Industria Iraultza: Klase Gizartearen Sorrera eta Egitura

Historia2,92 KB

Industria Iraultzaren Gizarte Ondorio Nagusiak

Industria Iraultzak aldaketa sakonak eragin zituen gizartean. Burgesia nagusitu zen, jabetza eta negozioak kontrolatzen zituelako. Erdi-mailako klaseak ere sortu ziren, baina gehienak behe-mailakoak ziren.

Hirietako biztanleria hazi zenez, osasun eta bazterkeria arazoak, gaixotasunak eta delinkuentzia sortu ziren. Erreformaren aldeko batzuek langilearen egoera salatu zuten, eta horrela sortu zen langile mugimendua. Askatasun sindikala geroago onartu zen, 1864tik 1884ra bitartean Europako herrialde gehienetan.

XIX. Mendeko Gizarte Egoera eta Dibertsifikazioa

XIX. mendeko Europako gizartearen ezaugarri nagusia etengabeko aldaketa eta dibertsifikazioa izan zen, industrializazioarekin batera:

  • Estamentu gizartearen ordez klase gizartea eratu zen, mugikortasun sozial handiagoarekin.
  • Aristokratek nagusitasun sozial eta kulturala galdu zuten, burgesiaren mesedetan.
  • Langile klaseek gora egin zuten.

Prozesu hau trantsizio berezia izan zen: egitura feudaletatik egitura burges eta kapitalistetara igaro zen.

Estamentuetatik Klaseetara

Erregimen Zaharrean, estamentuak ziren gizarte antolaketaren oinarria. Gizabanakoak estamentu batekoak edo bestekoak ziren, familia jatorriak edo erakunde kide izateak zehazten zuelarik. Hiru estamentu nagusi zeuden: noblezia, kleroa eta herri xehea. Bakoitzak bere eskubideak zituen, eta horrek desberdintasun juridikoak eta, beraz, ekonomikoak eragiten zituen.

XVIII. mendean egitura hori hausten hasi zen, burgesiak indarra hartzen zuelarik. Estamentuak desagertu egin ziren Iraultza Liberalaren ondorioz. Gizakien eta Herritarren Eskubideen Deklarazioa onartu eta berdintasun juridikoa aldarrikatu zen. Horrek klase gizartearen sorrera eragin zuen.

Klase bakoitzak antzeko maila ekonomikoa zuen, eta horrela bereizten ziren: ondasunen jabeak (kapitalistak) eta lan indarra saltzen zutenak (langileak).

Gizarte Eliteak

Gizarte berrian bi talde nagusi zeuden elitean:

  1. Erregimen Zaharreko noblezia.
  2. Burgesia.

Europako Nobleak

Nobleek nekazaritzan erreformak egin zituzten, eta nekazaritzako diru-sarrera eta errenta asko atxiki zituzten. Administrazio zibileko eta militarreko buru asko ziren. Erresuma Batuko eta Alemaniako nobleek eragin ekonomiko, sozial eta politiko handia zuten.

Burgesiaren Egitura

Burgesia talde heterogeneoa zen, hainbat azpitaldetan banatua:

  • Goi-burgesia: Industriako, finantzetako eta nekazaritzako handikiak.
  • Erdi-mailako klaseak: Merkatariak, artisauak eta landako handikiak.
  • Burgesia ikasia: Funtzionarioak, intelektualak eta lanbide liberalak zituztenak.

Langile Klasea

Industriako langileei proletario edo langile klase deitu zitzaien.

Deskargatu

PDF Word HTML