II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)
1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zenean, erregimen-aldaketak itxaropen handia sortu zuen euskaldunengan autonomia-estatutu bat lortzeko. Gorte Konstituziogileak osatzeko eta konstituzio berria egiteko hauteskundeetarako deia egin zen. Ekainaren 28an egin ziren, eta errepublikar ezkertiarrek eta sozialistek lortu zuten gehiengo osoa. Euskal Herrian bakarrik irabazi zuten eskuineko alderdiek. EAJ berehala hasi zen Errepublikako gobernuarekin elkarrizketetan autonomia eskatzeko. Ez zen onartu 1936ra arte, Gerra Zibilean, gobernu errepublikanoak EAJren beharra izan zuen arte. Baina gutxi iraun zuen, Frankok indargabetu zuelako.
II. Errepublika Garaia: Autonomia Proiektuak
Errepublikaren garaian autonomia prestatzen hasi ziren. Nazionalisten konfesionaltasunak eta Donostiako Itunean ez egoteak zaildu egin zituzten negoziazioak.
3.1. Lizarrako Estatutu Proiektua (1931)
Euskal mugimendu autonomista, Agirre buru zela, autonomiaren aldeko mugimendua sustatu zuen. Haren gidaritzapean, Eusko Ikaskuntzari autonomia proiektua prestatzea eskatu zioten. Eusko Ikaskuntzak batzorde bat eratu zuen Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako autonomia estatutu proiektua idazteko, eta Lizarrako Estatutua deitu zitzaion. Ekainaren 14an euskal nazionalistak elkartu ziren Lizarran, eta Estatutua onartu zen zuzenketa batzuk egin ondoren: Eliza eta Estatuaren arteko harremanetan Vatikanoarekin negoziatzeko zuzenketa egin zioten. Gobernuak uko egin zion Lizarrako proiektuari, Konstituzioarekin bat ez zetorrelako.
3.2. Batzar Kudeatzaileen Proiektua (1933)
Gobernuak estatutu-proiektu berria egiteko agindua eman zien Kudeaketa Batzordeei. Horrela, Gobernuak segurtatu nahi zuen Batzar Kudeatzaileetako kide gehienak ezkerrekoak baitziren. Testu honetan, Konstituzio errepublikanoarekin bat ez zetozen puntuak desagertu ziren, eta horren ondorioz, Nafarroa autonomiatik kanpo geratu zen, eta karlistekin haustura ekarri zuen.
Euskal nazionalistak Errepublikarekin kolaboratzen hasi ziren, honen eskutik autonomia lortzea espero baitzuten. Onartzeko prozesua luzea zen:
- Batzordeek proiektua prestatu.
- Udalek onartu.
- Herriak botoen bidez berretsi.
- Gorteek onartu.
Nafarroak ezezkoa esan ondoren, autonomia Araba, Gipuzkoa eta Bizkaira mugatu zen. Gorteetan Estatutuaren onarpena atzeratu egin zen, eta azkenean 1936an onartu zen.
3.3. Euskal Herriko 1936ko Estatutua
1936ko hauteskundeetan, Fronte Popularrak irabazi zuen. Fronte Popularrak irabazi ondoren, euskal estatutuaren arazoa konpondu zen. Agirrek eta Indalecio Prietok euskal estatutuaren proiektuari buruz eztabaidatzen hasi ziren. Baina Gerra Zibila hasi zenez, atzeratu egin zen haren onarpena, eta ezin izan zen indarrean jarri.
Gorteek onartu zuten, Elgetako Estatutua izenez ezagutua. Errepublikako gobernuak EAJk gerran parte hartzea ziurtatzen zuen, bere alde. Horrela, Euskadi autonomoa Espainia errepublikanoaren barruan geratu zen, eta euskal estatu txiki bat eratu zen Bizkaian.
Urriaren 7an, Gernikan, Agirre gobernuburu aukeratu zuten, eta Eusko Jaurlaritza eratu zuen. Bizkaitarrak soilik egon ziren aukeraketan. Eusko Jaurlaritza Errepublikarekiko leial zirenek osatu zuten:
- Nazionalistek
- Sozialistek
- Komunistek
- Errepublikanoek
Estatutua bederatzi hilabetez egon zen indarrean, Bizkaian bakarrik, Gerra Zibilagatik, 1937an Bizkaia indar frankisten menpe erori zen arte.
4. Gerra Zibila Euskal Herrian
4.1. Estatu Kolpetik Gerra Zibilera
Gerra oso laburra izan zen Euskal Herrian, 1936ko altxamendutik 1937ra arte, armada frankistak lurralde osoa okupatu zuen arte. Fronte Popularraren garaipenaren ondoren, eskuindarrek boterea berreskuratu nahi izan zuten, eta altxamendu militarra antolatzen hasi ziren. Altxamendua 1936ko uztailean hasi zen Marokon. Franco jenerala Marokora abiatu zen, altxamenduaren buruan jartzeko. Penintsulatik zabaldu zen altxamendua, baina ez zuen herrialde osoan arrakasta izan.
Espainia bi alderditan banatu zen: Espainia nazionala eta Espainia errepublikanoa. Horrela hasi zen Gerra Zibila. Euskal Herria zatituta geratu zen: Araba eta Nafarroa nazionalen menpe geratu ziren, eta Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikaren menpe. Bizkaian eta Gipuzkoan, EAJ eta Fronte Popularra nagusi izanik, altxamenduak porrot egin zuen.
