Kazetaritza Generoak eta Euskarazko Gramatika Oinarriak

Psikologia eta soziologia2,41 KB

Kazetaritza: Oinarrizko Ezaugarriak

Kazetaritzaren funtsezko elementuak:

  • 1. Komunikatzeko asmoa: entretenitzea, informatzea...
  • 2. Eremu soziala: kazetaritza...
  • 3. Egitura: aurkezpena, garapena, ondorioa; titulua, azpititulua, leada, gorputza.
  • 4. Erregistroa: arrunta, kolokiala...
  • 5. Hizkuntzaren erabilera: 3. pertsona, 1. pertsona, subjektibitatea, objektibitatea.

Euskara: Mugagabearen Erabilera

Mugagabea (kasu mugagabea) noiz erabiltzen den:

  • Izen bereziekin eta izenordainekin, beti (adibidez: Bilboren, ni gatik).
  • Partitiboan (-rik) eta nortzat kasuetan, beti.
  • Eta beste 4 egoera hauetan:
    1. Izen Sintagmak (ISk) era honetako galdetzaileren bat daramanean (zer, zein, zenbait, zeinahi, edozein...).
    2. Zenbatzaile zehaztuekin, zein diren ez dakigunean (adibidez: lau ikasleek egin dute lan hori).
    3. Zenbatzaile zehaztugabeekin.
    4. Zenbait esamolde berezitan.

Kazetaritza Generoak

Albistea

Edukia

Gaurkotasuna eta interesa duen gertakari baten kontaketa laburra eta objektiboa da. Kazetariak ez du bere baloraziorik azaldu behar. Albistea kazetaritzaren muina da.

Hizkuntza Ezaugarriak

  • 3. pertsonan idatzia.
  • Modalizatzailerik ez.
  • Idazketa arina.
  • Egitura: titulua, leada, gorputza.

Kronika

Edukia

Gaurkotasuna eta interesa duen gertakari baten kontaketa da. Kazetariak gertakari horri buruz bere balorazioa egiten du. Mota askotako kronikak daude edukiaren arabera. Gaian aditua den kazetariak egiten du kronika.

Hizkuntza Ezaugarriak

  • 1. edo 3. pertsonan.
  • Kronika-egilea ikusle eta jasotzailea da.
  • Balorazio subjektiboa erabil dezake.
  • Idazketa erraza.

Erreportajea

Edukia

Nahiz eta gaurkotasun bizirik ez izan, gertakari edo gai interesgarri baten inguruko informazio oso eta zabala da. Albistea jorratzea eskatzen du, pertsonak eta haien iritziak, giroa, lekua... Erreportaje onak kazetariaren aldez aurreko lan serioa izaten du seinale.

Hizkuntza Ezaugarriak

  • 3. pertsonan.
  • Hizkuntza maila dotorea, baina argia, zehatza eta ulergarria eskatzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML