Katabolismoa eta Anabolismoa: Zelula Arnasketa, Hartzidura eta Fotosintesia

Biologia3,11 KB

Katabolismoa

Katabolismoa: Erreakzio kimikoen bidez, molekula konplexu eta erreduzituak (elektroi eta protoi irabaziak dituztenak) molekula bakunago eta oxidatuetara degradatzen dira. Eraldaketa horietan energia (E), elektroiak (e-) eta protoiak (p+) askatzen dira.

Zelula Arnasketa

Zelula arnasketa: Glukosa molekula baten erabateko oxidazioa da. Prozesu horretan, molekula hori eraldatu egiten da, O2 molekulen presentzian, CO2 eta H2O motako hainbat molekula sortuz. Prozesuak 38 ATP molekula sintetizatzeko energia (E) askatzen du. Erredox prozesua da: glukosa molekula oxidatu egiten da CO2 lortu arte, eta O2 ur-molekulara erreduzitzen da. Bi etapak ez dira aldi berean gertatzen.

Zelula Arnasketaren Etapak

  1. Zitoplasman glukolisia gertatzen da: 6 karbono (C) atomoz osatutako glukosa molekula aldatu, hiru C atomoz osatutako azido pirubikoko 2 molekula sortu, eta 2 ATP eratzen dira.
  2. Azido pirubikoko 2 molekulak mitokondrian sartu eta azido azetiko bihurtzen dira. Krebs-en zikloa izeneko prozesu ziklikoaren bidez, oxidatu egiten da, eta CO2 sortzen da hondakin-produktu gisa. Elektroiak (e-), protoiak (p+) eta energia (E) askatzen dira.
  3. Mintz mitokondrialetan, garraiatutako elektroiak (e-) eta protoiak (p+) O2-ra iristen dira, eta O2 erreduzitu egiten da, H2O molekulak sortuz. Oxidazioan askatutako energia (E) ATP sintetizatzeko erabiltzen da.

Hartzidurak

Hartzidurak: Prozesu anaerobikoak dira (hau da, oxigenorik gabe egiten dira), eta amaierako produktuak energia asko dauka.

  • Hartzidura alkoholikoa: Organismo jakin batzuetan gertatzen da (oxigenorik ezean!), adibidez, legamietan. Kasu honetan, azido pirubikoa alkohol etiliko eta CO2 bihurtzen da.
  • Hartzidura laktikoa: Azido pirubikoa erreduzitu eta azido laktiko bihurtzen da. Adibidez, esnekiak ekoizteko erabiltzen da.

Prozesu Anabolikoa: Fotosintesia

Fotosintesia prozesu anabolikoa da. Honen bidez, zelula autotrofoek materia organikoa sintetizatzen dute, adibidez, glukosa, materia inorganikotik (CO2 eta H2O) eta argi-energia baliatuz.

Fotosintesiaren Faseak

Fotosintesia erreakzio multzo oso konplexu baten bidez betetzen da, bi etapatan:

  • Fase argitsua: Kloroplastoetako tilakoideen mintzetan gertatzen da. Klorofilak argiaren energia hartzen du, protoiak (p+), neutroiak (n) eta elektroiak (e-) lortuz. O2 atmosferara askatzen da. Argi-energiaren zati bat ATP sintetizatzeko erabiltzen da, argi-energia energia kimiko bihurtuz.
  • Fase iluna: Estroman gertatzen da, Calvinen zikloa deritzon ibilbidean. Fase argitsuan sortutako ATP molekulak CO2 molekula glukosara erreduzitzen dute. Glukosa zelula-arnasketaren bidez energia ekoizteko erabiltzen da. Konposatu organiko guztien sintesiaz arduratzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML