Hornikuntza eta Kontrol Ekonomikoaren Oinarriak

Ekonomia2,76 KB

1. Hornikuntzaren Funtzioa

Enpresa batek ekoizteko eta merkataritza posible izateko behar dituen objektuak eta materialak lortzeko aurreratu behar duen prozesua da.

Helburua

  • Ekoizpen sailean: Behar diren materialak ez faltatzea.
  • Merkaturatze sailean: Salmenta prozesua posible izateko behar direnak ez faltatzea.

1.1. Erosketa

Materialaren jabea izateko egin behar diren ekintza multzoa. Honako hauek hartzen ditu kontuan:

  1. Hornitzaile ona eta kalitate ona.
  2. Prezio onak eta deskontuak.
  3. Emate eta ordaintzeko epe onak.

1.2. Biltegiratzea

Materialak gordetzeko espazio fisikoa eta egokia. Materialen sarreren eta irteeren informazioa ondo erregistratu behar da.

1.3. Stockaren Kudeaketa

Zientziekin emaitza eta estatistika zehatza kalkulatu. Metodo hauekin:

  • Noiz eta zenbatekoa egin eskabide berria.
  • Zein produktu saltzen den azkarrago jakin.

2. Izakinak

Enpresa batek biltegiratzen dituen objektu fisiko guztiak dira.

  • Stocka: Izakin kantitatea biltegian.

Izakin Motak

  1. Lehen gaiak
  2. Produktu erdi bukatuak
  3. Salgaiak
  4. Azpiproduktuak eta beste hornidurak

3. Biltegi Kontrol Fitxa (FIFO/BPH)

Dokumentu administratiboa, non stockaren kantitatea eta balioa eguneratzen den.

3.1. Sarrerak

Erosketa prezioan baloratzen dira.

3.2. Irteerak

Saldutako izakinak stocketik kendu behar dira.

4. Just In Time (JIT)

Toyota enpresak asmatutako ekoizpen prozesua da. Materialak erosten dira eta ekoizpena hasten da bezeroak eskaera egiterakoan.


Kontabilitate Oinarriak

Aktibo Ez Korrontea

Enpresak erabilitako ondasunak edo elementuak (ez saltzekoak): Jabetza industriala (logotipoak...), lurrak, makineria...

Aktibo Korrontea

Merkataritzarekin zerikusia:

  • Izakinak: Salgaiak, produktu bukatuak...
  • Diru Bihurgarriak: Bezeroak kobratzeko fakturak...
  • Erabilgarria: Kutxa €, banku €...

Ondare Neto

Enpresaren alde finantzarioa: Kapital soziala, Ekitaldiko emaitzak (urtekoak), erreserbak...

Pasibo Ez Korrontea

Epe luzerako ordaintzeko zorrak (urte bat baino gehiago ordaintzeko): Bankuekin zorrak, kamioia erosteagatik 4 urteko faktura...

Pasibo Korrontea

Epe laburreko ordaintzeko zorrak: Hornitzaileak, urte bat baino gutxiko fakturak...

Kobratzekoak

Bezeroei kobratu behar diren fakturak, truke letrak.

Ordaintzekoak

Hornitzaileei ordaindu behar diren fakturak, truke letrak.

Deskargatu

PDF Word HTML