Kolonieta Gatazkak eta Nazionalismoa Europako Historian

Historia2,42 KB

KOLONIETAKO GATAZKAK

Inperioen arteko adostasun eta arbitraje-neurriak ezartzen saiatu zen Berlingo Biltzarra. Baina, geroago, beste potentzia batzuk ere indartu egin ziren (Alemania, atzeratuta iritsi zen kolonia-norgehiagokara) eta Europako herrialdeen arteko gatazkak agertu ziren. Ma rokon gertatu ziren liskarrak bereziki

NAZIONALISMOA

Europako potentziek jarrera nazionalistak hartu zituzten, Europan eta kolonialetan, beren interesen alde egin zuten. Nazio bakoitza bere identitatea goresten zuten, horrek deskonfiantza sortu zuen. Europako nazio batzuen independentzia izateko inperioen mendetik nahiek nazionalismoen goraldian eragin zuen.

Balkanetako eskualdean, Otomandar Inperioaren mende egon ondoren, nazioarteko tentsio garrantzitsuak sortu ziren.  Frantsesen eta alemanen artean ere gatazka zegoen; Frantziaren eta Prusiaren artean izandako gerraren ondorioz, Alemaniak okupatu zituen Alsazia eta Lorena. Erresuma Batuaren eta Alemaniaren artean Europako ekonomia eta merkataritza kontrolatzeko kompetizioa zegoen.

BALKANETAKO GATAZKAK

Austria-Hungariako Inperioaren asmoa, Otomandar Inperioaren gainbeerarengatik, balkanetako lurraldeetan zabaltzea zen. Baina Serbiak eta Errusiako Inperioak Dardaneloen itsasartea eta Bosforo itsasartea okupatzea nahi zuten.

Austria-Hungariako Inperioak Bosnia-Herzegovina anexionatu zuenean, tentsioak larritu egin ziren Balkanetan eta bi gerra izan ziren. Gerrek Serbia (Errusia babesarekin) indartu zuten. Lidertza horrek Austria-Hungariako Inperioa asaldatu zuen, haren mendean zeuden herri eslaviarrak altxatuko ziren beldur baitzen. Horregatik Alemaniaren laguntza bilatu zuen Errusiari aurre egiteko.

ALIANTZA MILITARRAK

1882an, Alemaniak, Austria-Hungariak eta Italiak Aliantza Hirukoitza sinatu zuten. Alemaniaren botere militarraren eta hedapenaren beldur, Frantziak, Errusiarekin aliatu, eta Erresuma Batuarekin zituen harremanak hobetu zituen. Hiru potentziek Entente Hirukoitza sinatu zuten (1907).

Potentzia handien arteko ezinegonak zeudelako estatuek diru-kantitate handiak gastatu zituzten armak egiten, gerra-itsasontziak eraikitzen eta beren tropak entrenatzen. XX. mendearen hasieran denak zeuden prest gerrarako, eta edozein gorabeherak pitz zezakeen gatazka. Austriako Frantzisko Fernando artxidukearen hilketa  izan zen sua piztu zuen txinparta.

Deskargatu

PDF Word HTML