Kultura-aniztasunaren Azalpenak eta Kulturarteko Proiektua
Kultura-aniztasunari buruzko azalpenak
Metodo konparatiboa darabil, kultura baten bereizgarriak beste kulturekin alderatuta deskribatzen ditu. Bi azalpen nagusi daude:
- Eboluzionismoa (Kultura-eboluzioa): Batzuk besteak baino primitiboagoak direla dio. Teoria horren barruan bi joera daude:
- a) Lerrobakarrak: Kultura guztiek aldi ebolutibo berberak igaro behar dituztela uste dute. Horrek esan nahi du kulturak behe-mailakotik goi-mailakora sailka daitezkeela.
- b) Lerroanitza: Kultura bakoitzaren eboluzioak prozesu propioak igarotzen dituela uste dute.
- Difusionismoa: Kultura-aniztasuna ez da sortzen kultura bakoitza bere kabuz jardunez; aitzitik, kultura batzuen eta besteen arteko harremanen eta eraginen emaitza da.
Goi eta Behe Mailako Kultura
Etnozentrismoa
Gainerako kulturak beren kulturatik epaitzen dituztenen jarrera da. Honen adibideak dira:
- Xenofobia: Atzerritarrei gorrotoa.
- Arrazakeria: Zenbait etnia arbuiatzea.
- Kultura-asimilazioa: Kultura nagusiak gutxiengoak menderatzea.
- Chauvinismoa: Norberaren talde etnikoa fanatikoki nahiago izatea.
Marjinazioa eta Baztertzea
Gaur egun asko aurkitzen den jarrera bat da, eta behe-mailakotzat jotzen diren kulturak arbuiatzean eta kontuan ez hartzean datza.
Erlatibismoa
Kultura bakoitza haren baitatik bertatik aztertu nahi du, beste kultura batetik letorkeen irizpide, balio edo araurik erabili gabe.
Kulturarteko Proiektua
Kultura-aniztasuna gertaera bat da. Historikoki, kultura nagusiak gainerako kulturak mendean hartu nahi izan ditu, indarkeriaren bidez. Aniztasuna kudeatzeko modu honi kulturartekotasuna deritzo.
Kulturartekotasunaren Nozioa
Kulturartekotasuna proiektu bat dela esaten dugu. Proiektua kulturen arteko elkarbizitza arazoak konpontzean datza, indarkeriarik eta baliabide bidegaberik erabili gabe. Kulturartekotasunaren helburuak hauek dira:
- Elkarrizketa bideak sortzea, aniztasuna errespetatuko dutenak.
- Eskubideetan eta aukeretan berdintasuna lortzea.
- Arazoak elkarrizketa bidez konpontzea, beti ere bestearen baldintzak errespetatuz.
Azken xedea mundu-zibilizazio bat eratzea da.