Lege dekretua

Historia14,04 KB

Bizkaian eta Gipuzkoan kontzertu ekonomikoak ezeztatzeko lege dekretua(1937-06-23): Testu juridiko bat da,non Euskal Autonomia Erkidegoko probintziak diren Gipuzkoa eta Bizkaiari,ekonomia arloan duten pribilegio deuseztatzen zaien.Hau da,aurez indarrean egondako kontzertu ekonomikoak bertan behera gertatzen diren.1937.urtean,Francisco Franco jeneralak,euskal herritarrei bereziki zuzendutako dekretua da./Testua bi zatitan banatzen da bereziki.Batetik,sarrera bat egiten da,non erabakia hori hartzearen arrazoiak azaltzen diren.Bestetik,hartutako erabakia azaltzen da.Bertan,kontzertu ekonomikoen eskubidea deuseztatzen da.Lege dekretua onartzearen zergati esanguratsuena,Euskal Autonomia Erkidegoak,gerra zibila hastean matxinatuen aurka egin izana da./Lege dekretua 1937.urtean idatzi zen,gerra zibilak urte bete ziraunean alegia.Momentu horretan,Franco jeneralak,iparraldeko lurraldeak okupatzeko estrategia jarri zuen abian,atzerriko tropen laguntza handia izanez.Matxinoek Bizkaia erasotu zuten,hainbat herri guztiz suntsituz,ondorioz,Euskai osoa okupatzeko zuten.Orduan,matxinoek iparralde osoa menpe hartu zutenean,gobernu berriak,Francoren agintzapean zegoenek,zenbait erabaki hartu zituen Errepublikaren alde egin zutenen aurka,horien artean,Euskadiren aurka.Hartutako erabaki bat,ekonomia autonomia ematen zien kontzertu ekonomikoak deuseztatzea izan zen/Francokagindutako legeak urte ugariz iraun zuen,hain zuzen ere,44urtez.Izan ere,1981.urterarte ez ziren kontzertu ekonomikoak abian jarri.Urte horien bitartean,Bizkaiak eta Gipuzkoak ez zituen inolako finantziazio autonomiarik izan.Alabaina,Arabak eta Nafarroak aurez aipatutako lurralde historikoek baino autonomia handiagoa izan zuten,nahiz eta bertakoa ere mugatua izan zen.Hala eta guztiz ere,1975.urtean,Franco hil zenean,dekretuaren aurkako kanpaina hasi zen.Ondorioz,Araba,Bizkaia eta Gipuzkoak foru Aldundia izena berreskuratu zuten eta 1981,urtean,Gipuzkoak Foru Aldundia izena berreskuratu zuten eta 1981.urtean,Gipuzkoa eta Bizkaiak kontzertu ekonomikoak berreskuratu zituzten.Euskal Herriko autonomia estatutu(1936-10-04):1936ko urriaren7an Diputatuen kongresuak onartu eta berretsitako legea da. Estatutu honen arabera, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde autonomoa  osatuko zuten, Euskal Herria izenarekin baina askoz zailagoa eta konplexuagoa izan zen Euskal Estatutua egiteko prozesua, Kataluniarena baino./Lehenengo artikuluak,hiru probintziek”Euskal Herria”izena hartu eta modu autonomoan gobernatuko zirela dio.Gainera,euskara,gaztelania bezala,Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izango zen.Horrez gain, polizia erregimena ezarri eta botere legegilea eta betearazlea Errepublikako Konstituzioaren arabera eta Estatutuaren arabera erabiliko dituzte.Gerra Zibilak irauten duen bitartean,Euskal Herrian behin behineko gobernuak aginduko du eta bertako lehendakaria Bizkaiko gobernadore zibilak egiaztatuko du eta honek Gobernuko kideak izendatuko ditu/1936ko konstituzioa egin ondoren,Alcala Zamorak Azañari egindu zion gobernua osatzeko.Krisia sortu zen munduan baina lehen biurteko errepublikanoan, erreforma politika bat jarri zuten abian,eta politika horrek eremu guztietan izan zuen eragina;Erlijio politikan,hezkuntza erreforma eta kultu politikan, lan erreforman, nekazaritza erreforman eta Autonomia estatutuan.Azken honetan,berrezarkuntzaren garaitik,Estatutuaren lurralde antolaketa diseinatu nahian ibili ziren.Katalunia izan zen lehena.Ezker Errepublikanoak jarri zuen abian prozesua.Gorteetako  ordezkariak kontra zeudenez,eztabaida egon zen baina azkenean,onartu egin zuten.Hala ere,estatutu