Iraultza Amerikarra eta Despotismo Ilustratua
Iraultza Amerikarra
- XVIII. mendearen hasieran, Ipar Amerikako ekialdeko kostaldean zeuden hamahiru kolonia ingelesek, askatasuna eta berdintasunaren ideiek hauspotuta, metropoli baten aurkako lehenengo altxamendu koloniala burutu zuten.
Kolonoak ez zeuden ados:
- Metropoliak ezarritako zergekin (adibidez, tearen zerga).
- Britainia Handiak ezarritako monopolio komertzialarekin.
- Kolonoek ez zuten ordezkaritzarik Londresko Parlamentuan.
- 1776ko uztailaren 4an, hamahiru kolonietako ordezkariek AEBen Independentzia Deklarazioa idatzi zuten Filadelfian (sarrera Thomas Jeffersonek idatzia).
- Gerra luzea izan zen. Independentzia 1783an lortu zuten. George Washington AEBetako lehen presidentea izendatua izan zen.
- 1787an konstituzioa idatzi zuten. Ezaugarriak:
- Botereen arteko banaketa (legegilea, exekutiboa eta judiziala).
- Gobernu eredu errepublikarra.
- Egitura federala: Estatuek autogobernurako gaitasun handia zuten, eta Estatuen gainetik gobernu federala zegoen (kanpo politika, defentsa...).
- Eskubideen deklarazioa.
- Iraultza amerikarrak eragin handia izan zuen mundu osoan, Europa barne.
Definizioak
Fisiokrazia: XVIII. mendeko bigarren erdian ekonomialari frantsesen artean indarrean zegoen doktrina.
Ilustrazioa: Ilustrazioa edo Argien mendea XVII. eta XVIII. mendeen artean Europan garatu zen korronte intelektuala izan zen.
Liberalismoa: Estatuaren botere politikoa mugatu eta gizabanakoaren askatasunaren azpitik jartzen duen doktrina politikoa.
Kolonia: Herrialde batek bere mugetatik at okupatutako lurraldea da.
Metropoli: Koloniak dituen eta honen administrazioaz arduratzen den Estatua da.
Despotismo Ilustratua
- Absolutismoaren aginte printzipioa eta aurrerabidearen, arrazionalizazioaren eta modernitatearen ideiak bateratzen saiatu zen gobernatzeko era da.
- Despotismo ilustratua edota Absolutismo ilustratua XVIII. mendean Europan nagusitu zen gobernu mota da. Gobernu mota horretan, monarkek beren borondatea inposatzen zuten parlamentuak kontuan hartu gabe; eta aldi berean, Ilustrazioaren idei filosofikoetan oinarritutako erreformak egiten zituzten administrazioa eta ekonomia arrazionalizatzeko.
- Herrialde askotan absolutismoaren aginte printzipioa eta aurrerabidearen, arrazionalizazioaren eta modernitatearen ideiak bateratzeko saiakera egin zuten (adibidez, Espainiako Karlos III.ak).
- Politika erreformista bat bultzaten saiatu ziren, baina erregearen erabakitzeko gaitasunari uko egin gabe. Despotismo Ilustratuaren leloa: “Dena herriarentzat, baina herririk gabe”.
- Erreformaren ezaugarriak: estatuaren administrazioaren arrazionalizazioa, nekazaritzaren modernizazioa, eskulangintzaren garapena, komertzioaren liberalizazio partziala, etab.
- Esperientzia erreformista hauen arrakastarako aukerak mugatuak ziren, ezinezkoa zen ekonomia erreformatu estamentuzko gizartea eta botere absolutua ukitu gabe.
- Bide erreformista honen kontraesanek XIX. mendeko iraultza liberalei bidea ireki zieten.