Lehen Mundu Gerra: Bilakaera eta Ondorio Geopolitikoak

Historia4,26 KB

Lehen Mundu Gerraren bilakaera

1914ko ekainean, Austria-Hungariako artxidukea eta haren emaztea Sarajevon hil zituzten. Uztailean, Austria-Hungariako Inperioak Serbiari gerra deklaratu zion. Geroago, hainbat herrialde gerran sartu ziren: Errusia, Frantzia eta Erresuma Batua Serbiaren alde, eta Alemania, Otomandar Inperioaren sostenguarekin, Austria-Hungariaren alde. Italiak bere burua neutral agertu zuen. Sozialistek, bakearen alde jardun nahi bazuten ere, ahaleginek porrot egin zuten.

1914: Tximista-gerraren porrota

Mendebaldeko frontean gertatu ziren borrokarik bortitzenak. Ekialdeko frontean, Alemaniako jeneralek Errusiaren aurrerakada geldiarazi zuten.

1915-1917: Ez atzera, ez aurrera

Verdungo Gudua Alemaniak abiarazi zuen arren, Frantziari bezain garestia gertatu zitzaion. Italia aliatuen aldean sartu zen.

1917: Oreka galdua

Estatu Batuak Erdialdeko Inperioen aurka sartu zen:

  • Hegoaldean, Italiako frontea txikitu zen.
  • Errusiako frontean, berriz, Iraultzen ondorioz, Tsarrak abdikatu zuen; Leninek armistizioa sinatu zuen.

Aldaketa nabarmenak gertatu ziren ekialdean zein mendebaldean.

1918: Gerraren amaiera

Urtearen hasieran, Errusiak uko egin zion borrokari. AEBetako Wilsonek herriei zegokien autodeterminazio eskubidean oinarrituta bakea nahi zuela adierazi zuen; ordea, garaitzeko grinak tinko zirauen. Alemaniak tropa gehienak mendebaldera igaro zituen.

Aliatuen garaipena

Alemaniak azken lau erasoaldi jaurti zituen, baina erreserbak agortu zituen. Alemaniak atzera egin zuen. Azaroaren 11n armistizioa onartu zuten.

Gerraren ondorio geopolitikoak

Europako mapa berria

Urtebeteko epean, lau inperio hondatu ziren, banan-banan: Errusia, Otomandar Inperioa, Austria-Hungaria eta Alemania. Parisen, 1919an, konferentzia bat bildu zen. Garaituriko herrialdeak baztertuak zeuden. Wilson iparramerikarrak Europa herrien autodeterminazioan oinarrituta berreraiki nahi zuen.

Hitzarmen nagusia Versaillesen sinatu zen Alemaniarekin. Rhin osoa hamabost urtez okupatuta egon zen. Alemaniako koloniak garaileen artean banatu ziren, eta Alemaniak gerrako hondamendiak ordaindu beharko zizkien aliatuei. Beste itun batzuk ere sinatu ziren, hala nola Austriarekin, Bulgariarekin, Hungariarekin eta Turkiarekin.

Esloveniarrek, kroaziarrek eta serbiarrek estatu berria (Jugoslavia) sortu zuten, eta txekiarrek eta eslovakiarrek Txekoslovakia. Nazioen Elkartea (NE) sortu zen estatuen arteko liskarrak bake giroan konpontzeko helburuarekin. Arazoak azkar agertu ziren, eta Alemania ez zegoen batere gustura. Estatu askotan nazio aniztasuna zegoen, eta horrek tentsioak sortu zituen. Italiak "garaipen herrena" hartu zuen amaiera.

Bake akastunaren zergatiak

Irabazleen iritzi eta interesak arras desberdinak ziren. AEB NEan sartzearen kontra azaldu zen, eta Europako zorrak ezabatzeari uko eginez, Kontinente Zaharra ahuldu zuen.

Hitzarmenak eta Ekialde Hurbila

Hiru kontinenteren elkargune, potentzia handiek gutiziatua, nazio- eta erlijio-korronte askok zeharkatua, egungo Ekialde Hurbila Sevresko Itunean sortu zen 1920an.

Turkiaren sorrera

Mustafa Kemalek sultana kanporatu eta jeneralen esku utzi zuen boterea. Greziarren kontrako gerra latzari ekin zion (1919-1922). Bere lurraldean zeuden gainerako herri guztiei adierazpen- eta bizi-aukera guztiak errotik kendu zizkien.

Nazio-arazo konponezinak

Armeniaren egoera konplexua zen. 1915ean, sekulako genozidioa (milioi bat lagun hilda) pairatu zuen turkiarren eskutik. Errepublika independente bat sortu zen, baina laster desagertu zen. Kurdu musulmanek autonomia proiektua ez zuten sekula gauzatu. 1917an, Britainia Handiaren izenean, lurrak erosten hasi ziren Palestinan juduak biltzeko helburuarekin.

Potentzia handien jokaera

Britainia Handiak arabiarrei erresuma handia osatzeko aukera eskaini zien; Frantziak, berriz, probintzia arabiarrak banatzea proposatu zuen. Ekialde Hurbilean, berebiziko interesak zituzten: Britainia Handiaren politikak Indietako ibilbidea (Itsaso Gorria eta Persiako golkoa) kontrolpean mantentzea zuen helburu. Irango eta Irakeko putzuak British Petroleum konpainiak ustiatzen zituen. Petrolio konpainia frantsesak Turkish Petroleum bereganatu zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML