II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1937)

Historia3,52 KB

Ezkerreko koalizioaren krisia

Erreformek gizarte-sektoreen oposizioa izan zuten. Ekonomian ohiko arazoak zeuden eta 1929ko krisi ekonomikoaren ondorioak gehitu ziren. Errepublikak mesfidantza eragin zuen eta langabeziak gora egin zuen. Politikan arazo larriak izan ziren: indarkeria eta errepresioa. Alcalá-Zamorak Parlamentua desegin eta hauteskunde orokorretarako deialdia egin zuen.

Bi urteko kontserbadorea (1933-1936)

1933ko hauteskundeak eta gobernu-aldaketa

1933ko hauteskundeetan, emakumeek botoa emateko eskubidea izan zuten lehen aldiz Espainian. Eskuineko alderdiek koalizioa eratu zuten. Erradikalek gobernua osatu zuten eta erreformei buruzko politika errebisionista egin zuten, CEDA koalizioak ikuskatuta.

Zentro-eskuineko gobernuak

Gobernu berriak norabide-aldaketa eragin zuen:

  • Nekazaritza-erreforma geldiarazi zuen.
  • Erlijio-erreformaren aurka egiten saiatu ziren.
  • Armadan, amnistia ezarri zen.
  • Hezkuntzan, aurrekontua nabarmen murriztu zen.
  • Errepublikanoen eta sozialisten esku zeuden udalak desegiteari ekin zioten.

Nekazaritzaren auziak elkarren kontra jarri zituen gobernu zentrala eta Kataluniako Generalitatea. EAJk bultzatutako euskal estatutuaren proiektuaren eztabaida geldiarazi zuten.

II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1937)

Aurrekoak

1876an foru-instituzioak galdu ondoren, euskal lurraldeek etengabe aldarrikatu zuten beren eskubideak. Espainiako monarkiaren esparruan autogobernu-maila bat izan zuten. Hiru indar nagusi nabarmendu ziren: errepublikazale-sozialistak, euskal nazionalismoa eta alderdi eskuindarrak eta tradizionalistak. Euskal nazionalismoaren presentzia ahulagoa zen Araban eta Nafarroan. Euskal Herriko beste berezitasun bat autonomia lortzeko izan zituen zailtasunak izan ziren.

Euskal Herriko indar politikoak

Elkarte-sare gihartsu batez bideratu ziren planteamendu politikoak. Hiru erpin politikoen gizarte-eraginaren esparrua oso nabarmen bereizten zen hauteskundeetan:

  • Ezkerra: Indartsua hiriburuetan, industrialdeetan eta Nafarroako Erriberan.
  • EAJ: Indarra zuen Bilbon eta Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazari-aldeetan.
  • Karlismoa: Eskuineko indar nagusia; Araba eta Nafarroako alde handiena kontrolpean eduki zuen.

Lehen autonomia-proiektuak

Bidea luzea eta zaila izan zen, alderdien autonomiaren aurrean jarrerak bateraezinak zirelako. EAJ izan zen autonomiaren bultzatzaile nagusia. Lehen Biurtekoan, tradizionalistekin bat egin zuen, eta ezker errepublikazale-sozialistaren ezinegona sortu zuen. Zinegotzi nazionalistek ekin zioten autonomiaren aldeko mugimenduari.

Eusko Ikaskuntzaren proiektua

Konstituzio berria onartu baino lehen prestatu zen. Haren arabera, euskal estatu kofederal bat zehazten zuten Arabak, Bizkaiak, Gipuzkoak eta Nafarroak:

  • Lurraldeen arteko egitura parekideek ziurtatzen zituzten aginte exekutiboa eta legegilea.
  • Elebitasuna ezartzen zen irakaskuntzan eta administrazioan.
  • Kontzertu Ekonomikoak iraungo zuen finantza-sistema gisa.
  • Bitariko batzordea eratuko zen, Estatuaren eta Euskal Herriaren arteko liskarrak konpontzeko.

Proiektu honetatik, bi ildo nagusi bereizi ziren: bata, karlistek eta EAJk Elizaren interesen aldera lerraturikoa; eta bestea, ezkertiarren euskal autonomiaren eta Vatikanoaren arteko zuzeneko harremanak biderik gabe utziko zituena.

Deskargatu

PDF Word HTML