Industrializazioa bizkaian

Historia8,64 KB

EH INDUSTRIALIZAZIOA

Industrializazio nahiko beranta, XIX.Mende erdialdean Bizkaian eta amaieran Gipuzkoa, eta Araban eta Nafarroan 1960tik aurrera.

ZERGATIAK

-Bizkaiaren nagusitasun ekonomikoa.

-Burdingintzaren nagusitasuna.

-Espainiako merkatuarekiko dependentzia.

-Kanpoko eskulana erabiltzea.

Lehen urratsak:

1841ean lehen lantegi modernoa sortu zen Bilbon: Boluetako Santa Ana, EHko lehen labe garaia zuen. Handik aurrera, Bilbon eta Ibaizabalen itsasadarraren inguruan gero eta lantegi moderno geihago sortu ziren.


Gipuzkoan garai bertsuan sortu ziren lehen industriak:1841ean Tolosan La Esparanza papergintza arloko lehen lantegia sortu zuen.

Industrializazioa abiatzeko azken urrats nagusia aldaketa tekniko bat izan zen. Bessemer bihurgailua. Bessemer sistema erabiltzeko fosfororik gabeko burdin mea behar zen, eta halakoa zen, Bizkaiko burdina. Horren  ondorioz, Bizkaiko burdina kopuru handitan esporatzen hasi ziren, bereziki Britania Handira. Britania Handitik ikatz ingelesa, kalitate bikainekoa, ekartzen zuten Bizkaiko burdin lantegietara.


BIZKAIAKO INDUSTRIALIZAZIOA

1876tik aurrera, karlistaldia amaituta, industrializazio-prozesua berehala azkartu zen Bizkaian. Atzerritarren inbertsio handiak egin zituzten.

Burdin mearen esportazioak oso etekin handiak eman zizkion goi-burgesiari, eta etekin horiez baliatuta, Bizkaiko industria ikur bihurtu ziren enpresak sortu zituzten.

Itsasontzigintza euskalduna ere garatu zen. Finantza arloaren bidez,  Banco de Vizcaya eta La Aurora aseguru-etxea sortu ziren.


Garraio sisteman aurrerapen handiak egin ziren, itsasadarra berrantolatzeko eginiko lanei eta trenbide-sare berriari esker.

Industrializazioaren hasieran, euskal industriaren produktuak ez ziren leihakorrak Europako beste estatu batzuetakoen aldean, eta aurrera egiteko, oligarkiak gobernuari euskal ekoizpen industriala babesteko legedi bat eskatu zion,Espainiako merkatua euskal produktuentzat gorde zezan. Bizkaiko industriak Espainiako estatura ere zabaldu ziren.


GIPUZKOAKO INDUSTRIALIZAZIOA

Bizkaian baino geroago gauzatu zen, 1900etik aurrera. Papergintzak eragin nabaria izan zuen nekazaritzan, pinus inginis pinua landatzen hasi baitziren Gipuzkoan. Eibarren, armagintzak ere sekulako garrantzia izan zuen lehenengo mundu gerraren garaian. Gerra amaitu ostean, enpresa haietako batzuk birmoldatu eta bizikletak ekoizten hasi ziren.


1-Bizkaian kapital metaketa oso handia izan zen,finantza-erakundeek garrantzi handia izan zuten; Gipuzkoan, askoz kapital txikiagoarekin egin zitzaien aurre inbertsioei.

2-Bizkaian kanpoko inbertsioen garrantzia nabaria izan zen, Gipuzkoan ez bezala.


3-Bizkaian sortu ziren enpresak oso handiak ziren,Gipuzkoan aldiz enpresa-eredu txikia edo erdi-mailakoa zen.

4-Bizkaian industrializazioa oso kontzentratua zegoen, Gipuzkoan ordea industria nahiko sakabanatuta zegoen herrialde guztietan zehar.

5-Bizkaiko industriaren oinarria burdina, altzairua, eta horietatik eratorritako produktuak eta sektoreak izan ziren;Gipuzkoan ordea, askoz azpisektore geihago izan ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML