Industria-gizartea, industriak eta Europaren erronkak

Medikuntza eta osasun zientziak9,89 KB

1. Nekazaritza-gizarteatik industria-gizarteara

Denbora askoan, biztanle gehienak landan bizi ziren, nekazaritzan jardunez. Familiek behar zituzten objektuak etxean bertan egiten zituzten, edo eskulangileari egiteko agindu. Eskulangileari dagokionez, nork bere lantgia zuen.

Lehenbiziko lantgietan, langile gutxik jarduten zuten; sarritan, etxe-lantgiak ziren; hau da, etxebizitzaren zati bat. Eskulangileek berezk egiten zuten produktu osoa, hasieratik bukaerarat arte, tresna soilak erabiliz. Horregatik, ekoizpen-prozesua oso geldoa eta garestia zen, eta ez zegoen bi artikulu berdin.

Industria modernoa

XVIII. mendearen amaieran, lehen fabrika modernoak sortu zituzten, Ingalaterran.

Lehen fabrikak hirietan kokatu zituzten. Horregatik, industriaren garapenaren ondorioz, jada bazuden hiriak izugarri hazi zirela, eta beste hiri batzuk ere sortu ziren. Nekazari askok landa utzi eta hiriatara jo zuten, fabrikan lan egitera (nekazal-exodoa). Ekonomian eta gizartean gertatutako aldaketa multzo horri industria-iraultza esaten zaio.

Industria-iraultza munduko oso leku gutxitan gertatu zen. XX. mendearen asieran, mendebaldeko Europa, AEB eta Japonia ziren eskualde industrializatuenak. Afrikaren, Asiaren eta Latinoamerikaren zati handiena, berriz, nekazaritzan eta eskulangintzan oinarritutako ekonomia zuten. Horrela bihurtu zen industria eskualde garatuak eta eskualde atzeratuetatik bereizkolmentu nagusia.

Glosarioa

Industria-iraultza: Nekazaritzan oinarrituriko ekonomia tradizionaletik industrian eta makinetan oinarrituriko ekonomiara aldatzeko prozesua.

Lehengaiak

Energia-iturriak

Ekoizpena

Pentsua

Manufakturak

Fakturak

Landuak

Erdi landuak

Merkatua

Industria arina

2. Non kokatzen dira industriak?

Industriek eremu bat behar dute bere instalazioak ezartzeko. Industrien kokapenean, zenbait faktorek eragiten dute:

  • Garraio-erraztasunak: Industriak komunikazio oneko lekuetan kokatzen dira, garraioarekin zerikusia duen guztia errazteko: lehengaiak jasotzea, langileen joan-etorriak, produktuak bidaltzea...
  • Eskulanaren eskuragarritasunak, prestakuntzak eta kostuak: Funtsezko faktorea da. Beharren arabera, industria batzuk oso prestakuntza oneko langile ugari dauden lekuetan kokatuko dira, eta beste batzuk, berriz, eskulan merke den lekuetan.
  • Kontsumitzaileengandik hurbil egotea. Faktore hori oso garrantzitsua da produktu galkorrak ekoizten dituzten industrientzat.
  • Faktore politikoek. Gatazkarik gabeko lekuak bilatzen dituzte enpresek, gobernu egonkorrak eta ustelkeria urrikoak. Jabetza pribatua bermatuta izatea ere garrantzitsua da.
  • Beste industria batzuetatik hurbil egotea. Industria askok beste industria batzuen ondoan kokatzea erabakitzen dute: industrialdeak edo enpresa- eta teknologia-parkeak eratzen dituzte, kostuak murrizteko. Eremu horietan, industriek zenbait zerbitzu partekatzen dituzte, haien kostua denen artean ordaintzeko. Bestetik, elkarren osagarri diren industriek dirua aurrezten dute, askoz ere merkeago atera zaielako produktuak elkarri bidaltzea.
  • Lurzoruaren prezioak. Industriek lurzoru asko behar dute. Leku batetik bestera alda izaten da lurzoruaren kostuan, eta enpresek hori ere hartzen dute kontuan, non kokatu erabakitzeko.
  • Natura-baliabideen ugaritasunak. Asieran, ekoizpen-prozesurako behar zituzten lehengaiak eta energia-iturriak zeuden lekuetan kokatzen ziren fabrikak. Gaur egun, hurbiltasun hori ez da faktore erabakigarria industria gehienentzat, baliabide horiek neurrizko prezioan garraiatu daitezke-eta.

Glosarioa

Industrialdea: Industrialdeak fabrikan eta biltegien instalazioetarako eremuak izaten dira. Industrialdeetan paisaia-elementu nagusiak industria-nabak dira. Industrialdeak hiriatik kanpo kokatzen dira, komunikazio oneko eremuetan.

Teknologia-parkea: Teknologia-parkeak enpresa berritzaileak sortzeko eta garatzeko eremuak izaten dira, enpresa horien artean teknologia-transferentzia izan dadin. Eremu pribilegiatuetan kokatzen dira, hiri handietatik hurbil edo parkearekin lotutako unibertsitateetatik eta ikerketa-zentroetatik hurbil. Itxura modernoa eta atsegina izaten dut, bai eta kalitate handiko instalazioak eta lorategiak ere. Oro har, parkeen jarduerek produktu berrien ikerketarekin eta garapenarekin dute lotura.

