Lan Merkatua eta Enplegu Politika

Ekonomia3,04 KB

Lan merkatua: Ekonomiaren ikuspuntutik, soldata lanaren prezioa da, eta eskaintzak eta eskariak lan-merkatuan batera duten funtzionamenduaren arabera finkatzen da. Soldata: Soldata besteen kontura egindako lanaren ordainsaria da. Oreka soldata: deritzo eskaintzaren eta eskariaren joko askearen bidez lan-merkatuaren oreka lortzen duen soldatari. Produktibitatea: ekoizpen-prozesu bateko emaitzaren eta emaitza hori lortzeko erabili diren ekoizpen-faktoreen arteko erlazioa da. Giza kapitala: Pertsonek prestakuntzari eta esperientziari esker metatzen dituzen ezagutzen, gaitasunen eta jarreren multzoa da. Langabezia: Lanik eza gizarte garatuen arazo larrienetako bar da. Gobernu ororen helbua da langabeak babestea, bai eta enplegua sortzea ere. Biztanleria: Eremu geografiko jakin batean bizi diren pertsona guztien kopurua da. Baina biztanle guztiek ez dute berdin parte hartzen ekoizpen-prozesuetan, eta, azterkeata errazteko, biztanleak talde homogeneotan banatzen dira. Biztanleria aktiboa: Ekoizpen-prozesuan duen parte-hartzeari erreparatuta, honako biztanleria-talde hauek daude; lanerako adina duen biztanleria. 16urtetik gorakoak, lengabezian daudenak eta landunak. Gizarte segurantza: Erakunde publikoa da. Langilearen eta haren familiaren osasun-asistentzia eta gizarte-prestazio nahikoa bermatzen ditu. Lanbide: Eusko jaurlaritzaren organo bat non lana eskatzaileak eta eskaintzaileak elkartzen diren.


Enplegu politika: Enplegu politika deritzo ekonomia jakin bateko langabezia murriztea helburu nagusi duten neurrien multzoari. Enplegu politika aktiboa: Langabezia zuzeneko lanpostuak sortuz edo lanpostu-kopurua handituz prebenitzeko neurriak dira. Enplegu politika pasiboa: Langabeziaren ondorioak arintzeko hartzen direnak dira. Langabezia ziklikoa: Merkatua baliabideak esleitzeko eragile nagusitzat duten ekonomietan, enpresa-jarduera ekimen pribatuaren gorabeheren mende dago, eta horren ondorioz, hedaldiak eta atzeraldiak izaten dira. Urte-sasoiko langabezia: Jarduera batzuek urte-sasoi batzuetan bakarrik behar dute eskula, eta horrek eragiten dute sasoiko langabezia. Langabezia frikzionala: Pertsona beren borondatez langabezian egotea da, lanean jarduteko gaitasuna izanik, astia hartu nahi dutenak, lehen egiten ari zirena baino lan hobea lortzeko. Egiturazko langabezia: Enpresaburuek proposatzen duten lan-eskaintza eta langileek eskatzen duten lana guztiz bat ez etortzea eragiten du. Langileak lanpostu hutsak betetzeko gaitasun tekniko egokia ez izatearen eta lanpostu jakin betetzeko eskatzaile gehiegi egotearen ondorio da. Jarduera tasa: Herrialde batean lan egin dezaketen pertsona guztiak. Okupazio tasa: Lan egin nahi, eta lana dutenak. Langabezia tasa: Lan egin nahi dutena baino oraindik langabeen daudenak.

Deskargatu

PDF Word HTML