Lehen Mundu Gerraren Ondorioak: Aldaketa politikoak eta sozialak
1. Nazioen Elkartea
Nazioen Elkartearen helburua bakea mantentzea eta herrialdeen arteko gatazkak negoziazio bidez konpontzea zen. AEB ez zen ados egon Versaillesko Itunarekin (gogorregia zelakoan) eta kanpoan geratu zen borondatez. Errusiak ere ez zuen parte hartu komunista zelako, eta Alemania kanpoan geratu zen Versaillesko Itunak horrela zioelako.
Errusiaren isolamendua
Errusia isolatuta geratu zen komunista izateagatik.
2. Lurralde Aldaketak Lehen Mundu Gerraren Ondoren
- Alemania: Kolonia guztiak galdu zituen.
- Austria-Hungaria: Lau herrialdetan zatitu zen: Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Yugoslavia.
- Otomandar Inperioa: Zatitu egin zen.
- Errusia: Finlandia, Estonia, Letonia eta Lituania galdu zituen.
- Polonia: Handiagoa egin zen.
- Errumania: Transilvania lortu zuen.
3. Versaillesko Ituna
Itunik gogorrena Alemaniari ezarri zitzaion. Alemaniak gerrako kalteordainak ordaindu behar izan zituen, bere armada murriztu behar izan zuen, Sarreko meategiak 15 urtez Frantziak ustiatuko zituen, eta Renania desmilitarizatu behar izan zuen. Alemaniak umilazio handitzat hartu zuen itun hau, eta gerora Bigarren Mundu Gerraren zergati bat izango da.
4. 1905eko Iraultza Errusian
1905ean, Errusiak Japoniaren kontrako gerra galdu zuen. Herriak oso txarto hartu zuen gertaera hau. Horretaz gain, krisi ekonomikoa eta miseria gero eta handiagoak ziren. Herriak manifestazio handi bat egin zuen Neguko Jauregira hobekuntzak eskatzera. Tsarrak armada atera zuen, eta hildako asko egon ziren (Igande Odoltsua). Hortik aurrera, herria sobietetan (herri batzarrak) antolatzen hasi zen, eta tsarrak beteko ez zituen konpromiso batzuk hartu zituen, Duma erabiltzea, adibidez.
5. Boltxebikeak
Boltxebikeen burua Lenin zen. Bere programa:
- Lehen Mundu Gerratik irten Alemaniarekin bakea sinatuz.
- Lurrak nekazarien artean banatu.
- Fabrikak langileen esku utzi.
- Boterea sobieten esku utzi.
6. Errusiako Gerra Zibila (1918-1921)
Boltxebikeen Armada Gorria eta tsarraren aldeko Armada Zuria gerra zibilean aurrez aurre egon ziren. Armada Gorriko burua Trotsky izan zen. Azken hauek irabazi zuten gerra, eta estatu berriaren oinarriak finkatu zituzten. Boltxebikeek Alderdi Komunista izena hartu zuten, eta gainontzeko alderdi guztiak debekatu zituzten. Diktadura komunista latza ezarri zuten.