratze prozesurako, ernalketa gertatzen bada enbrioiaren ezarpenerako.

Bitaminak

D Bitamina (Antirrakitikoa edo Kaltziferola)

Kaltzio eta fosforoaren zurgapena areagotzen du hesteetan eta mesede egiten dio hezur egituren osaerari. Bitamina falta: a) umeei errakitismoa, b) helduei osteomalazia. Gaixotasun horien sintomak hezurren biguntzea eta deformazioa dira. Lipodisolbagarriak, bere gehiegizkoa metatzen dugu. Hidrosolubagarriak, bere gehiegizkoa gernuan kanporatzen dugu. Arrain gibelez egindako olioetan, esne behi osoan eta abanetan dago.

Behazun Azidoak

Kolesteroletik sintetizatzen dira gibelean, haien gatzez gantzak disolbatzen dituzte, lipasen eraso kimikoak edo hidrolisia errazteko.

Bitaminak: Isoprenotik Sortuak

Isoprenoa kolesterolaren sintesiaren erdibideko konposatua da.

A Bitamina

Ikustenaren pigmentuen eraketan parte hartzen du eta ehun epitelialaren egitura mantentzen du. Bitaminaren eskasiak xeroftalmia (konjuntibaren lehortasuna), gaueko itsutasuna eta azaleko asaldurak sortarazten ditu. Arrautzen gorringoan, barazkietan, makailu gibelean, gurinean eta azenarioetan dago.

D Bitamina

Kaltzio eta fosforoaren zurgapena areagotzen du hesteetan eta mesede egiten dio hezur egituren osaerari. Bitaminaren eskasiak umeei errakitismoa eta helduei osteomalazia ekartzen die. Gaixotasun horien sintomak hezurren biguntzea eta deformazioa dira. Arrain gibelez egindako olioetan, esne behi osoan eta abarretan dago.

E Bitamina

Zelula mintzen lipidoak babesten ditu oxidazioaren aurka. Bitaminaren eskasiak antzutasuna sortarazten die zenbait animaliari. Landare olioetan, esnean, arrautzetan, barazkietan dago.

K Bitamina

Odolaren gatzapen edo koagulazioa errazten du. Bitaminaren eskasiak odol jarioak eragiten ditu. Landare berdeen hostoetan, gibelean, giltzurrunetan eta fruta batzuetan dago.

Deskargatu

PDF Word HTML