Langile Mugimenduak: Sindikatuak, Ludismoa eta Sufragismoa

Historia3,63 KB

Langile Mugimendu Goiztiarrak eta Eskubideak

Askatasun Sindikala eta Lehen Sindikatuak

Sindikatua langileek osatutako erakunde bat da. Langileek, Estatuaren edo enplegatzailearen eskusartzerik gabe, sindikatuak libreki sortu, antolatu eta afiliatzeko duten askatasun sindikala oinarrizko giza eskubide bat da.

Trade Union Britainia Handiko lehenengo sindikatua izan zen, eta 1824. urtean sortu zuten ingelesek.

Ludismoa: Industria Iraultzaren Aurkako Erreakzioa

Ludismoa industrializazioaren aurkako langile-mugimendu bat izan zen, Ingalaterran bereziki 1811-1812 urte bitartean garatu zena. Ehungintzako langileak ziren bereziki, beren lanpostuak kolokan jartzen zituztelakoan makina berrien erabileraren aurkakoak. Makina horiek apurtzeagatik nabarmendu ziren burutu zituzten protestetan. Ludismo hitza mugimenduaren ustezko buruzagia izan zen Ned Ludd pertsonaiarengandik dator; mugimenduaren jarraitzaileei «luddita» deritze.

Ned Ludd: Mugimenduaren Ikonoa

Ned Ludd Leicestershire-ko (Britainia Handia) langile ospetsua izan zen. XVIII. edo XIX. mendean kokatu ohi da, eta egia eta legenda nahasten dira bere biografian. Mugimendu ludditarako hartu zen bere izena, ustez makinen erabileraren aurka zegoela adierazteko galtzerdiak egiteko ehungailu baten euskarria apurtu baitzuen. Harrezkero, Erresuma Batuan, fabriketan makinak apurtzen zituzten langile-taldeak antolatu ziren. Taldekideak ludditak ziren, eta horien buruzagiari (edo mugimenduari pertsonifikatuz) Ludd errege esaten zitzaion.

Ludismoaren Interpretazio Historikoak

Ludismoa kapitalismoaren lehen urratsetan gauzatu zen, eta kapitalismoaren aurkako errotikako ezeztapen bat suposatzen zuen. Ludismoa historikoki gutxietsia eta irrigarri utzia izan da (benetako erresistentzia gehienekin gertatu ohi den bezala, are gehiago galtzaile atera badira), baina bere izaera erradikal eta iraultzailea azpimarratu behar da.

Ludismoa tradizionalki (hezkuntza sisteman hala irakasten dute normalean) langile-mugimenduaren etapa primitibo edo proto-langile mugimendu gisa aztertu izan da. Horrela, ludismoa makinak suntsitze hutsarekin lotu izan da. Hau da, Industria Iraultzaren lehen garaietan, Ingalaterrako langileek pairatutako lehen esplotazio-zeinuen aurrean emandako erantzun irrazional eta espontaneo gisa ikusi da.

Sufragismoa: Emakumeen Boto Eskubidearen Aldeko Borroka

Sufragismoa emakumeen boto-eskubidea eskatzen zuen mugimenduari deritzo. Sufragista ezagunenak emakumeak badira ere, gizon batzuen elkartasuna ere izan zuen mugimendu honek.

Sufragismoa AEBn eta Erresuma Batuan

Batez ere Estatu Batuetan eta Ingalaterran eman zitzaion izen hori, bertan hasi baitziren sufragistak indarra hartzen. Estatu Batuetan, Elizabeth Cady Stantonek zuzendu zituen, eta botoa emateko eskubidea Wyomming estatuan 1869an lortu zuten lehen aldiz, nahiz eta estatu mailan beranduago orokortu. Ingalaterran, Emmeline Pankhurstek zuzeneko ekintzetara bultzatu zituen jarraitzaileak, eta, besteak beste, ekintza hauek egin zituzten:

  • Sabotajeak
  • Grebak
  • Manifestazioak

Erresuma Batuan 1918an lortu zuten botoa emateko eskubidea 30 urtetik gorako emakumeek, eta 1928an gizonezkoen baldintzak parekatu zituztenean, amaitutzat jo zen sufragisten mugimendua.

Sufragismoa eta Feminismoa

Historialari askok feminismoaren lehen olatuaren adierazpen garrantzitsu gisa ikusten dituzte mugimendu honen ekintzaileak eta lorpenak.

Deskargatu

PDF Word HTML