Langile Mugimenduak: Anarkismoa, Sozialismoa eta Euskal Herria
Anarkosindikalismoaren sorrera
Anarkista andaluziarrak isilpeko elkarteetan bildu ziren. Gobernuaren errepresioak erakundea ahuldu egin zuen. Ekintza indibidualak eta biolentoak baztertu eta taldeko ekintzetara jo zuten. Horrela sortu zen Anarkosindikalismoa: 1910ean CNT sindikatua sortu zen. Azken honek afiliatu kopuru handiena lortu zuen eta bere arma nagusia greba orokorra izan zen.
Sozialismoa: Marxismoa eta PSOE
Sozialismoa: Marxismoa, Marx eta Engelsek elaboratu zuten. Mugimendu nahiko homogeneoa izan zen. 2. Internazionala arte, bi joera nagusitu ziren: marxismo iraultzailea eta errebisionismoa. 3. Internazionalean alderdi komunista eta alderdi sozialdemokratak bereizi ziren.
- Marxismoaren oinarriak: Marx bat zetorren Bakuninekin klaserik gabeko gizartea lortzeko helburuan, baina politikan parte hartu behar zela uste zuen, langile alderdien bitartez. Protagonistak fabriketako proletalgoa ziren. Marxek Estatua mantendu nahi zuen, baina langileen eskuetan.
- Espainiako mugimendu sozialista: 1879an sortu zen PSOE, Pablo Iglesias buru zela. Gobernuak sindikatuak legeztatu zituen (UGT). PSOE alderdiak 3. Internazionalarekin bat ez egitea erabaki zuen, PCE sortuz. PCEk ez zuen arrakasta handirik izan Gerra Zibila arte.
Langile mugimendua Euskal Herrian
Sozialismoa eta sindikatu katolikoak
Euskal Herrian: Sozialismoa: Fakundo Perezagua Madriletik etorri zen. Bizkaiko industrialdean elkarteak sortu zituen (La Arboleda...). 1890eko grebak Bizkaian "gerra egoera" sorrarazi zuen. Bizkaian langile mugimenduak arrakasta itzela izan zuen, langileria oso kontzentratuta zegoelako. Bizkaitar sozialismoa erradikalenetakoa zen, Gipuzkoan, aldiz, motelagoa izan zen.
Anarkismoa, komunismoa eta sindikatu katolikoak
Anarkismoa eta komunismoa: Eragin txikia izan zuten. Perezagua buru zela, komunistek sozialista erradikalenak bereganatzea lortu zuten.
Sindikatu katolikoak: Elizaren ingurukoek langile mugimenduak ateotzat hartu zituzten. Langile etorkinak sozialismoaren jarraitzaileak zirenez, langile euskaldunak bereganatzeko, izaera katolikoa zuen sindikatu nazionalista euskalduna eratu zuten (SOV).
Lorpen sozialak eta krisia
Lorpen sozialak: 1918-1923 bitartean 8 orduko lanaldia lortu zuten. 1919an, segurtasun sozialaren sorrerako lehen urratsak eta hitzarmen kolektiboen sistema ezartzeko aurrerapenak eman ziren. Lan arazoak ordena publikoko auzi moduan tratatu ziren; gatazka areagotu egin zen eta hori garrantzitsua izan zen Primo de Riverak 1923an estatu kolpea emateko.