Lehen Mundu Gerra: Faseak eta Gatazka Berria
Lehen Mundu Gerraren Garapena
1. Mugimendu Gerra (1914)
Alemaniako armadak Belgika eta Luxenburgo zeharkatu zituen Frantzia erasotzeko. Alemaniak mendebaldeko fronteko erasoak azkar bukatzea espero zuen, ekialdeko fronteari ekiteko. Ordea, Frantziar eta Britainiar armadek berrantolatu eta Marneko guduan Alemaniar soldaduen aurrerabidea geldiarazi zuten.
Ekialdeko frontean, Alemaniarrak Errusiarrei nagusitu zitzaizkien Tannenberg-eko guduan. Ondorioz, Errusiarrak Austria-Hungariako Inperioaren mugetaraino iritsi ziren. Bitartean, Balkanetan, Serbiak Austriarren erasoa geldiarazi zuen.
2. Lubaki Gerra eta Gerraren Globalizazioa
Fronteak egonkortu ziren. Mendebaldeko frontean lubakiak egin ziren, eta posizioak mantentzea bihurtu zen helburu nagusia.
Alde bakoitzak aliatu berriak lortu zituen, eta gerran sartu ziren:
- Turkia
- Italia
- Bulgaria
- Errumania
1916an, Alemaniak mendebaldeko frontea hausteko beste eraso bat jo zuen. Frantziarrek gogor eutsi zioten Verduneko guduan. Ondoren, Britainiarrek eta Frantziarrek kontraerasoa jo zuten Sommeko guduan, baina arrakastarik gabe. Milaka pertsona hil edo zauritu ziren.
3. 1917ko Krisia eta Gerraren Amaiera
Errusian, 1917an, Iraultza Boltxebikea gertatu zenez, iraultzaileak gerratik erretiratu eta Alemaniarekin Brest-Litovskeko Ituna sinatu zuten. 1918an, bakearen truke, Alemaniak Errusiaren lurralde asko bereganatu zituen.
Bestalde, AEBek gerran esku hartu zuten, Alemaniar urpekuntzi batek Lusitania transatlantikoa hondoratu zuelako, beste arrazoi batzuen artean.
Gerraren amaiera (1918)
1918an, Britainiarrek, Italiarrek eta Frantziarrek Austriarrak eta haien aliatuak garaitu zituzten fronte ezberdinetan. Ondorioz, Austria-Hungariak eta Turkiak armistizioa eskatu zuten borroka gelditzeko.
Mendebaldeko frontean, Alemaniak porrot egin ondoren, matxinadak eta manifestazioak gertatu ziren haien kontra. Horregatik, Gilen II.ak abdikatu eta Alemanian Weimarko Errepublika ezarri zen.
4. Gatazka Mota Berria: Gerra Osoa
Lehen Mundu Gerrak dirutza handiak mugiarazi zituen, eta gatazka honek ezaugarri berriak izan zituen:
- Armada nazionalek adin militarrean zeuden gizon guztiak deitu zituzten (mobilizazio masiboa).
- Arma mota berriek (metrailadoreak, gas pozoitsua, tankeak) hildako ugari eragin zituzten.
- Ekonomia gerraren zerbitzura jarri zen: lantegiak suntsituta gelditu ziren, baina maileguak eskatu eta birmoldatu ziren.
- Gizonak gerran zeudenez, emakumeak lanean hasi ziren, lan-munduan aldaketak eraginez.
- Propaganda berria erabili zen gizartearen morala mantentzeko.