proiektuko gauza asko kendu zituzten gorteetan.Askoz zailagoa eta konplexuagoa izan zen euskal estatutua egiteko prozesua.Ezker errepublikano sozialista, batetik, eta EAJ eta karlistak,bestetik.Ez ziren bat etorri eta hori zela eta, estatutu proiektu askok porrot egin zuten./Estatutuaren behin betiko proiektuan,hiru lurraldeak eta Nafarroa ageri ziren,baina ez zen aurrera atera.Gainera,1933an proiektua bertan behera geratu arren,1936an, gerra zibilaren garaian onartu egin zuten.Izan ere,ezkerreko alderdiek aliantza handi bat osatu zuten,Fronte Popularra izenekoa.Programa moderatu bat aurkeztu zuten,oinarri hauek zituena:amnistia orokorra eta lehen biurteko politika erreformista.Erantzunkizun politikoen legea(1939-09-02):1939ko otsailaren 13an “Boletín Oficial del Estado”-n argitaratutako legea da honako hau. Garai hartan, 1936an hasitako gerra zibila amaituta zegoen Espainian. Jakin badakigu, Francisco Franco jenerala altxamendu militarraren buru hautatua izan zela. Hainbatek egin zioten aurre hark gerra odoltsuaren ostean ezarritako diktadurari, esaterako, Fronte Popularrak. Lege honen bidez, errepublikanoen alde egindakoei eta, honen ostean, Mugimendu Zibilaren aurka agertutakoei zigortu nahi die Francok; horretarako, Erantzunkizun Politikoen Legeaz baliatzen da. Helburu publikoa du; hala ere, gehienbat Mugimendu Nazionalaren aurka egin zuten kideei zuzendua dago/Testuaren helburua, aurrez aipatu bezala, Mugimendu Nazionalaren aurka egindakoei zigortzea da. Halako zigorrak armadako, Magistraturako, eta Falange Española Tradicionalista y de la J.O.N.S.-eko ordezkariek ezartzen dituzte. Gerra zibilaren aurka aritutakoei erruduntzat jotzen zaie, eta horregatik, Fronte Popularra (alderdi ezkertiarra) osatutako talde guztiak, bai eta gerraren aurkako kideak legez kanpo geratzen dira. Ez hori bakarrik, taldeok eskubide edota ondasun guztiak galduko dituztela adierazten digu Francok/1936an errepublikaren aurkako altxamendua egin zen.Baina errepublika babesten zuten segurtasun indarrek eta erakunde politiko eta sindikaletako milizianoek erresistentzia handia egin zuten,eta altxamenduak porrot egin zuen herrialdeko leku askotan.Altxamendu horren ondorioz,gerra zibila sortu zen eta matxinoek beharrezkoa jo zuten zuzendaritza militar eta politiko bateratua.Hori dela eta, Franco hautatu zuten jeneral gorena eta armada guztietako jeneral gorena.Defentsarako Junta desegin eta Estatuko Junta Teknikoa eratu zuen. Potentzia faxistek haren gobernua onartu zuten, eta alderdi bakarra, FET y de las JONS eratu zen. Francok errepublikak egindako erreformak indargabetzeko dekretuak onartu zituen.Gizarte-politikan, berriz, Lanaren Forua onartu zuten. Biltzeko eta elkartzeko askatasuna deuseztatu zuten; prentsa eta Inprentaren Legearekin aurretiko zentsura ezarri eta komunikabide eta kultura bitartekoak Estatuaren zerbitzupean geratu ziren. Horrez gain, Erantzukizun Politikoen Legea onartu zen,eta eskumena eman zien auzitegiak osatzen zituzten militar,falangista eta epaileek epaitzeko,erantzunkizunak erabakitzeko eta errepublika babestu zutenak zigortzeko. Honako hau dugu lege honetan agertzen dena. Francok ez zuen inolaz ere onartu bere aurka egitea, eta hari aurre egindakoak zigortzeari ekin zion Gudu Zibila amaitu eta bere diktadura ezarri bezain laster/Legeak ez zuen behar bezain garrantzia izan; izan ere, talde batzuk soilik izan ziren zigortuak. Halere, Fronte Popularreko hainbat agintari politiko eta buruzagi, eta intelektualak, profesionalak eta funtzionarioak hil zituzten. Horrez gain, lege honen bidez atzerrira joandako hainbat eta hainbat pertsona itzuli ziren, legeak aipatutakoaren inolako loturarik ez zutenak.



Clara Campoamor diputatuak gorte konstituziogileetan emandako hitzaldia(1931-09-01):1931.urtean Gorte Konstituziogileetarako deia egitekotan zeudela, Clara Campoamor diputatuak hitzaldi bat eman zuen eta hori akta batean jaso zen.Espainiako errepublikaren Gorte Konstituziogileen saioko egunkarian argitaratu zen./Diputatu honen helburua emakumezkoek gizonezkoen eskubide berdinak lortzea zen, guztiek eskubide berdinak zituztela zihoen.Diputatu honek konstuzioa defendatzen zuen, izan ere, konstituzio onena, libreena eta aurreratuena izango zela pentsatzen zuen, emakumeen eskubideak aldarrikatzen baitziren./1931.urtean Bigarren Errepublika aldarrikatu zen Espainian.Hasieran behin-behineko gobernu bat egon zen Gorte Konstituziogileak eratzeko deia egin zutenak.Nahiz eta hauteskunde sistema aldatu zen emakumeek ezin zuten parte hartu.Hauteskundeetan errepublikanoen eta sozialisten koalizioak erabateko gehiengoa lortu zuen eta historian lhen aldiz, hiru emakume zeuden parlamentuan. Gorte Konstituziogileek Espainiaren lehen konstituzio errepublikanoa egin eta onartu zuen, baita eskubide eta askatasun asko aitortu ere;adb,ezkontza zibila,dibortzioa eta emakumeen boto eskubidea./Baina eskubide hauek gutxi iraun zuten, izan re, 1936.urtean gerra zibila hasi zen,3 urtez iraun zuena eta amaitzean,Francoren diktadura hasi zen,1931ko konstituzioko hainbat eskubide bertan behera utziz./Fronte Popularraren programa:Bigarren Errepublikako azken hauteskundeak gauzatu baino lehen gainerako alderdiei ezagutzera eman zen programa politiko baten azalpena da.Bertan konpromezu sozial eta politikoak aldarrikatzen dira,alderdi errepublikanoaren baldintzak hobetzeko./Ezkerrako alderdiek aliantza handi bat osatu zuten,Fronte Popularra izenekoa.Ezkerreko errepublikanoek, sozialistek eta komunistek hauteskunde akordio bat egin zuten aliantza hori osatzeko.Programa moderatu bat aurkeztu zuten,oinarri hauek zituelarik:askatasunaren eta justiziaren defentsan,atxilotutakoentzat amnistia orokorra,gobernu ezkertiarraren erreforma eta konstituzioaren agintea berrezartzea.Gainera,eerepublikanoek nekazarien berrerospena ontzat jo zuten,nahiz eta lurrak nazionalizatzearen aurka egon.Era berean,onartu zuten Espainiako bankuak hobekuntza izan behar zuela baina ez langileen banka nazionalizatzeko printzipioak,baita hauen baldintza morala eta materiala ere./1935.urtean,Estatu kolpea gertatuko zenaren beldurrez, gobernu errepublikanoa parlamentuko gainerako kideen babesik gabe geratu zen.Beraz,Alcalá Zamorak Gorteak desegin eta 1936ko hauteskundeetara deitzea erabaki zuen.Espainia elkarren kontrako bi blokeetan banatuta zegoen eta auteskunde hauei esker,oreka sortu zen hauen artean,Fronte Popularra izan zen garaile.Gobernua errepublikanoz soilik zegoen eratua,ez baitzuten lortu sozialistekin bat egitea.Ondorioz,ezin izan zuten gizarte-erreformak aurrera eraman.Hori dela eta altxamenduak egin eta Gerra Zibilari hasiera eman zioten./Historian zehar zeresan handia izan du aliantza honek,izan ere,Espainiako hainbat hiritan langile-egoerak hobera egin zuen.Amnistia eskaera eta greba orokorren ondorioz kaleratuak izan ziren langileak lantokietan hartzeko ahaleginak egin zituzten.Nazio intereseko industriak babesteko legea(1939-10-25):1939ko urriaren 25ean “Boletín Oficial del Estado”-n argitaratutako legea da honako hau. Garai hartan, 1936an hasitako gerra zibila amaituta zegoen