Iberiar Penintsulako Erliebea: Mesetak eta Mendikateak Euskaraz

Geologia4,5 KB

Iberiar Penintsulako erliebea: mesetak eta mendikateak

Erliebea-unitate bakoitzak homogeneotasun handia du egituretan, materialetan eta adin geologikoan.

Meseta

  • Lur garaien ingurua da, eta bere inguruan antolatzen da erliebea.
  • Orogenesi alpetarrean atlantikorantz okertu zen; beraz, altuera gutxiago dauka mendebaldean.

a) Zokaloa

Aro arkaikoan sortu zen. Leku batzuetan zokalo higatua ikusi ahal da, esaterako mesetaren mendebaldean.

b) Barnealdeko mendilerroak

Erdialdekoak
  • Tolestura alpinoaren ondorioz, bloke handiak mugitu eta osatu ziren gailur altuekin.
  • Material zaharrak (granitoa) dira.
  • Gailur ez tontordunak, higatuak, gainazal horizontala dutenak.
  • Glaziarren eragina 1800-2500 m artean: zirku glaziarrak.
  • Mendilerro nagusiak: Guadarrama, Somosierra eta Gredos.
  • Duero eta Tajo ibaien arroak bereizten dira.
Toledoko mendiak
  • Aurrekoak baino txikiagoak dira.
  • Paisaia higatua, penil-lautadak sortuz.
  • Material gogorrak eta gailur batzuk ere badituzte.
  • Glaziarren eraginik ez (altuera txikia delako).
  • Tajo eta Guadiana ibaien arroak bereizten ditu.
Calatravako eskualdea
  • Failak, hausturak eta kono bolkanikoak ditu.
  • Mantxako lautada eta Extremadurako mesetaren artean dago.
Extremadurako meseta
  • 300-500 m artean; penil-lautada higatua da, beraz itxura horizontala du.
  • Hondakin erliebe batzuk daude, inselbergs deitzen direnak.

c) Barnealdeko sakonguneak

Duero ibaiko arroa eta Gaztela-Leongo sakonguneak
  • 3. aroan sortu ziren.
  • Material sedimentarioaren arabera, maila ezberdinak daude, basamortuak eta aldapak sortuz.

d) Mesetaren hegal menditsuak

Galiziako mendigunea
  • Material zaharrez osatuta, gogorrak eta iraunkorrak; denborarekin hautsi dira.
  • Denbora luzea jasan dute, higaduraren eraginez.
  • Faila artean urperatzen da.
  • Gailur garaietan zirkuak eta U formako bailara txikiak daude.
Kantauri mendiak
  • Multzo ikaragarria, mendikate bakarra sortuz.
  • Kantauri itsasoarekiko paraleloki kokatuta.
  • Mendi asko 2500 m-tik gorako gailurrekin.
  • 3 sektore daude: asturiarra, kantabriarra eta euskalduna.
  • Mesetarantz doan aldea leunagoa da.
  • Flysch formazioa aipatu behar da: material bigun eta gogorrak tolestuta, horregatik estratu horizontalak bertikal ikusten dira.
Iberiako mendiak
  • Burgosetik Valentziara doan hainbat tolestura-ardatz ditu.
  • Mendikate nagusiak: Urbion, Demanda eta Moncayo; mendi-kate ertainak dira.
  • Aro tertziarioan sortu ziren; beraz, material paleozoikoak dira nagusi.
  • 2 atal: mendi tolestuak 2000 m baino gehiago, glaziarren eragina eta hegoaldea, karean nagusi den karstikoa sortuz.
Sierra Morena
  • Mesetaren hegoaldeko ertza da.
  • Failak eta hausturak ditu; ez da mendilerro, eskaloi tektonikoa baizik.
  • Material iluna: arbela eta granitoa.
  • Klima lehorra eta ibaien higadurak paisaia suntsitu eta lehor eta ikusgarria sortu dute.

Kanpoaldeko mendikatea

a) Sakongune alpinoak

Ebroko sakongunea
  • Ebro ibaia zeharkatzen du, 380 km-ko luzerarekin.
  • Pirinioen, Iberiako mendien eta Kataluniako kostaldeko mendikatearen artean dago.
  • Itsas fosa zen; tolesturen ondorioz itxi zen.
  • Material nagusia: itsas sedimentua eta margak.
  • Higadura gogorrak jasan ditu.
  • Tolestura alpinoa baino gazteagoa da; 3. eta 4. aroko sedimentu osotuak ditu.
Guadalquivirreko sakongunea
  • Guadalquivir ibaia zeharkatzen du, Sierra Morena eta Betiko sistemaren artean.
  • 330 km-ko luzera.
  • Tolesturen ondorioz sortu ziren mendi betikoak hondoratu ziren.
  • 3. eta 4. aroko sedimentuekin beteta dago.
  • Iparraldeko ertza lerro zuzena da; hegoaldeko ertza, berriz, desordenatua.
  • Itsas sedimentu ugari; dunak eta muinoak daude.

b) Mesetaren kanpoaldeko mendikateak

Pirinioak
  • Iberiar plaka eta Euroasiarra talka egitean sortu ziren.
  • EHko eta penintsulako mendikate nagusienetakoa da.
  • Garaiera handiko tontorrak.
  • Bi unitatez osatua:
    1. Pirineo ardatza: nagusia; zeharka bailara asko ditu; granito eta arbelaz osatua. Hemen daude euskal Pirinioak, Zuberoa inguruko garaiak barne.

Deskargatu

PDF Word HTML