Jose I.aren Gutuna Jovellanos-i: Independentzia Gerra eta Liberalismoa

Historia4,67 KB

Jose I.ak Jovellanos-i bidalitako gutuna: Analisia

Dokumentu hau Espainiako Independentzia Gerra (1808-1814) betean idatzi zen. Jose I.ak Gaspar Melchor de Jovellanos ilustratu eta liberalari zuzendutako eskutitz baten aurrean gaude.

1. Sailkapena eta Izaera

Jovellanos gizon ilustratu eta liberala zen, eta 1808an Batzar Gorenean parte hartu zuen, Jose I.aren erregetzaren kontra eginez. Gutun honen bidez, Jose I.ak Jovellanos-i elkarlanean aritzeko gonbidapena luzatzen dio, bere erantzunaren esperoan geldituz.

  • Argitalpena: Idazki hau 1809ko maiatzaren 12an argitaratu zen Gaceta del Gobierno egunkarian.
  • Izaera: Hasieran izaera pribatua izan zuen arren, laster bihurtu zen testu publikoa.
  • Iturria: Izaera politikoa duen lehen mailako iturria edo testu historikoa da, garaian idatzi zelako.

2. Testuinguru Historikoa: 1808ko Krisia

Testu hau idatzi zen garaian (1808an), gertakari anitz ematen ari ziren Europan eta Espainian. Frantziako Iraultzak (1789) eta Lehen Industria Iraultzak izaera iraultzailea zabaldu zuten Europan zehar, Antzinako Erregimenarekin bukatzeko asmoz.

Independentzia Gerraren hasiera (1808)

Espainian krisi egoera areagotu egin zen frantsesen inbasioen ondorioz; setioak eta goseteak handitu ziren. Ilustrazioaren (XVIII. mendeko bigarren erdialdea) pentsamendu erreformistek indarra hartu zuten. Liberalek erreformak, arrazionaltasuna eta askatasun pertsonalak aldarrikatzen zituzten. Jovellanos izan zen Espainiako ilustratu garrantzitsuenetako bat.

Gerra piztu aurretik, gertakari hauek eman ziren:

  1. 1808ko Martxoa: Aranjuezko Asaldura: Nobleziak eta Elizak bultzatuta, herria Godoy, Karlos IV.aren ministroaren, politikaren aurka altxatu zen. Karlos IV.ak Godoy kargugabetu eta abdikatu egin zuen, bere seme Fernando VII.a errege ezarriz.
  2. Baionako Abdikazioak: Karlos IV.a damutu eta Napoleoni laguntza eskatu zion. Honek errege familia osoa Baionara deitu zuen, eta erregetza bere esku utzi zuen.
  3. Jose I.aren Erregetza: Napoleonek bere anaia, Jose I.a, ezarri zuen Espainiako errege, Baionako Konstituzioarekin gobernatzeko.

Independentzia Gerra bitartean (1808-1814), botere hutsunea nagusitu zen. Baionako Konstituzioak onespen txikia izan zuen, eta fronte patriotikoko kideak antolatzen hasi ziren, azkenik Batzar Gorena eratuz (geroago Cadizko Gorteak deituko ditu).

3. Gutunaren Laburpena: Jose I.aren Persuasioa

Jose I.a euskarri sendo baten bila zebilen gobernatu ahal izateko, eta horretarako Espainiako izen handiko pertsonaiak erakartzen saiatu zen. Gutunean, Jose I.ak Jovellanos goraipatzen du, dituen bertute guztiak aipatuz eta Espainiarentzat onena nahi duela esanez.

Argumentu nagusiak

  • Ongizatea: Herrialdearen ongizatea Jose I.aren esku dago soilik, eta berak gauzatutako ekintza liberal guztiak goraipatzen ditu (Baionako Konstituzioan oinarrituz).
  • Ingelesen aurka: Ingelesen kontra aritzen da, haien helburu bakarra Espainia kaltetzea dela esanez, merkataritzarako eta ekonomiarako etekinak ateraz, Cadiz «Gibraltar berri» bihurtuz.
  • Konfiantza: Jovellanos-en bertuteak goraipatuz, eta zein pertsona ona den jakinda, Jose I.arekin elkarlanean aritzeko eskaintza ezingo duela baztertu esaten du testuak.

Argumentuak Jovellanos-en eta Jose I.aren bertuteak goraipatzean datza gehienbat. Jose I.ak persuasioa bilatu nahi du Jovellanosengan, honek juizio ona daukalako jakingo duelako zer komeni zaion Espainiari. Gainerako argumentuak Batzar Gorenaren edota Ingelesen kontra egitean datza, haien alde negatibo guztiak azaleratuz.

4. Ondorioak eta Jovellanos-en Erantzuna

Jovellanos-ek, Sebastiani (Jose I.aren jenerala) gutunaren erantzuna bidaltzen dio, harekin elkarlanean jardutea ez duela onartzen esanez, ez duelako gustuko frantsesek Espainian gauzatzen ari diren indarrezko inbasioa.

Jovellanos-en ondorengo jarduera:

  • 1810-1811 bitarte Batzar Gorenaren kide izan zen.
  • Cadizko Gorteen eraketan parte hartu zuen, eta bertan liberalismoaren aldeko erreformak zein balore ilustratuak bultzatu zituen.

1811n Jovellanos hil egin zen, eta ondoren Cadizko Konstituzioa (La Pepa) egin zuten. Gerra amaitutakoan, Fernando VII.a Espainiara itzultzerakoan Cadizko Konstituzioa deuseztatu zuen eta Antzinako Erregimena berrezarri zuen. Beraz, Cadizko Gorteek proposatutako aldaketa guztiak zein Konstituzioa bertan behera gelditu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML