Iraultza Industriala: Faktoreak, Ondorioak eta Aurrerapenak

Historia2,83 KB

Nekazaritza Iraultza

Faktoreak:

  • Berrikuntza teknikoak: ekoizpena azkartu zen.
  • Txandakatze sistema berria eta ongarri kimikoak: lurraren emankortasuna areagotu zen.

Ondorioak:

  • Ekoizpena azkar hazi zen: nekazaritza produktu gehiago.
  • Nekazari gutxiago behar ziren: landa exodoa, hirira joan ziren lana bila.

Garraioen Iraultza

Ondorioak:

  • Garraioa azkartu eta merketu: merkataritza eta emigrazioa erraztu.
  • Elikadura hobetu: produktu freskoak garraiatu.
  • Industrializazioa bultzatu: belaontziak eta trenbideak egiteko burdina eta ikatza behar zen.

Bigarren Industria Iraultza

Sektoreak:

  • Altzairugintza: altzairua burdina ordezkatu. Bessemer labeak ekoizpena merketu. Ontzigintzan, eraikuntzan eta ingeniaritzan erabili zen.
  • Beste metalgintzak: aluminioa eta kobrea.
  • Industria kimikoa: botikak, ongarri kimikoak, dinamita, produktu sintetikoak.
  • Argindarra: hirietan, tranbian, metroan, fabriketan...

Sozietate Anonimoa

Bigarren industria iraultzan sortu zen enpresa mota zen. Jabetza zati askotan banatzen zen, akzioetan, eta akzio horiek burtsan saltzen ziren. Akzioak dituztenak enpresaren jabeak dira eta akzio gehienak dituenak kontrolatzen du enpresa.

Klase-kontzientzia

XIX. mendean zehar langileen artean garatu zen. Langileak gizarte-talde bateko kide sentitzen ziren, non arazo eta interes berdinak zituzten. Lan eta bizi-baldintzak hobetzeko elkarrekin borrokatu behar zirela konturatu ziren.

Sindikatuak

Langile-elkarteak ziren. Langileen baldintzak hobetzeko sortu ziren eta lanbide bereko langileak elkartzen ziren sindikatu bakoitzean. Sindikatuek bi aldarrikapen zituzten:

  • Sozialak: lan eta bizi baldintzak hobetzeko.
  • Politikoak: adibidez, langileek bozkatzeko eskubidea izatea.

Lehen Internazionala

Izen honekin ezagutzen da Langileen Nazioarteko Elkartea (1864-1876), marxistek eta anarkistek sortua. Elkarte honetan munduko anarkista, marxista eta sindikalistak bildu ziren langileen eskubideen alde borrokatzeko eta koordinatzeko ideiarekin. Honek porrot egin zuen marxisten eta anarkisten arteko arazoengatik.

Aurrerapen Teknologikoak

  • Otto: gasolinaz funtzionatzen zuen eztanda motorra.
  • Siemens: dinamoa.
  • Diesel: gasolina motorra.
  • Marconi: irratia.
  • Wright: lehen hegaldia.
  • Morse: telegrafoa.
  • Bessemer: Bessemer labea.
  • Benz: lehen autoa.
  • Meucci: telefonoa.

Deskargatu

PDF Word HTML