Industrializazioa Euskal Herrian: Historia eta Garapena
Errestaurazioa Euskal Herrian: Industrializazioa
Industrializazio hasi berria oso berandu hasi zen Espainian. Sektore dinamikoenak honako hauek izan ziren: ehungintza, meatzaritza eta siderurgia. Bizkaian eta Gipuzkoako kostaldean manufaktura tradizio handia zegoen burdinoletan eta ontzioletan. Hau oso ugaria zen, industriako potentziek burdin mea lehengaia beharrezkoa zutelako.
Muga-zergak kostaldera eraman eta euskal lurraldeek estatu liberalean txertatzean, Euskal Herriko produktuek zabalik izan zituzten estatuko barne-merkatuaren ateak, eta industrializazioaren oinarriak finkatu ziren. Bilboko merkatariak bertako siderurgia-industrian inbertsioak egiten hasi ziren (Labe Garaiak). Asturiaseko eta Britainia Handiko ikatza erabiltzen zuten.
Bizkaiko burdina esportatzen hasi zen, meategien ustiapen kapitalista eta mearen esportazioa sustatzen zuten legeei eta muga-zergei esker. Atzerritarrek egindako inbertsioek eta euskal burgesia indartsuaren sektore txiki batek egindakoek siderurgiaren ekoizpena eta esportazioa bultzatu zuten. Nerbioiaren inguruan industria-kontzentrazio handia gertatu zen. Gipuzkoan, berriz, herrialde guztira zabaldu zen, mota askotako industria txiki eta ertainetan.
Ekonomia eta Gizartea Euskal Herrian
Euskal Herrian eraldaketa ekonomiko handia izan zen: landa-ekonomiatik ekonomia industrialera igaro zen. Erregimen Zaharra iraun zuen bitartean, sistema ekonomikoaren oinarrizko osagaietako bat merkataritza librea zen, ordenamendu foralaren arabera. Monarkiak jarritako mugak ez zeuden kostaldean kokatuta, barnealdean baizik, eta honek askatasunez inportatzea ahalbidetzen zuen estatuari zergak ordaindu gabe.
Maila honetara iritsita, ekonomia industrialaren ezarpenarekin bukatuko zen bilakaera gertatu zen. Landa-ekonomiatik ekonomia industrialera emandako urratsa ez zen lineala izan, ezta lurralde guztietan eragin berdina izan ere. Ingalaterrako Iraultzaren eragina Europa osora zabaldu zen eta Euskal Herrian ondorio nabarmenak izan zituen. Ohiko siderurgia krisian sartzerakoan eta merkataritza-zirkuitu tradizionalak desagertzean, oinarrizko ekoizpen-porrota eragin zuen.
Industrializazio Prozesuaren Ezaugarriak
Industrializazio prozesua berantiarra izan zen; 1841 baino lehenago ez zen inolako saiorik izan. Une horretan sortutako industria gogogabetuta egon zen 80ko hamarkadara arte. Atzerapen honen zergatiak jatorri ezberdinekoak dira:
- Fernandoren ekonomia-politika geldoa.
- Faktore belizistak (XVIII. mende bukaeratik gerrak elkarren segidan).
- Faktore ekonomikoak (merkataritza-zirkuituaren haustura, siderurgia tradizionalaren krisiari aurre egiteko kapital falta).
Euskal industria berria jaiotzean, Europarekiko desfase handia zegoen. Industria euskaldunak merkatu kontsumitzailea bilakatzeko aukera bakarra zeukan: merkatu espainiarra. Industrializazioaren senditzeak egoera ekonomiko berria ekarri zuen, eta langile-mugimendua eta nazionalismoa sortu ziren. Benetan bereizi zena XIX. eta XX. mendeen artean egituraketa berria izan zen, bi industria-eredu aldi berean egokitu zirelarik: Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa. Oinarrizko aldaketak XX. mendean finkatu ziren.
Industrializazio Eredua Bizkaian (1841-1858)
Garatzen den lehenengoa da eta XX. mende hasieran prozesua bukatuta zegoen. Ezaugarrietako bat siderurgiaren sektorean baino ez zela eman da, eta honek lurralde historiko guztian industria-molde komunak egotea ekarri zuen. Industria bat sortzeko lehen saioak 1841ean izan ziren, burgesia bilbotarreko merkatari talde batek estatuko lehen elkarte anonimoa sortu zuenean: Boluetako Santa Ana, herrialdeko lehen labe garaiekin.
