Inperialismoa eta Kolonialismoaren Ondorioak
Inperio Kolonial Handiak
1830etik aurrera, kolonizatzeari ekin zioten: Ingalaterrak India konkistatu zuen, eta Frantzia Aljeria konkistatzen hasi zen.
1870etik aurrera, prozesua bizkortu egin zen. Potentziek kontinente osoak banatu zituzten elkarren artean: 1885eko Berlingo Konferentzian, Afrika Europako estatu nagusien eskutan geratu zen.
XX. mendearen hasieran, hedapen inperialista bukatu zen. Afrikan, bi estatu independente baino ez ziren geratzen: Etiopia eta Liberia.
Latinoamerikak, Espainiarekiko eta Portugalekiko independentzia politikoa lortu zuen.
Inperio Handiak
Britainiar inperioa izan zen handiena. Kontinente guztietan zituen koloniak, eta itsasoko ibilbideak kontrolatzeko, puntu estrategikoak izan zituen mendean.
Frantziako Inperioa izan zen bigarren potentzia garrantzitsuena: Afrikako iparraldeko lurraldeak okupatu zituen eta, Asian, Indotxinakoak.
Beste herrialde batzuek inperio txikiagoak zituzten. Belgikako Inperioak Kongon; Alemaniako Inperioa, Afrikako hegoaldean hedatu zen; eta Italiako Inperioak Tripoli, Eritrea eta Somalia okupatu zituen Afrikan. Errusiaren kasua berezia zen, Siberia okupatu baitzuen.
AEBek Espainia garaitu eta gero, Filipinak eta Puerto Rico okupatu, eta Kuba kontrolatu zuten. Japoniak Korea eta Formosa anexionatu, eta Mantxurian protektoratua ezarri zuen.
Inperialismoen Arteko Talka
Koloniengatiko liskarrak zirela eta, Europako potentzien arteko tentsioak areagotu egin ziren.
Potentzia batzuk ez zeuden pozik. Alemaniak uste zuen bere inperioa eta herrialdearen garrantzia ez zetozela bat.
Kolonizazioaren Ondorioak
Kolonietako Administrazioa
Europako estatuek kolonizatutako lurretan hiru motatako mendeko lurraldeak ezarri zituzten:
- Koloniak: potentzia kolonizatzailearen subiranotasunaren mendean zeuden, eta hark administratzen zituen. Adibidez, Kongo Belgikarra.
- Protektoratuak: potentzia kolonizatzaileek kanpo-politika eta herrialdeko aberastasunaren ustiapena kontrolatzen zituzten. Adibidez, Egipto Britainia Handiaren protektoratua izan zen.
- Kontzesioak: herrialde independenteen lurrak ziren, baina Mendebaldeko potentziek merkataritza-abantailak lortzen zituzten haietan.
Ondorio garrantzitsuenak:
- Kolonizatzaileek administrazio modernoaren oinarriak ezarri zituzten.
- Lurraldeak mugatzean, ez zituzten aintzat hartu biztanleria.
Ustiapen Ekonomikoa
Lurralde bat konkistatu eta gero, ustiatzen hasten ziren. Lurrak bereganatu eta sail handi bihurtzen zituzten. Lur azpiko mineralen aberastasuna ustiatzen zuten.
Bertako biztanleak langile merkeak ziren. Kolonizatzaileek tratu txarra ematen zieten eta esklaboen pare tratatzen zituzten.
Mendebaldeko agintariek ez zuten beren kolonietako industrializazioa sustatzen. Izan ere, koloniak honetarako baino ez zituzten nahi: lehengai merkeen iturri izateko eta beren produktuak bertan saltzeko.
Gizarte Arrazista Sortu
Kolonia batzuek metropolien antzeko klima zutenez, Mendebaldeko biztanle asko kolonia horietara joan ziren. Indigenei lurrak kendu zizkieten, eta biztanleria zuria izugarri hazi zenez, gutxiengo marjinatu bihurtu zituzten. Australian eta Zeelanda Berrian, adibidez, biztanleria indigenak sarraski-politika pairatu zuen.
Gainerako kolonietan, kolonizatuak eta kolonizatzaileak guztiz bereizita bizi ziren. Kolonoen eta indigenen arteko ezkontzak debekatu egin zituzten, nahasketa ezinezkoa baitzen.
- Mendebaldeko biztanleria talde txikia zen, baina kargu nagusiak zituzten eta ekonomia kontrolatzen zuten: Biztanleria zuria luxuzkoa zen eta bere auzoetan bizi zen.
- Biztanleria natiboa pobrezian bizi zen eta ez zuen eskubiderik. Kolonizatzaileei laguntzen zien gutxiengo bat ere bazen.
Hedapen kolonialak Mendebaldeko zibilizazioa inposatu zuen; ondorioz, kultura autoktonoak gutxietsi egin ziren. Natiboak marjinatu egin zituzten.