Joaquin Costaren Kritika Berrezarkuntzari: Analisia eta Ondorioak

Historia4,17 KB

Joaquin Costaren Iruzkina

Aztertuko dugun testua Joaquin Costaren iruzkina da. Liburu kritiko bateko pasarte bat da, garaiko berrezarkuntza sistema eta politikoak kritikatzen dituena. Edukiaren aldetik, testu politikoa da, garaiko gobernuko politikoak ez direla gobernatzeko gai salatzen baitu. Lehen mailako testua da, erregenerazio korronte berriaren garaian argitaratu zelako. Egilea Joaquin Costa da, Berrezarkuntza garaiko intelektuala eta regenerazionismoaren sortzailea. Liburuan, berrezarkuntzako politikariak eta oligarkak kritikatu zituen. Hartzailea espainiar guztiak dira, iritzi publikoa, eta zehazki, Berrezarkuntzarekin kritikoak zirenak. Espazioa eta denbora: 1901. urtean Madrilen argitaratu zen, "Oligarkia eta jauntxokeria Espainiako egungo gobernu mota gisa" liburuan. 1898ko hondamendiaren ostean, Berrezarkuntza sistemaren kontrako Erregenerazionismo garaian kokatu behar dugu.

Analisi Testuala

Berrezarkuntzako sistema politikoaren ustelkeria salatzen du Costak. Berrezarkuntza garaiko agintariak nola dauden antolatuta deskribatzen du (oligarka handiak, jauntxoak eta gobernadore zibilak). Klase gidari gobernatzaileak nazioa ondo gobernatzen ez duela salatzen du, atzerritarrak bezala direla esanez. Gobernuan daudenek botereaz baliatuz hauteskunde iruzurra egiten dutela leporatzen die.

Oligarka Handiak

Jauntxoak

Gobernadore Zibila

Aurrekari Historikoak

Liburua 1901ean argitaratu zen, 1898ko hondamendiaren ondoren. Maria Kristina erregeordea zen, Alfontso XIII.a adingabea zelako. Sagasta liberalaren aldia zen. Hondamendiaren aurretik, "Berrezarkuntza" deituriko garaia izan zen, Alfontso XII.aren garaian. Bi oinarri zituen: 1876ko Konstituzioa (egonkortasun politikoa ezartzeko) eta txandakatze sistema politikoa (agintea altxamendu militarrik gabe gauzatzeko), kontserbadoreen (Canovas del Castillo) eta liberalen (Sagasta) artean. Jauntxokeria eta hauteskunde iruzurrean oinarrituriko sistema oligarkikoa zen. Sistemak baztertutako indar politikoak (karlistak, errepublikarrak, nazionalistak...) eta nazionalismo eta erregionalismoen gorakada izan ziren. 1898ko hondamendiak (kolonien galera) "Erregenerazionismoaren" sorrera ekarri zuen. Estatu liberalaren eraikuntza beste modu batera egin beharra zegoen, "despentsa eta eskola" lemapean.

Analisi Sakona

Berrezarkuntzako agintariek gobernua antolatzeko daukaten egituraketa azaltzen du Costak: gobernuburuak (Madrilen bizi direnak, partiduetako buruzagiak, oligarka handiak...), gobernadore zibilak (bien arteko koordinazioa egiten dutenak) eta jauntxoak edo kazikeak (eskualdeetan agintea daukatenak). Gobernatzaileek ez dutela beren lana behar bezala betetzen salatzen du, gorputz arrotzak bezala ikusiz. Zergak kobratu eta herriak emandako botereaz aprobetxatzen direla salatzen du. Hauteskunde faltsutzea nola gauzatzen zen azaltzen du: encasillado, putxerazo, erroldak manipulatzea...

Ondorioak

Joaquin Costak erregenerazionismo izeneko mugimendu intelektuala sortu zuen berrezarkuntzaren akatsak zuzentzeko. Estatu liberalaren eraikuntza eta modernizazioa beste bide batetik eraman beharra aldarrikatu zuen, "eskola eta despentsa" lemapean. Erreforma sakonak behar zirela esaten zuen: "ura, bideak, eskola". "Burdinazko zirujau" baten beharra ere aldarrikatu zuen. Oligarkak ere konturatu ziren Kostak salatzen zuen arazoaz, eta Maurak, goitik erreformak egiten saiatu zen. Hauteskunde legea oposizioa indartzea ekarri zuen (errepublikanoak eta sozialistak). 1917ko krisia (gatazka militarra, politikoa eta sindikala), txandakatze sistemako alderdien zatiketak eta oposizioaren zatiketak izan ziren. Annualgo hondamendia eta "Picasso espedientea" ere aipatu behar dira. Berrezarkuntza garaiko sistema politikoa 1923an amaitu zen, Primo de Riveraren diktadurarekin. Berak ere jauntxokeriarekin amaitzeko ideia hartu zuen bere gain, nahiz eta direktorio militarra ezarri.

Balorazioa

Testu honek Berrezarkuntza garaian, estatu liberal baten eraketan eman ziren arazoak plazaratzen ditu. Costaren proposamena estatu liberalaren eraketa modu lasaiagoan egin behar zela izan zen, hezkuntza, nekazaritza eta garraiobideak hobetuz.

Deskargatu

PDF Word HTML