Lehen Industria Iraultza: Eraginak, Aldaketak eta Ondorioak
Lehen Industria Iraultzaren Gakoak
Lehen industria iraultzak ondasunak ekoizteko moduan eragin handia izan zuen:
- Tailerretatik fabriketarako jauzia ekarri zuen.
- Ondasunak eskulanaren eta manufakturaren bidez beharrean, masiboan eta bitarteko mekanikoen bidez ekoizten hasi ziren.
- Ekoizpen hori eskala handian egin zen.
XVIII. mendearen erdialdetik 1870era iraun zuen, Britainia Handian hasi zelarik.
Demografia Iraultza
XVIII. mendearen bigarren erdian, biztanleriaren hazkunde iraunkorra hasi zen Britainia Handian. Nekazaritza ekoizpena handitzeak, higienean eta medikuntzan egindako aurrerapenek, izurriak deuseztatzeak eta ezkontzen adina aurreratzeak eragin zuten hazkundea.
Nekazaritza Iraultzaren Aldaketak
Nekazaritza iraultzak aldaketak eragin zituen lurraren jabetzan eta berrikuntza teknikoetan.
Lurraren Jabetza
Aldaketak jabetzaren sistema juridikoan (Openfield, Commonfield, Enclosures Acts) gertatu ziren.
Berrikuntza Teknikoak eta Ondorioak
- Ereiteko makina mekanikoa
- Golde perfektuagoak
- Sega mekanikoak
- Ongarri kimikoak
Ondorioak:
- Lurraren jabetza esku gutxiren artean banatu zen.
- Nekazaritzaren errendimenduak gora egin zuen.
- Kapitala eta lehengaiak sortu ziren.
- Biztanle kopurua igo zen, landarako exodoa eraginez.
- Urbanizazio prozesua bizkortu zen, eskulana lehen sektoretik bigarrenera pasatuz.
- Siderurgiak indarra hartu zuen, tresna/makina hobeagoak behar zirelako.
Garraiobideen Iraultza
Gobernuak eta ekimen pribatuak bultzada eman zioten errepideen eta kanalen eraikuntzari.
Merkatuak eta Finantza Sistema
Britainia Handiak bere produktuak saltzeko barne merkatu sendoa lortu zuen. Europa eta Ipar Amerika britainiar industrietako produktuak eskatzen hasi ziren, eta horren ondorioz kanpo merkatura ere hedatu zen.
Iraultza Zientifikoa
XVII. mendeko iraultza zientifikoa jarraituz, berrikuntza teknologikoak sustatu zituzten britainiar unibertsitateek. Liberalismo ekonomikoan Adan Smith izan zen aitzindaria.
Liberalismo Ekonomikoa: Adan Smith
Adan Smithek muga zergak deuseztatzea, merkatuak bateratzea eta ekimen pribatua bultzatzea proposatu zuen.
Lehen Industriak
Ehungintza, ikatz meatzaritza eta siderurgia izan ziren lehen industriak. Ondoren, industria mekanikoa eta burdinbide industria garatu ziren.
Industriaren Aurrerapena
Makinen garapenari esker egin zuen aurrera industriak.
Ehungintza Industria
- Kotoizko produktuak
- Eskala handiko ekoizpenaren alde egin zen.
- Iruteko makina asmatu zen, kostua merkatuz eta kalitatea hobetuz.
Siderurgia Industriaren Bultzada
Burdinaren erabilera ugaritu egin zen, eta Ingalaterrako hainbat berrikuntza tekniko baliatu ziren.
Berrikuntza Teknikoak Siderurgian
Ikatz begetalaren ordez ikatz minerala erabiltzea.
Lurrun Makina eta Burdinbidea
Lurrun makinak ur lurrunak bete zituen ordura arte gizakiaren eta animalien lan indarrak betetzen zuen egitekoa.
Burdinbidea eraikitzeko lurrak erosi, azpiegiturak eraiki, zubiak eta tunelak egin, burdinbide errailak eta trabesak ezarri, geltokiak eta tren nahiz burdinbideetarako materialak ekoitzi behar ziren.
Frantzia: Zailtasunak Industrializazioan
- Barne aduana gehiegi.
- Energia iturri eta industriarako lehengai gutxi.
- Demografia hazkunde txikiagoa.
- Itsas merkatu ahulagoa.
- Finantzaketa bide desegokiak.
Frantziako Industria Jarduera Nagusia
Frantziako industriako jarduera nagusia barne merkatura bideratutako ehungintza izan zen.
Alemania
Industrializazioaren mesederako faktoreak: eskulan ugari, lehengaiak eta burgesia ekintzailea.
Arazoa: batasun politikorik eza.
(1834) Zollverein: Zollverein (aduana batasuna) sortu izanak batasun politikoa erraztu zuen, batasuneko kideen artean merkatu askea onartu zen eta germaniar produktuak merkatu egin ziren. Horri esker, bizkortu egin zen industrializazioa.
Indar handia hartu zuten industriak: ehungintza, siderurgia eta burdinbide industriak.
Alemaniako industria 1871n sendotzen hasi zen, batasun politikoa ezarri izanari esker.
Industrializazioaren bereizgarri nagusiak: Ikerketen garapena, industria eta finantza talde handien kontzentrazioa eta Estatuaren esku-hartzea izan ziren industrializazio haren bereizgarri nagusiak.
Alemania 1914an: potentzia industrial handia, Europako aitzindari zen kimika industrian, eta Europako merkatu nagusiak hornitzen zituen.
Belgika: Siderurgia Goiztiarra
Zergatik Belgikan goiz garatu zen siderurgia industria? Erresuma Batutik hurbil zegoelako eta ikatz asko eta burgesia aktiboa zituelako.
Europako Gainerako Lurraldeak
Aurrerago zabaldu zen industrializazioa: ez zen garatu XX. mendera arte.
Estatu Batuetako Industrializazioa
Aipatu Estatu Batuetako industrializazioaren eragile nagusiak:
- Asmamen handia eta lana antolatzeko sistema berriak.
- Baliabide naturalen ugaritasuna: ikatza, petrolioa, burdina, kobrea, zilarra eta urrea.
- Barne merkatu handia eta industriako langileen soldata altuak
- Burdinbidearen eraikuntza.
- Kredituaren (bankua) garapena eta epekako salmenta.
- Enpresa kontzentrazio altua.
Japonia
Zeintzuk izan ziren Japonian sektore aipagarrienak? Aipatu prozesuaren bereizgarriak:
Sektore aipagarrienak: armagintza, garraioak, eraikuntza eta ehungintza.
Prozesu bereizgarrienak: ekimen publikoa, eskulan ugari, enpresa kontzentrazioa multzo industrial handietan eta mendebaldeko teknologia.
Kapitalismo Handia
Kapitalismo Industriala vs. Kapitalismo Finantzarioa
Ze desberdintasun dago kapitalismo industriala eta kapitalismo finantzario artean? Kapitalismo industriala lehen industria iraultzan nagusitu zen. Hark bide eman zion kapitalismo finantzieroari, hau bigarren industria iraultzan nagusitu zelarik.
Ziklo Ekonomikoen Teoria
Nola definituko zenuke ziklo ekonomikoen teoria? Aldian aldiko fluktuazioak gertatzen dira ekoizpenean, hau da, urrunez urruneko goranzko eta beheranzko faseak.
Bankuen Papera
Aipatu bankuen papera momentu honetan. Aurrezki pribatuak bideratzen eta enpresa handiei nahiz estatuari kredituak ematen hasi ziren.
Sozietate Anonimoak
Zer dakizu sozietate anonimoei buruz? Sozietate hauen kapitala akzioetan edo partaidetzatan banatzen dira. Akzio bakoitzari etekinen parte proportzional bat dagokio.
Arrisku Gutxiagoko Partaidetza Ereduak
Aipatu arrisku gutxiagoko partaidetza ereduak. Arrisku gutxiagoko partaidetza ereduak ziren obligazioak eta lehentasunezko akzioak.
Balioen Burtsetan Trakatutakoa
Ze trukatzen ziren balioen burtsetan? Merkatu honetan akzio, obligazioak, estatuaren ordaindukoak eta bestelako titulu edo balio batzuk trukatzen dira.
Enpresa Kontzentrazioa
Egin eskema bat azalduz enpresa kontzentrazioa.
- Kontzentrazio horizontala: sektore ekonomiko bereko zenbait enpresa zuzendaritza beraren pean bateratzean datzan kontzentrazioa.
- Kontzentrazio bertikala: enpresa batek bere filialak sortzen edo beste enpresa batzuk bereganatzen datzan kontzentrazioa.
Kartel, Trust, Holding
- Kartela: prezioak eta kuotak hitzartzen dituzten enpresa elkartea.
- Trusta: Zuzendaritza beraren pean diharduten enpresen batasuna.
- Holdinga: Beste enpresa batzuk kontrolpean hartzen dituena.
Lana Antolatzeko Metodoak
Aipatu lana antolatzeko metodoak eta esan bakoitzaren ezaugarri nagusiak.
- Taylorismoa: Eginkizunen banaketa sistematikoaren bidez eskulanaren, makinen eta erreminten eraginkortasun gorena lortzeko metodo zientifikoak aplikatzen datza.
- Fordismoa: Muntatze kate bidez serieko ekoizpena egitea izan zen haren ekarpen nagusia. Forden ekarpenak jakingarriak izan ziren, halaber, esportazioa sustatzea merkataritza hedapenerako, langile guztiek etekinen parte izatea eta epeko salmenta sistema ezartzea.
Aurrerapen Teknologikoak eta Ekoizpen Sektore Berriak
Aurrerapen Teknologikoak XIX. Mendean
Nola lortu ziren aurrerapen teknologikoak XIX. Mendean? Aurkikuntza zientifikoak industriara aplikatuz.
Aurkikuntzen Zabalkundea
Nola zabaldu ziren aurkikuntzak? Aurkikuntzak prentsaren, aldizkarien eta erakusketa unibertsalen bidez.
Aurrerapen Ikusgarriak
Ze arlotan eman ziren aurrerapen ikusgarriak? Medikuntzan, matematikan, biologian eta fisika/kimikan.
Fisika eta Kimika
Ze azpimarratuko zenuke fisika eta kimika arloetan? Aurrerapen ikusgarriak egin ziren.
Energia Iturri Berriak
Aipatu zeintzuk diren energia iturri berriak. Ikatza, petrolioa, elektrizitatea.
Industria Berriak
Aipatu zeintzuk ziren industria berriak. Metalurgia industria, petrolioa, sektore elektrikoan, kimika industrian, elikagai enpresa.
Garraioen Sektorea
Ze azpimarratuko zenuke garraioen sektorean? Burdinbidea, tranbia elektrikoa, itsasontzietan, automobilak.
Paper Industriaren Bultzada
Ze faktorek eman zien bultzada handia paper industriei? Bilgarrien beharrak.
Iraultza Industrialen Ondorioak
Egin eskema bat azalduz iraultza industrialaren ondorioak (eskema falta da).
Gizarte Industrialaren Arazoak
Gizarte Berria
Ze azpimarratuko zenuke gizarte berrian? Estamentu gizartea bertan behera, klase gizartea nagusitu: pribilegioak desagertu eta legearen aurreko berdintasunaren printzipioa ezarri. Bi gizarte talde berri sortu: burgesia eta proletariotza.
Burgesiaren Ezaugarriak
Esan burgesiaren ezaugarriak. Izaera ekintzailea, Zuzenbide estatuaren erabateko defentsa, Gizarte mugikortasuna, gizarte konbentzioetan oinarritutako morala.
Burgesiaren Kategoriak
Ze kategoria bereizten ziren burgesiaren barruan? Goi burgesia, tarteko burgesia/txikia.
Goi Burgesia
Ze taldek osatzen zuten goi burgesia? Enpresaburu industrial handiek, bankariek, nekazaritza lurren jabeek, goi mailako profesionalek.
Tarteko Burgesia
Ze taldek osatzen zuten tarteko burgesia edo burgesia txikian? Profesional liberalak, enpresaburu txikiak, funtzionarioak.
Proletariotza
Egin eskema bat azalduz proletariotza.
Lan baldintzak: estatu berriek liberalismo ekonomikoan oinarriturik landutako arauetatik eratorria.
- Segurtasun/higiene negargarria
- Enpresaburuak gaizki tratatu langileak
- 16h jardunaldietara behartu jaiegun/oporrik gabe
- Soldata txikiak
- Ez zegoen gizarte segurantza
- Emakumeek gutxiago kobratu
- Haurrak ere lana egiten zuten
- Bizi baldintzak gogortu
- Bizi itxaropenak bera
- Langileek ez zuten hezkuntzarako eskubiderik eta ohikoak gizarte gaitzak
- Proletariotza nekazaria zegoen
- Jornalariak esaten zitzaien.