Immunologia: Sistema Immunitarioaren Funtzionamendua

Biologia2,53 KB

Immunologia Sistemaren Osagaiak

7 EJ b) Immunologia sistemaren osagaietako bat ez izatea edo horren disfuntzioak eragindako asaldura patologikoak dira. Zelula-immuneen aldaketa edo murrizketa ematen da. Tumoreak, gaixotasun autoimmuneak izateko probabilitate gehiago. Bi mota daude:

1. Primario edo Kongenitoak

  • Herentziarekin lotuta dago.
  • Muin transplanteekin tratatzen dira eta, gaur egun, oraindik garatzen ari den terapia genikoaren bidez.

Espezifikoa: B eta T linfozitoak eta antigorputzak eragin.

Ez-espezifikoa: fagozitoak eta konplementuari eragin. Adibideak: Agammaglobulimenia (B linfozitoen immunoeskasia), Di George Sindromea (T linfozitoen immunoeskasia).

2. Sekundario edo Harturikoak

  • Kanpo-eragileekin loturik dago; erradiazioa, birusa, farmakoak, desnutrizioa, etab.

Adibideak: Leuzemia, HIESA (GIB erretrobirusa eragindako gaixotasun immunoeskasiaren adibide bat da. Birusak bakarrik T4 linfozitoak infektatzen ditu).

Immunoeskasia eta Tratamendua

OP: Immunoeskasia hori birus baten bidez sortutakoa baldin bada, birusaren aurkako tratamendua behar da. Gainera, immunoeskasia duten pertsonek infekzio oportunista asko izaten dituzte, beraz, antibiotiko, antifungikoekin eta antibiralekin tratatu behar dira. Gainera, beraien immunitate sistema indartzeko sueroterapia, hau da, antigorputzak txartatu behar dira.

Immunoglobulina

4EJ b) Immunoglobulina guztiek antzeko egitura dute:

  • Bi polipeptido luze, katea astunak.
  • Bi polipeptido motzago, katea arinak.

Bi kateen goiko muturretan, eskualde hiperaldakorra dago, non antigorputzaren paratopoa antigenoaren epitopoarekin bat egiten duen.

Erantzun Humoralaren Faseak

HUMORALA: B linfozitoak parte hartzen dute. Antigorputzak edo inmunoglobulinak sortzen dute. Erantzun morala hartutako erantzunaren barruan dago eta B linfozitoen bidez gauzatzen da. Erantzun humoralaren bidez gorputz arrotza gure likido biologikoetatik, adibidez, odola, kanporatu edo ezabatuko dugu.

Aktibazio Fasea

Monozitoak ateratzen dira odoletik eta birusak dagoen lekura doa, makrofago izena hartuz. Makrofagoa birusa fagozitatuko da, bere barrua txikituko da eta zati bat HKN-ri itsatsita geratuko da, hau antigenikoa izango da eta horrela zelula antigenoaren aurkezlea izango da. Ondoren, makrofago honek antigenikoak aurkeztuko dio bere osagarriaren B linfozitoari.

Deskargatu

PDF Word HTML