Espainian. Gerra zibil odoltsua eta hiru urte iraun zuena izan zen, eta jakin badakigunez, ondorio larriak izan zituen gizartean, bai politikoki, kulturalki eta ekonomikoki. Arrazoi hori medio, Francok helburu publiko batekin lege hau argitaratu zuen; horrela, arazo ekonomikoak gainditzea lortuko zuelakoan zegoen, barne merkatuaren laguntzaz soilik/Testuan hainbat ideia biltzen dira: 1936ko Gudu Zibilaren ondorioak ikusirik, barne merkatuaren garrantzia azpimarratzen du, eta atzerriko produktuen inportazioa deuseztatzea babestu. Nazio-intereseko industriak ekarriko dituzten onurak aipatzen ditu: zergen murrizketa, lortuko diren etekinak, aduanetan zergen murrizketa… Onura hauen trukean, estatuaren esku-hartzea agerian jarri nahi du, bai eta honek izango dituen eskubideak. Honela, herrialde bertako produktuekin ekonomia salbatzeko ustea du Francisco Francok/Espainiako Gerra Zibilak ondorio larriak izan zituen herrialdean. Gudu-zelaietan, errepresio eta erbesteratzeagatik jende asko hil zen, biztanleria gaztea murriztu eta jaiotza-tasa jaitsiz. Beste ondorio bat errepublikanoen erbesteratzea izan zen; gerrako haurrak atzerriko herrialdeetara eraman zituzten. Hainbatek Frantziako muga zeharkatu eta gizonezkoak Frantziako kontzentrazio esparruetan egoera txarrean zeuden. Ia erdiak itzuli arren, beste hainbat Frantzian eta Latinoamerikan (Mexikon) geratu ziren. Ondorioak larriak ziren, eta arlo guztietan izan zuten eragina, herrialdea suntsituta geratuz. Suntsiketak izan ziren operazio militarrekin lotutako sektoreetan, hala nola, trenbide, errepide eta merkataritza-ontzietan. Industrian, aldiz, ez zen suntsiketa handirik izan. Instalazio gehienak hondatu gabe geratu ziren, baina etxebizitza asko suntsitu zituzten. Industria-ekoizpena lehengai eta energiarik ez zegoelako jaitsi egin zen; nekazaritza-erreforma ere bai, gizonezkoak frontera joan zirelako eta ez zegoelako ez ongarri ez hazirik. Inbertsioak, kanpo-merkataritzak eta kontsumo pribatuak behera egin zuten, etxebizitza pribatuen eraikuntza eta lan publikoak gelditu ziren, eta errenta jaitsi zen. Ogasun publikoa, aldiz, behea jota zegoen eta inflazioak handiak ziren.Honek guztiak hondamendia ekarri zuen. Intelektual gehienek (errepublika babesten zutenak) erbestera jo zuten. Beste batzuk atsekabetuta zeuden tolerantzia ezagatik, eta aldi baterako erbestera joan arren, azkenean Francoren diktadura onartu zuten. Gerran edo honen ondorioz ez ziren intelektual asko hil, baina matxinoen garaipenak Katalunia eta Galiziako kultura eta literatura-ekoizpena desagertu zituen. Hori gutxi balitz, ekonomian ikaragarrizko kaltea eragin zuen: inportazioak asko ziren, eta ekonomia atzerriko kapitalaren menpe zegoen. Horregatik, nahiz eta kasu askotan herrialde bertako materialaz salbatzeko aukera egon, ez zen aprobetxatzen, eta atzerriko produktuei esker salbatzen zuten euren burua. Arrazoi horregatik, Francok lege hau onartu zuen; honela, ekarriko zituen onurak azaltzen dizkigu, eta herrialdea krisitik salbatzeko modu onena dela dio/Ez zen erraza garaiko egoera aldatzea. Ikaragarrizko hondamendia sortu zen Espainian, Gerra Zibil odoltsuak hiru urte luze iraun baitzuen. Egia da ekonomiari laguntza eman ziola, baina Espainiak ezin zuen kanpoko herrialdeen laguntzarik jaso, eta horregatik, ez zen guztiz lortu helburua betetzea. Denbora luze bat behar izan zen horretarako.

Deskargatu

PDF Word HTML