4.2. Gerraren Bilakaera
Matxinatuen lehen helburu nagusia Madril hartzea zen. Horretarako, Afrikako Armada, Francoren zuzendaritzapean, Madrilerantz abiatu zen. Francok gerra estrategia aldatzea erabaki zuen: Madrilen aurkako erasoa alde batera utzi, eta borroka iparraldera aldatu zuen. Borroka nagusiak 1937an gertatu ziren.
4.2.1. Gerra Gipuzkoan
Gipuzkoan, hiru defentsa antolatu ziren: Donostiakoa, Eibarkoa eta Azpeitikoa. Fronte Popularreko, EAJko eta CNTko indarrekin gerra ekintzak antolatzen hasi ziren, baina miliziek prestakuntza eskasa zuten. Abuztutik irailera, Irunen izan zen batailak ezin izan zion aurre egin Mola jeneralaren armadari, eta Beorlegi koronelak hiria hartu zuen. Egun batzuk beranduago, nazionalak Donostian sartu ziren eta Debako arrora iritsi ziren. Gipuzkoa nazionalen menpe geratu zen.
Euskal Autonomia Estatutua onartu zenean eta lehen Eusko Jaurlaritza sortu zenean, Eusko Gudarostea antolatu zuten, Cándido Saseta komandantearen gidaritzapean. Gipuzkoa erori zenean, batzuk Frantziara joan ziren, eta beste batzuk Bizkaia aldera.
Nazionalak Bizkaiko mugan presionatzen ari ziren. Eusko Jaurlaritzak Legution egin zuen ofentsiba bakarra Gasteiz hartzea zen, baina porrot handia jasan zuten Molaren tropen aurrean. Bizkaiaren defentsa eta hiriburuaren babesa (Burdinazko Gerrikoa) bihurtu ziren Eusko Jaurlaritzaren helburu nagusiak.
4.3. Gerra Bizkaian
Euskal Autonomia Estatutua urriaren 4an onartu zen. Lehendakaria, Agirre, aukeratu zuten, eta hark Eusko Jaurlaritza eratu zuen urriaren 7an. Eusko Jaurlaritza gidatu zuen gerra. Bizkaiko defentsa eta Bilboko Burdinazko Gerrikoaren babesa antolatu zituzten:
- Txanpon propioa
- Polizia propioa (Ertzaintza)
- Ikurriña
Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren eragina Bizkaira mugatu zen.
Erasoak Mola jeneralak bere tropekin hasi zituen, Italiako tropen eta Alemaniako Kondor Legioa aire armadaren laguntzarekin. Bizkaiaren kontra egitea erabaki zuen, industria-aberastasuna lortzeko. Italiarrek eta alemaniarrek teknika berriak jarri zituzten indarrean: populazio zibilaren bonbardaketak. Nazionalek Otxandio, Durango eta Gernika hartu ondoren, Bilboko Burdinazko Gerrikora heldu ziren. 1937an, Gerrikoa apurtu ondoren, nazionalak Bilbon sartu ziren. Bizkaia osoa nazionalen menpe zegoen.
Eusko Jaurlaritzak ez zuen bete Errepublikaren agindua, industriak ez hondatzeko. Euskal gudariak Bizkaitik ihes egin eta Santoñan erretiratu ziren. Agirre eta bere gobernua Bartzelonan babestu ziren. Katalunia ere nazionalen menpe geratu zenean, Frantziara erbesteratu ziren.
Euskal Armadako nazionalistak tropa italiarren aurrean errenditu ziren Santoñan, eta Santoñako Ituna sinatu zuten. Euskal gudariak errenditu ziren, armak entregatuta, preso ez hartzearen truke, baina italiarrek ez zuten Ituna errespetatu. Horrela amaitu zen gerra Euskal Herrian. Ezkertiar gudariek borrokan jarraitu zuten Asturias erori arte.
5. Ondorioak
1939an amaitu zen gerra. Francok bere gain hartu zituen botere legegilea, exekutiboa eta judiziala, botere pertsonala ezarriz. Bertan behera utzi zuen Errepublikaren lan erreformista. Autonomia-estatutuak indargabetu zituen, eta gaztelania hizkuntza ofizial bakarra izango zela ezarri zuen. Lege laiko guztiak deuseztatu zituen, eta Eliza berriro ere boterean jarri zen.
Erantzukizun Politikoen Legea, Francok 1939an promulgatu zuena, hartzen zuten oinarritzat. Errepublikari lagundu izanagatik epaituak izan ziren. 1940an Masoneria eta Komunismoaren Errepresiorako Legea onartu zuten.
Janarien eskasiak errazionamendua ekarri zuen. Gosea nagusitu zen, eta merkatu beltza ere sortu zen.
Gipuzkoa eta Bizkaiko Kontzertu Ekonomikoak indargabetu zituzten. Lehen, euskal probintziek kupoa gobernu zentralari ordaindu behar zioten, eta horretarako zergak antolatzeko eta biltzeko autonomia fiskala zuten. 1937tik aurrera, beste probintzietan bezala, Gobernuak zergak ezarri zituen zuzenean. Arabak eta Nafarroak Kontzertu Ekonomikoak mantendu zituzten.
Agirre eta bere gobernua erbestera joan ziren, eta Errepublikako gobernuarekin eta beste gobernu demokratikoekin harremanetan egon ziren, Francoren diktadurarekin bukatzeko asmoz. Preso, hildako eta lekualdatu kopurua altua izan zen.