Lan eta Kooperatiba Sozietateak

Ekonomia3,1 KB

  • Lan sozietateek bazkide ez diren langileak kontrata ditzakete, baina badituzte mugak: bazkide ez diren langileek guztira enpresan egiten dituzten lan-orduak ezin dira bazkide diren langileek guztira egiten dituztenak baino %15 gehiago izan (kopuru hori %25ekoa da, 25 langiletik beherako lan sozietateetan).

  • Sozietatearen izenean, izena eta atzetik “SLL” edo “SAL” laburdurak.

  • Sozietate horiek erreserba-fondo berezi bat osatu behar dute, eta lortutako mozkin likidoen %10 gorde behar da.

Eratzea:

Lan-sozietatea eskritura publiko bidez formalizatu eta Merkataritza Erregistroan inskribatu behar da. Horren aurretik, dagokion autonomia-erkidegoko lan-sozietateen erregistroan inskribatuta egon behar du.


KOOPERATIBA SOZIETATEAK:

Interes eta premia berdinak dituzten eta enpresa-jarduera bat egiten duten pertsona fisikoen eta juridikoen elkarte bat da. Soberakinak bazkideei esleitzen zaizkie, funts erkideei erantzuna eman ondoren, egiten duten kooperatiba-jarduera kontuan hartuta. Kooperatibek ondare erkide bat sortzen dute.


Ezaugarriak:

  • Lehen mailako kooperatiba, bigarren mailakoa edo ondorengo maila batekoa izan daiteke. Lehen mailakoan, 3 bazkide gutxienez, eta pertsona fisikoak izan ohi dira. Bigarren mailakoan, 2 bazkide egon ohi dira, eta pertsona juridikoak diren kooperatibez osatuta daude. Bazkideen alta eta baja askea edo borondatezkoa da.

  • Bazkideek kooperatibaren zorren aurrean duten erantzukizuna sozietatean duten ekarpenaren zenbateko izendatura mugatzen da. Dena den, sozietatearen estatuetan beste erantzukizun mota bat ere ezar daiteke, eta mugagabea izan daiteke.

  • Kooperatiba bakoitzaren gutxieneko kapitala estatutuetan dago ezarrita. Kapitalak guztiz ordainduta egon beharko du sozietatea eratzen den unean.

  • Sozietatearen izenean, izenaren atzetik “Kooperatiba Sozietatea” edo “S. Coop.” laburdura kjoango da.

  • Kooperatibak lortutako soberakinen %30, gutxienez, Nahitaezko Erreserba Fondoan eta Heziketako eta Kooperatiba Sustapeneko Fondoan sartuko dira.

Eratzea:

Nortasun juridikoa eskuratzeko, kooperatibak betekizun formal hau...

Sozietatearen organoak.

Kooperatibak 4 organo ditu:

  • Batzar Nagusia: Bazkideen  bilkura da, eta kideak izango balitu, kideena ere izango zen. Gaiak eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko organo gorena da.

  • Kontseilu Errektorea: Kooperatibaren gobernu-,kudeaketa- eta ordezkaritza- organoa da.

  • Errekurtso Batzordea: Bazkideei ezarritako zehapenak izapidetu eta haiei buruzko erabakiak hartzen ditu.

  • Kontu-hartzailea: Urteko kontuak ikuskatzen dituzte.


Kooperatiba motak:

  • Lan elkartuko kooperatibak

  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen koperatibak

  • Etxebizitza kooperatibak

  • Nekazaritza kooperatibak

  • Aseguru-kooperatibak

  • Irakaskuntza-kooperatibak

Deskargatu

PDF Word HTML