Karlistaldiak: Jatorria, Bilakaera eta Ondorioak
1.2 Lehen Karlistaldia, Gerra Zibila
Karlismoaren programa ideologikoaren funtsa erlijioaren defentsa, monarkia absolutua, foralismoa eta Antzinako Erregimenaren pribilegioak ziren.
Cadizko Gorteetan hazitako erreforma liberalen aurkako jarrera erabatekoa izan zuen. Karlismoaren oinarri sozialak kleroa, nekazari pobreak, nobleziaren zati handia eta foruen alde zeuden erdi-mailako klaseen sektore batzuk izan ziren.
Lehen Karlistaldia Fernando VII.a hil eta berehala hasi zen. Hiru fase:
- Zumalakarregi buruzagi karlista gidatutako hainbat ekintza armatuak. (Euskadin adib.)
- Gerrako bigarren fasea nazio lurralde osoan zabaldu zen. Cabrera jeneralaren espedizio karlistak nabarmendu ziren.
- Hirugarren fasea, Karlismoaren barruan zatiketa sortu zen kontserbadoreen (apostolikoak) eta erradikaltasun gutxienekoen artean; azken horiek negoziatzearen aldekoak ziren.
Azken jarrera hori nagusitzeak ahalbidetu zuen Espartero jeneralak (armada isabeldarra) eta Marotok (karlistak) Bergarako Hitzarmena sinatzea. Hitzarmenean euskal foruei eutsiko zitzaiela agindu arren, Esparterok ez zuen sinatutakoa bete.
Cabrera jeneralaren tropek izandako behin betiko porrota izan zuten arte.
Bigarren Karlistaldia
Bigarren Karlistaldia Katalunian hasi zen, eta geroago zenbait tokitan garatu zen: Valentzian eta Toledon.
Hirugarren Karlistaldia (1872-1876)
Karlismoak indarra hartu zuen Seiurteko Demokratikoan, eta alderdi moderatuaren eskuinaldea gehitu zitzaion.
Gatazka karlistak mende osoan zehar iraun zuen 3 arrazoirengatik:
- Nekazariak ekoizpen modu kapitalistaren aurka zeuden
- Antzinako foru lurraldeak zentralismo liberalaren aurka zeuden
- Elizkoitasun tradizionalak aurre egin zion sekularizazioari
Hirugarren Karlistaldia 1872an hasi zen, altxamenduak egin zirenean zenbait tokitan. Karlos VII.ak bere burua errege izendatu zuen.
Borrokak abenduan hasi ziren berriro eta 1873an gerra orokortu zen.
Gerrako une garrantzitsuena Bilboko setioa izan zen, horretan hil zen Ollo jenerala eta karlistek atzera egin behar izan zuten.
Karlisten porrotaren ostean, 1876an ezarritako zentralizazioak euskal foru-sistemaren azken hondarrak ezabatu zituen.