Lehen Mundu Gerraren Jatorria: Bake Armatua

Historia1,66 KB

Lehen Mundu Gerraren Jatorria: Bake Armatua (1890-1914)

Bismarck-en Aliantza Sistema

Alemania bateratu eta gero, Alemaniako kantzilerrak (Bismarck) aliantza-sistema bat sortu zuen bi helburu lortzeko:

  • Frantzia bakartzea: 1870eko gerran Frantziak Alsazia eta Lorena galdu zituen, eta bi eskualde horiek Alemaniaren parte bihurtu ziren. Frantziar askok ez zituzten lur galera hauek onartzen.
  • Balkanetako oreka mantentzea: Austriar Inperioak eta Errusiar Inperioak aurkako interesak zituzten Balkanetan. Bismarckek inperio horien arteko tentsioak leundu nahi zituen gatazkak saihesteko.

Alemaniako Politikaren Aldaketa (1890)

1890ean Alemaniako Kaiserra hil zen. Kaiser berriak Bismarck kargutik kendu zuen, eta Alemaniako politikak joera erasotzaileagoa hartu zuen. Horrela hasi zen Bake Armatua. Politika aldaketa horrek bi ondorio nagusi izan zituen:

  • Armamentu norgehiagoka.
  • Bi bloke militar agertu ziren Europan.

1914ko Udako Krisia

1914ko ekainean, serbiar nazionalista batek Austriako Enperadorearen oinordekoa, Franz Ferdinand artxidukea, hil zuen Sarajevo hirian.

Gertaera honek gatazka piztu zuen. Gerra deklarazioen sekuentzia hau izan zen:

  1. Austriar Inperioak Serbiari gerra deklaratu zion.
  2. Austriaren aliatu nagusiak, Alemaniak, gerra deklaratu zien Errusiari eta Frantziari.
  3. Britainia Handiak, Frantzia eta Errusiaren aliatua, Alemaniari deklaratu zion.
  4. Italiak Alemania eta Austriarekin sinatutako aliantza hautsi zuen, eta Frantzia, Britainia Handia eta Errusiaren alde jarri zen.

Deskargatu

PDF Word HTML