Ikus-entzunezkoak: Raccord-a, Soinua eta Mikrofonoak
Raccord-a: Planoen arteko Jarraitutasuna
Raccord elkarren ondoan jarritako planoak dira, errealitate etena aurkezten. Ikus-entzunezkoen arrakasta: etengabeko ikuspuntu aldaketei ez antzematea. Zer da filma: errenkadan jarritako espazio denbora zatiak. Horietariko bakoitza plano aldaketa bat da. Muntaian ekintza berregin, ikuspuntuak eta uneak elkarren segidan josita. Jarraitutasuna: plano baten eta aurrekoaren edota hurrengoaren arteko jarraipena da raccord-a. Plano batetik bestera, detaile guztiak zaintzea da raccord-a gordetzea. Planoen eta sekuentzien arteko irudi audioen jario narratiboari eutsi. 5 elementu garrantzitsu: edukiaren jarraitutasuna, mugimenduarena, posizioarena, soinuarena eta elkarrizketena.
Soinua: Definizioa eta Magnitude Fisikoak
Zer da soinua: gizakien entzumenean sentsazio berezia sortzen duen fenomenoa, belarrietara iristen den higidura ondulatorio baten ondoriozko kitzikapen batek sortua, entzumen organoen bidez burmuinera pasatzen dena, han interpretatua izateko. Soinua egon dadin ezinbestekoak dira: elementu bibratzaile baten presentzia, elementu bibratzaileak sortutako energia transmititzeko gai den bitartekari elastiko bat eta hartzaile bat (belarria, mikrofono mintza). Normalean bitartekari elastikoa airea da.
Soinuaren Abiadura eta Magnitude Fisikoak
Soinuaren abiadura: ingurunearen arabera. Tenperaturak ere eragina. Hezetasuna eta poluzioa ere. Soinuaren magnitude fisikoak: soinu uhinak 340 m/s abiaduran. Soinua uhin sinusoidalen batura gisa adierazi. Uhin sinusoidal bakoitza maiztasun jakineko uhin modura ezaugarritu. Ezaugarriak:
- Uhin luzera: fase berean dauden elkarren ondoko bi punturen arteko distantzia.
- Maiztasuna: fenomeno periodiko bat denbora unitatean errepikatzen den aldi kopurua. Unitatea hertz-a da. Maiztasuna eta uhin luzera alderantziz proportzionalak dira.
- Periodoa: fenomeno zikliko edo errepikakorretan, ziklo osoa gertatzeko behar den denbora.
- Anplitudea: uhin edo oszilazio baten elongazio maximoa.
- Intentsitatea: gorputz bibratzaile batek sortzen duen energia kopuruaren araberakoa. Anplitude handiagoko soinuek belarrian presio eta depresio gehiago eragin. Zenbat eta anplitude handiagoko soinua, orduan eta intentsitate handiagoa.
Soinuaren Beste Ezaugarriak
Tonua: maiztasunak baldintzatzen du, hau da, zenbat ziklo sortzen diren. Soinuak grabe, akutu eta erdikoetan sailkatu. Maiztasun handia bada, soinu akutua. Maiztasun txikia bada, soinu grabea.
Tinbrea: ez daude bi soinu berdinak direnik. Tinbrea da soinuaren nortasuna. 2 soinuk maiztasun eta intentsitate bera izan dezakete, baina entzumenarentzat desberdinak izango dira.
Entzumen min mugak: dezibel: soinu maila edo indarra adierazteko eta seinale elektrikoen mailak neurtzeko eta konparatzeko erabiltzen da. Hertz: maiztasuna neurtzeko unitatea. Energia elektrikoaren ziklo bat edo uhin luzera bat segundoko adierazten du.
Mikrofonoak: Funtzionamendua eta Motak
Mikrofonoak entzumen aparatua osatzen duten elementuek betetzen duten lana artifizialki betetzen dute mikrofonoek. Bihurtzaile elektroakustikoak dira: energia akustikoa energia elektriko bihurtzen duten gailuak.
Mikrofonoen Norabidekotasuna
Mikrofonoen norabidekotasuna: irismen angelu jakin bat izateko diseinatzen dira. Diafragma polarrak erakusten du angeluaren arabera zein sentiberatasunekin hartzen duen soinua mikroak.
- Edonorazko diagrama polarra: sentiberatasun ia berberarekin jaso soinua. Norabide guztietatik dator soinua. Diagrama ia zirkularra.
- 2 norabideko diagrama polarra: bi norabidetik datorren soinua hartu.
- Norabide bakarreko diagrama polarra: oso sentiberak norabide batetik datozen soinuetara. Hiru mota:
- Mikrofono kardioidea: bihotz formako diagrama polarra. Aurreko soinuekiko sentiberagoa. Ez du sentiberatusanik atzeko aldeko soinuekiko. Erdiko frekuentziak hartzeko egokia. 160 graduko angelua har dezake.
- Mikrofono superkardioidea: 115 graduko angeluan erantzuteko gaitua. Giro soinua murriztu, baina atzeko aldeko soinua erraz sartzen zaie.
- Mikrofono hiperkardioidea: mikrofono guztien artean norabide markatuena duena. Alboetatik datozen soinuak baztertzen ditu.
Mikrofono Motak eta Erabilerak
- Eskuko mikrofonoa: modelo asko merkatuan, noranzko guztietakoak aurki daitezke.
- Kanoi mikrofonoa: ekintzatik 2 eta 5 metrora erabiltzeko oso egokiak. Haizearen kontrako estalki bat jarri ohi zaie.
- Gorbata mikroak: dialogoak eta elkarrizketak egiteko. Korronte propioa. Norabide guztietako soinua hartu.
- Mikrofono inalanbrikoa: kablerik ez. Igorgailua eta hargailua. Bat baino gehiago erabiltzean, emisio frekuentzia ezberdinak jarri behar dira.
- Mikro kaskoak: soinutik bakartzeko mikro direkzionalak. Kirol erretransmisioetan erabili.