Lehen Mundu Gerra: Fases, Gertaerak eta Ondorioak

Historia2,62 KB

1. Mugimenduen Gerra (1914)

Alemaniarren planaren helburua (1905eko Schlieffen plana) mendebaldeko frontean garaipena ahalik eta azkarren lortzea zen: Frantziako armada lehen asteetan garaitzea, gero ahalegin guztiak Errusiako frontean egiteko. Alemaniarrak, Moltkeren gidaritzapean, Frantzian sartu ziren hasieran, baina aliatuek alemaniarrak geldiaraztea lortu zuten, Joffrek zuzendutako kontraeraso baten bidez (Marneko gudua, 1914ko iraila). Gudu horretan, Frantziak garaipen mugatua lortu zuen, pikutara bidali baitzuen alemaniarren plana. 1914ko abuztuaren amaieran, ekialdeko frontean, errusiar tropek Ekialdeko Prusia hartu eta alemaniarrak ustekabean harrapatuta lau dibisio erretiratzera behartu zituzten. Kontraerasoan, alemaniarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten Tannenbergen.

2. Posizioen edo Lubakien Gerra (1915-1916)

1915etik aurrera, lubakien gerra hasi zen. Fronteak egonkortu egin ziren, eta armadek posizioak hartu zituzten; alanbre-hesiak eraiki zituzten, etsaiei aurre egitea eragozteko, eta lurrean egindako zuloetan babestu ziren. Ondorioz, bigarren mailako fronte batzuk sortu ziren: Austriaren eta Italiaren arteko mugan, eta Ekialde Hurbilean.

Verdungo eta Sommeko Guduak (1916)

  • Verdungo Gudua: 1916. urtean, Alemaniako Estatu Nagusiak antolatutako gudua Frantziaren aurka. Bertan, taktika berria erabili zuten, etsaiak ahalik eta gehien ahultzea bakea sinatzera behartzeko. Azkenean, Frantziak irabazi zuen.
  • Sommeko Gudua: Indar aliatuek Verdungo guduaren antzeko eraso bat egin zuten Sommen. Hildako kopuru ikaragarria izan zen, eta ez zuen inork garaile bukatu. Erresuma Batuak eta Frantziak ezin izan zuten Alemania garaitu.

Jutlandiako Gudua (1916)

Itsasoan, Britainia Handiko eta Alemaniako ontziak elkarren artean borrokatu ziren Jutlandiako guduan, eta britainiarrak izan ziren garaile.

3. Ahitzearen Gerratik Amaierako Erasoaldira (1917-1918)

1917an, bi gertaerak gerraren norabidea aldatu zuten: AEBren esku-hartzeak eta Errusiako Iraultzak. Alemaniaren itsaspeko gerrak kalteak eragin zizkien estatubatuar esportatzaileei. 1917ko apirilaren 2an, AEBko presidenteak, Wilsonek, gerran esku hartzea erabaki zuela iragarri zuen Kongresuan. Errusian, boltxebikeak bakea nork bere aldetik lortzearen aldekoak ziren (Brest-Litovskeko Bakea). Bulgariak, Turkiak eta Austria-Hungariak armistizioa sinatu zuten. Bestalde, Alemaniako armadak porrot egin zuen. Gobernu berriak, alderdi sozialdemokrata buru zuela, armistizioa sinatu zuen 1918ko azaroaren 11n.

Deskargatu

PDF Word HTML