Inperialismoaren Hedapena eta Ondorioak
Potentzia handien arrazoiak
Ekonomia faktoreak
- Koloniak aduana-zergarik gabeko merkatu bihurtu ziren.
- Herrialde kolonizatzaileek kapitalak inbertitzeko eremuak bilatu zituzten (portuak irekiz).
- Baliabide natural ugariko lurraldeak kolonizatu zituzten (lehengai merkeak lortzeko).
Politika faktoreak
- Potentziek toki estrategikoak konkistatu zituzten.
- Lurralde-hedapenak prestigioa handitu zuen.
- Gobernuek migrazioak bultzatzen zituzten.
Ideologia faktoreak
- Mendebaldean ideologia arrazistak nagusitu ziren.
- Kristautasunera bihurtzeko misioak sortu ziren Afrikan eta Asian.
- Jakin-min zientifikoak konkistak egitera bultzatu zuen.
- Britainia Handian, Frantzian, AEBn eta Alemanian geografia-elkarteak sortu ziren, eurozentrismoa indartuz.
Konkista prozesua
- Britainia Handia eta Frantzia: Inperio handienak.
- Ingalaterrak India konkistatu zuen.
- Frantziak Aljeria konkistatu zuen.
- Berlingo Konferentzia: Afrika Europako estatu nagusien eskuetan bukatu zen.
- Latinoamerikan, XIX. mendean, Espainia eta Portugalekiko independentzia lortu zuten.
Inperio handiak
- Britainiarra: Viktoria I.aren erregealdian. Puntu estrategikoak zituen menpean (Gibraltar, Hong Kong...). India zen kolonia garrantzitsuena.
- Frantziarra: Bigarren potentzia garrantzitsuena. Afrikaren iparraldeko lurrak eta Asian Indotxina okupatu zituen.
- Belgikako inperioa: Kongo zuen.
- Alemaniako inperioa: Afrikako hegoaldean hedatu zen.
- Italiako inperioa: Libia.
- AEB: Filipinak, Puerto Rico, Kuba...
- Japonia: Korea.
Inperialismoaren arteko talka
Europako potentzien arteko tentsioak areagotu ziren:
- Britainiar Inperioaren eta Frantziaren proiektuek talka egin zuten Afrikan.
- Alemaniak beste lurralde batzuk kontrolatu nahi zituen (Frantziak eta Espainiak administratzen zituztenak).
Kolonietako administrazioa
- Koloniak: Potentzia kolonizatzaileen menpean zeuden (adibidez, Kongo Belgikarra).
- Protektoratuak: Potentzia kolonizatzaileek herrialdeko aberastasuna kontrolatzen zuten (adibidez, Egipto Britainia Handiarena).
- Kontzesioak: Herrialde independenteen lurrak ziren. Potentziek merkataritza-abantailak lortzen zituzten bertan.
Tagore
- Ideologo indiar bat zen.
- Kolonizazioaren kontra agertu zen.
- Nobel saria irabazi zuen.