Isabel II.aren Erreinaldia: Maria Kristinaren Erregeordetza eta Desamortizazioa

Historia3,95 KB

ISABEL II.AREN ERREINALDIA

1. MARIA KRISTINAREN ERREGEORDETZA (1833-1840)

Fernando VII.a hil zenean trantsizio-garai bat hasi zen (1833). Liberalismoa bi korrontetan zatitu zen:

  • Liberal Moderatuak: Subiranotasun partekatua, sufragio zentsitarioa.
  • Liberal Progresistak: Subiranotasun nazionala, sufragio unibertsala.

Maria Kristina eta Isabel II.a moderatuen alde agertu ziren.

1.1. Gobernu Progresistak eta Desamortizazioa (1835-1837)

Torenoko kondeak hartu zuen gobernuaren buru. Lau urteko agintaldian erreforma garrantzitsuak aplikatu ziren, Mendizabal Ogasun ministroaren laguntzaz.

Gobernu horrek komentu txikiak disolbatu zituen Milizia Nazionalen laguntzaz (iraultza liberalaren aldekoak).

Erreginaordeak Mendizabal liberal progresistari deitu zion gobernua osatzeko (zazpi hilabetez). Sistema liberalaren trantsizioa gertatu zen. Milizia Nazionala berrantolatu zuen, kleroaren ondasunen desamortizazioarekin ordaindu eta irabaztea planteatu zuen.

Mendizabalen desamortizazioak Elizaren landako zein hiriko ondasunak nazionalizatu eta partikularrei saldu zizkien, enkante publikoetan. Horrekin, liberalen kausari atxikitako jabe berrien klase bat sortu nahi zen, baita zor publikoa bideratu ere.

Mendizabalen planek ez zuten emaitza onik izan, gerra ez zelako amaitu eta ezin izan zelako zorra bideratu. Sortu nahi zen klase soziala ez zen sortu.

1.2. Desamortizazioaren Etapak

Hiru etapa bereiz daitezke:

  1. LEHEN ETAPA: Godoyrekin hasi zen (Karlos IV.aren balidoa bere garaian).
  2. BIGARREN ETAPA: Mendizabal Ogasun ministroak onartutako legeekin hasi zen. Bere desamortizazioan, klero erregularraren (komentu eta monasterioak) ondasunak hartu ziren bereziki, eta sekularrarenak ere bai.
  3. HIRUGARREN ETAPA: Madoz legea (Madoz Ogasun ministroa). Elizaren eta udalerrien ondasunak eta lurrak desamortizatzea.

2. EKONOMIA ETA GIZARTE ALDAKETAK XIX. MENDEAN

2.1. Desamortizazioaren Ondorioak

Ondorio nagusiak hauek izan ziren:

  • Lurrak aberatsek erosi zituzten.
  • Lur jabe handien kopurua handitu egin zen.
  • Galtzaile nagusiak nekazari txikiak, Eliza eta udalerriak izan ziren. Nekazari txikiek udalerrietako lurrak erabiltzen zituzten prezio baxuengatik, baina jabez aldatu zutenez, gehiago ordaindu behar zuten.
  • Utzitako lur asko lantzeko aukera eman zuen. Demografia zela eta, beharrezkoa zen ekoizpena handitzea. Desamortizazioak elikagai-eskasiaren arazoa konpondu zuen.

Karlistek nekazarien eta kleroaren babesa jaso zuten. Liberalek aberatsentzat gobernatzen zuten herrialdea.

2.2. Ekoizpenaren eta Produktibitatearen Ondorioak

  • 10 milioi hektarea baino gehiago jabez aldatu ziren. Jabe gabeko lurrak jabetza pribatu bihurtu izanak hazkundea bultzatu beharko zuen.
  • Herri lurrak saldu zirenean euskal nekazariek beren familien ekonomiarako beharrezkoak ziren baliabideak galdu zituzten.
  • Ekoizpena txikia izan zen mendearen azken partera arte. Hazkundea gorabehera, ekoizpen-egitura ia ez zen aldatu. Labore klasikoak zeuden.
  • Mende amaieran ezarritako protekzionismoa kendu zenean zenbait ekoizpen hasi ziren nabarmentzen (ardoa, oliba-olioa).

3. MERKATARITZA ETA KOMUNIKABIDEAK

3.1. Garraiobideak

  • Errepideak eta bideak: Errepideen trazadura aldatzeko obrak egon ziren. Bide-sarea hobetu zen, baina ez behar bezainbeste. Bide-sarearen zati handi bat oso eskasa zen. Zaldien ordez, gero eta gurdi hobeak sortu ziren, eta bidaien iraupena asko murriztu zen.
  • Itsas garraioa hazi egin zen, portuak hobetu eta handitu zirelako, eta lurrunezko nabigazioa sortu zelako.

Deskargatu

PDF Word HTML