Handik gutxira, bilbotar burgesiako beste talde batek siderurgiaren ekoizpenean inbertitu zuen: Ibarra taldeak, 1845 inguruan. Industriaren garapena egituratzen saiatu zirenean, talde hauek porrot egin zuten beste herrialdeekiko zegoen desfasearen ondorioz. Bizkaiko burgesiak egiturazko eraldaketa garrantzitsuak egin zituen merkataritza-baldintza berrietara egokitzeko. 1847an bi elkarte garrantzitsu sortu ziren: Tudela-Bilbo trenbidea eta Banco de Bilbao; honek aurrepauso garrantzitsua suposatu zuen XIX. mendeko ekonomiaren garapenean.
XIX. mende erdialdean, Bizkaiak ez zeukan kapital nahikoa industrializazioa aurrera eramateko. Arazoari konponbidea eman zitzaion 1865ean, euskal gizarteko zenbait sektoreren kapitalizazio indartsuaren bidez. Ingalaterrara egindako burdin mineralen esportazio indartsuetatik eskuratutako irabazietatik zetorren kapital hori. Bessemerren asmakizuna dela eta, industria ingelesak Bizkaiko mineralaren beharra izan zuen. Honen ondorioz, burgesia berri bat sortu zen, nahiz eta esportazioaren onurak familia gutxi batzuentzat izan. Burgesia honek Bizkaiko ekonomiaren kontrola zeukan eta 80ko hamarkadan aldaketa sakonak hasi zituen.
Egitura ekonomikoa aldatu zuen industrializazioak hiru lantegi nagusi sortuz:
- San Francisco (1857)
- Bizkaiko Elkartea (1882)
- Bilboko Labe Garaien Elkartea (1882)
Honen emaitza ekoizteko gaitasun izugarria zuen industria bat izan zen. XIX. mende amaierako Bizkaiko burgesiaren arazoa merkatuaren egoera aldatzea zen, eta hori protekzionismoa ezartzetik etorri zen. Industriari euskaldunen helburua muga-zergak ezartzearen bidez merkatu espainiarra lortzea zen. XIX. mendeko azken hamarkadan, Bizkaiko oligarkiak botere-instantzia guztiak hartu zituen eta 1896ko legearen bidez trenbideen muga-zergen salbuespenak desagertu ziren. Mende amaieran, Bizkaian industria siderurgikoa, egitura finantzarioa, merkatua eta komunikabideak finkatuta zeuden.
Aldaketa Demografikoak Bizkaian
Bizkaiko bilakaera demografikoa industrializazio ereduarekin lotuta dago. Eskulan ugariren inportazioa ekarri zuen, baina heriotza-tasak gora egin zuen biriketako gaixotasun eta infekzioengatik langile-klasean. Bizitzeko baldintza eskasak, higiene falta, soldaten jaitsiera eta lan-saio gogorrek hilkortasunaren gorakada ekarri zuten.
Industrializazioa Gipuzkoan (1898-1930)
XX. mendean Gipuzkoa fase erabakigarri batean sartu zen. Ekonomia industrialaren ezarpena Bizkaian ez bezala garatu zen. Gipuzkoan bi prozesu autonomo eraman ziren aldi berean, potentzia industrialaren sorrera ekarriz. Sektore ezberdinak espazio geografiko eta ingurune sozial berean garatu ziren, nahiz eta beti ez izan bata bestearen osagarri.
Paperaren eta metalurgiaren industrien garapena azpimarratzekoa da. Bi industria mota hauen bilakaera faktore autonomoen arabera gertatu zen. Sektore hauekin lotuta, ehungintza, arrantza, altzariak eta elikagaien industria ere hedatu ziren. 1910eko hamarkadan enpresariak indartsu sartu ziren ekonomiaren munduan.
Paperaren eta Metalurgiaren Sektoreak
1817tik aurrera paper-industria sortzeko ahaleginak egin ondoren, 1841ean Boluetako Santa Ana sortzea data garrantzitsua izan zen. Donostiako burgesiak 1841ean La Esperanza sortu zuen. 1841etik 1880ra Oria ibaiaren inguruan paper-fabrika asko sortu ziren. Gipuzkoan sektore metalurgikoa izan zen nagusia, Deba ibaiaren inguruan garatua. Ekimen pribatuari esker, antzinako burdinolak industria moderno bilakatu ziren.
1897ko Gipuzkoako erakusketa artistiko eta industrialak trantsizio hau islatu zuen. XX. mendearen hastapenetan, La Papelera Española sortu zen eta arma-industria hedatu zen, nahiz eta geroago kanpo-eskaera jaitsi eta krisialdia hasi.
Industrializazioa Araban eta Nafarroan
Lurralde hauetan prozesua beranduago gertatu zen. Erakunde ofizialek zeregin garrantzitsua izan zuten industrializazioaren bultzadan. Nafarroan, Foru Aldundia izan zen politika industriala aurrera eramateko ardura nagusia izan zuena.