Kulturaren Analisia: Kontzeptu Nagusiak eta Ikuspegiak

Hizkuntza eta literatura2,53 KB

Kulturaren Analisia: Kontzeptu Nagusiak

Antropologia kulturalak diziplina akademiko gisa izan duen garapenari esker, giza fenomeno kulturalaren hainbat alderdiren berri ematen diguten zenbait kontzeptu definitu dira.

Protokultura

Hitzez hitz, denboran izan den lehenengo kulturaz ari da protokultura; ohiko kultura eta, beraz, landu gabea. "Aurre-kultura" ere esaten zaio. Gizakiak berezko duen fenomenoa izan arren, hitz horiek animalien zenbait jokaeraz aritzeko ere erabiltzen dira, gizakiarena den bereizgarri baten tankerakotzat jotzen ditugunez.

Kultura Materiala eta Ez-Materiala

Kultura materiala giza talde batek ekoizten eta erabiltzen dituen objektuez eratuta dago, bai eta talde horren erakunde eta egitura politikoez ere. Adibidez, lanabesak, tresnak edo gobernu mota. Herri baten kultura materiala eta ez-materiala estu lotuta daude, eta ezinezkoa da jakitea bietako zein den oinarrizkoena edo funtsezkoena. Elkarreraginean aritzen dira, eta egoeraren arabera, bata edo bestea nagusitzen da.

Subkultura eta Kultura Nagusia

"Subkultura" hitzak pertsona talde bat deskribatzen du; taldeko kideek zenbait ezaugarri komun dituzte, gehienen bizimodu orokorraren edo kultura nagusiaren aldaerak direnak. Adibidez, kultura nagusi beraren barnean, landa-subkultura eta hiri-subkultura daude.

Kontrakultura

Kultura nagusiarekiko gatazkatsuak diren joera, pentsamendu eta balioak dira kontrakultura. "Kontrakulturaz" ari garenean, gutxieneko egonkor eta antolatu samarraz ari gara. Kultura ofizial nagusiarekiko alternatiboa edo paraleloa den bizimodua aldarrikatzen du gutxiengo horrek, eta zenbaitetan, bortxazko prozedurak ere erabili izan dituzte.

Zibilizazioa

Latinezko "civitas" hitzetik dator, "hiria" esan nahi duena. Zibilizazioa berezitasun hauek dituzten bizimoduaz ari zaigu: hirietan multzokatzea, sedentarismoa... Hala ere, ez dago adostasunik haren esanahiaren gainean, batez ere kulturarekin lotzen denean. Zenbait egilek uste dute "zibilizazio" hitzak esanahi zabalagoa duela, izan ere, hainbat kultura edo talde kultural ere hartzen ditu bere baitan. Hala ere, ongi zehaztu gabe daude muga horiek. Garrantzitsuena da kontuan izatea aurreiritzi hauek saihestu behar ditugula:

  • Zibilizazioa soilik mendebaldeko kulturetako kontua dela pentsatzearen aurreiritzia.
  • Mendebaldeko kultura edozein gizakik amestu dezakeen bizimodu jasoena dela pentsatzearen aurreiritzia, beraz, mendebaldeko kultura hoberena dela.

Deskargatu

PDF Word HTML