Hartzidura laktikoa eta Krebs-en zikloaren izaera anfibolikoa

Biologia-n eguneratua3,9 KB

Laburpena

Dokumentuak hartzidura prozesua azaltzen du, batez ere hartzidura laktikoa, baldintza anaerobikoetan nola gertatzen den eta zein ezaugarri dituen. Ondoren Krebs-en zikloaren izaera anfibolikoa aztertzen da, hau da, katabolismo eta anabolismoan duen papera. Ikaslea hauek ulertuko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Hartzidura oxigenorik gabeko baldintzetan gertatzen den prozesu metabolikoa da, glukosa edo beste erregai organikoen oxidazio partziala eragiten duena.
  • Hartzidurak ez du oxigenoa elektroien azken hartzaile gisa; molekula organiko bat (azido pirubikoa edo azetaldehidoa) erreduzitzen da.
  • Glukosa molekula bakoitzeko bi ATP lortzen dira glukolisian, eta NAD+ berreskuratzen da glukolisia ez gelditzeko.
  • Hartzidura laktikoan azido pirubikoa azido laktikora erreduzitzen da; Lactobacillus eta Streptococcus bakterioek egiten dute, esnekien industrian erabiliak.
  • Muskulu eskeletikoan ariketa laburretan eta gogorretan ere hartzidura laktikoa gertatzen da, oxigeno-ekarpena nahikoa ez denean.
  • Krebs-en zikloa izaera anfibolikoa du: katabolismoan erregaiak oxidatzen ditu eta anabolismoan aurrekari iturri gisa erabiltzen da.

Frogatu zeure burua

7.Hartzidurak zituplasman gertatzen den prozesu metabolikoa da; valdintza anaerobikoetan, glukosaren eta beste erregai organiko oxidazio partzialaren ondorioz. 7.1. Ezaugarriak -Elektroien azken hartzailea ez da oxigenoa, molekula organiko bat baizik (azido pirubikoa, azetaldehidoa) hori erreduzitu egiten da eta azken produktua sortzen du. -Glukosaren narraiadura ez da erabatekoa, eta azken produktua kontserbatu egiten du glukosaren energiaren zatirik handiena. - Errendimendu energetikoa glukosa-molekula bikoitzeko bi ATP molekulakoa da, glukolisian lortzen dira, NADH molekulak pirubatoa edo azteldehidoa erreduzitzeko. Badirudi energia handia galtzen dela alferrik, NAD+-a suspertzeko aukera ematen du, glukolisia ez gelditzeko. 7.2. Hartzidura laktikoa Azido pirubikoa, baldintza anaerobikoetan, azido laktiko bihurtzen da. Oxigenorik ez dagoenean, pirubikoak glukolisian sorturiko NADH + H+-ko elektroiak onartzen ditu, eta azido laktikora erreduzitu. Hartzidura laktikoa egiten duen zelulak -Hartzidura laktikoak mikroorganismo askok egiten dute; gehienbat Lactobacillus eta Streptococus. Industrian esnekiak lortzearen eragileak dira: gaztak, jogurta... -Hartzidura laktikoa muskulu eskeletikoaren zeluletan ariketa laburretan eta gogorretan ere gertatzen da. Oxigeno- ekarpena ez da nahikoa glukosa bide aerobioz oxidatzeko. Ondoren, suspertze-aldian, azido laktikoa muskulutik atera eta glukosa bihurtzen da, glukoneogenesiaren bidez.

8.1.Krebsen zikloaren izaera anfibolikoa Glukosa narraiatzeko bide katabolikoak ez ezik, bide anabolikoetan ere gertatzen da, izaera anfibolikoa, hau da, metabolismo zelukarrean bi funtzio: -Funtzio katabolikoa. AcetilCoA glukosaren oxidaziotik dator baina gantz-azidoen oxidatziotik eta aminoazido batzuen narraiaduratik Krebsen zikloan gluzidoen, lipidoen eta aminoazido batzuen katabolisma biltzen da. -Funtzio anabolikoa. Krebs-en zikloa aurrekari-iturri modura erabiltzen da bide biosintetikoetarako. ESate baterako: oxazetatoan oinarrituz, aminoazido batzuk eta glukosa sintetiza daitezke. Zitratoan oinarrituz, gantz -azidoak eta esterolak sintetizatzen. Purinak eta funtsezkoak ez diren aminoazido batzuk alfa-zetoglukotaratoan oinarrituta. SuxxinilCoAn oinarrituz hemo taldeak sintetizatzen dira.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da hartzidura?

Hartzidura oxigenorik gabeko baldintzetan gertatzen den prozesu metabolikoa da, non glukosa edo beste erregai organiko bat oxidazio partzialarekin narraiatzen den. Elektroien azken hartzailea molekula organiko bat da, ez oxigenoa.

Zein mikroorganismok egiten dute hartzidura laktikoa?

Gehienbat Lactobacillus eta Streptococcus generoetako mikroorganismoek egiten dute hartzidura laktikoa. Industrian esnekiak lortzeko erabiltzen dira, adibidez gaztak eta jogurta.

Zergatik da anfibolikoa Krebs-en zikloa?

Krebs-en zikloak funtzio katabolikoa du, gluzidoen, lipidoen eta aminoazido batzuen narraiadura biltzen duelako, eta funtzio anabolikoa, biosintesirako aurrekariak ematen dituelako.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da hartzidura prozesuan elektroien azken hartzailea?
2. Zenbat ATP lortzen dira glukosa molekula bakoitzeko hartzidurako glukolisian?
3. Zein produktura erreduzitzen da azido pirubikoa hartzidura laktikoan?
4. Zein mikroorganismo generok egiten dute hartzidura laktikoa?
5. Zer gertatzen da muskuluan ariketa gogorretan oxigeno nahikorik ez dagoenean?
6. Zein da Krebs-en zikloaren izaera anfibolikoa?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.