Jainkoaren heriotza nietzsche
Nietzsche kristautasunari kritika egin zion filosofo bitalista (bizitzari Garrantzia eman) da. Honen ustez, erlijioa beldurretik eta ezintasun Sentimendutik sortzen da eta ondorioz, ez da benetakoa. Horrez gain, erlijioa Ahulentzat dela esaten du eta baita balore dekadenteak proposatzen dituela ere; Hau da, senaren eta bizitzaren aurkako sentimenduak proposatzen dituela.
Kristautasunari egiten dion Kritika hau Antikristo obran azaltzen du. Honetan erlijioa oztopo bat bezala Aurkezten du, grinak eta senak ukatzen dituelako gizakia gizaki bezala garatza Ekidituz. Nietzscheren ustez, hau ekiditeko Jainkoaren “heriotza” eman behar Da, gizakia mundu honetan oinarritu ahal izateko eta Jainkoa ukatzeko. Honen Ondorioz, Jainkoak inposatutako baloreak desagertuko dira, nihilismo egoera Batean (balorerik gabe) geratuz.
Jainkoak utzitako hutsuneaz Ohartzen den lehenengo pertsona gizaki zoroa izango da eta bi urrats eman ahal Dira behin egoera honetan egonda: arriskutsua izatea eta txalogarria izatea. Arriskutsua denean, gizakia noraezean aurkitzen da baloreen faltagatik. Txalogarria denean, gizakia bere sormen-ahalmenaz ohartzen da eta egoera Horretatik irteten saiatuko da, gizaki mota berri bat sortuz.
Gizaki mota berri hau Supergizakia izango da eta Nietzscheren teoria hau eboluzioaren teorian Oinarrituta egongo da, gizakiaren eboluzioa azaltzen baitu. Jainkoaren heriotza Eman ostean, gizakiak aurrerantz begiratu behar du etorkizuna bere erara Moldatzeko. Izan ere, supergizakia gizakiak hoberantz egiteko nahi bat bezala Ikusi behar da.
Gizakia supergizaki bihurtzeko Eman behar diren aldaketak hiru dira. Lehendabizi, gamelua dago. Egoera honetan Gizakia erlijioaren menpe dago. Ondoren, gamelua lehoi bihurtzen da eta Askatasuna bereganatzeko nahia eta lehengo baloreak berriengatik ordezkatzeko Nahia azaltzen du. Azkenik, lehoia haur bihurtzen da. Haurra askea eta bere Buruaren jabe da, eta beste balore batzuk sortzen ditu. Horrez gain, haurra Supergizakiaren irudia izango da; beraz, Jainkoaren heriotzaz ohartzeaz aparte, Nihilismoa gainditu du. Nietzscheren helburua supergizakia izatera heltzea Izango da, honentzat bizitza bera baita garrantzitsuena.