3. Industria mota nagusiak: ezaugarriak eta kokapena

Industria astuna

Beste industria-jarduera batzuk hornitzen ditu, behar dituzten produktuez. Hauek dira industria astun nagusiak:

  • Siderurgia edo burdingintza
  • Metalurgia-industria. Metalezko beste mineral batzuk metal edo alazio bihurtzen ditu; esaterako, bauxita aluminio bihurtzen du.
  • Industria petrokimikoa. Erregai fosilak erabiltzen dituzte (petrolioa adibidez), beste produktu batzuk ekoizteko: plastikoak, gasolina...
  • Zementu-industria. Harriak (buztinak eta kararriak adb.) eraikuntza-material bihurtzen dituzte.
  • Ekipamendu-ondasunen industria. Beste industria batzuetarako tresnak egiten dituzte (makinak, tresnak, garraio-materiala, zura...).

Industria astunean, lehengai eta energia asko behar izaten dira. Lehengai eta energia horiek industria-instalazio handi eta konplexuetan lantzen dituzte. Horregatik, oro har, industria astuneko enpresak lehengaiak erauzten diren lekuetatik hurbil kokatzen dira edo baliabide horiek jasotzen dituzten portuetatik hurbil.

Industria horiek oso kutsagarriak dira. Hori dela-eta, hiriatik at kokatu oi dira.

Industria arina

Industria arinak produktu landuz hornitzen ditu kontsumitzaileak. Kontsumo-ondasunen industria ere esaten zaio.

Hauek dira industria arin nagusiak: elikagaigintza, industria kimiko arina, elektronika, automobilgintza eta ehungintza.

Industria arinean, lehengai eta energia gutxiago kontsumitzen dira, industria astunean baino.

Alabaina, gutxiago kutsatzen da; beraz, ez da arazorik izaten erdigunetatik hurbil kokatzeko.

Izan ere, industria arinak, oro har, hiri handietatik hurbil kokatzen dira, hirien sarbide nagusien ondoan, produktuak kontsumitzaileengana erraz iritsi ahal izateko.

4. Industria-eskualde handiak

Industria ez da berdin banatzen herrialde garatuetan eta azpigaratuetan. Industria oso kontzentratuta dago lau industria eremu handitan: Estatu Batuetan, Japonian, Europar Batasunean eta Asiako hego-ekialdean.

  • AEB da industria-potentzia handiena, hainbat arrazoirengatik: lehengai ugari ditu, munduko finantzagunea da eta bere teknologia-maila oso altua da. Eremu hauek dira gehien industrializatu direnak: Mexikoko golkoa, ipar-ekialdeko kostaldea, ozeano barea eta aintzira handien inguruetan.
  • Japonia bigarren herrialde industrializatuena da, mineral eta energia ez badu ere. Horregatik, bere industria-aberastasuna eskulan handi eta kualifikatuan, teknologia-maila altuan eta merkataritza-politika erasotzaileetan oinarritzen ditu. Bertan bertan dago munduko industria-pilarik handiena.
  • Europar Batasuneko industria-ekoizpena, Japoniakoa baino handiagoa da. Hauek dira industria-eremu nagusiak: Erresuma Batuko erdialdea, Frantziako ipar-mendebaldea eta hego-ekialdea, Italiako iparraldea, Alemania, Belgika, Herbehereak, Polonia, Espainia eta Eslovakia.
  • Asia ere oso garrantzitsua da munduko ekoizpenean. Lau dragoiak (Hong Kong, Singapur, Taiwan eta Hego Korea), Shanghai (Txina) eta India industria asko ezarri dituzte, eskulan asko dagoelako eta merke delako, eta zerga- eta finantza-abantailak ere handiagoak direlako.

5. Europako industriaren erronkak

Oro har, europako industria sendoa eta lehiakorra da, baina baditu zenbait ahulgune.

Batetik, askoz gutxiago inbertitzen da ikerketan eta berrikuntzan, AEBn eta Japonian baino. Hori dela-eta, EBko industria herrialde horietakoa baino zertxobait atzerago dabil punta-puntako zenbait arlotan; esaterako, bioteknologian eta informatikan. Bestalde, Europako ikertzaile eta zientzialari asko AEBtara joaten dira, han aukera gehiago dutelako lanean jarduteko, bere herrialdeetan baino. Gaur egun, Txinak eta Indiak ere lortu dut ikerketarako atzerriko inbertsioak erakartzea.

Europako industria berritzaileagoa eta lehiakorragoa izateko, EBk herrialde kideetako enpresen arteko lankidetza sustatzen du; herrialde bakar bateko enpresarentzat oso garestiak liratkezkeen proiektuetan inbertitzeko kostuak partekatzeko. Orain arteko proiekturik arrakastatsuena Airbus deitutakoa izan da.

Bestetik, Asiako industria gogorragoa eta lehiakorragoa da, eta Europakoak aurre egin behar dio lehia horri. Asiako produktuen prezioak EBkoak baino merkeagoak dira, langileen soldatak txikiagoak direlako. Horregatik, Europako produktyk ezin dira prezioan lehiatu Asiakoekin. Aitzindari izaten jarraitzeko, Europak artikulu berrikutzaileagoak ekoitzi behar ditu, kalitate handiagokoak, teknologiaren aldetik aurreratuagoak eta diseinu erakargarriagoak.

Gainera, EBko industriek energia asko kontsumitzen dute eta ingurumen-kutsadura handia eragiten dute, baina ari dira bi alderdi horiek murrizteko planak ezartzen.

Deskargatu

PDF Word HTML